51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

IRUÑA

Jesusen Bihotzaren mirabeak: xehetasun azterlanaren aldaketa, Alemaneseko ikastetxean (Txantreako U.I.Veko Z5 unitatea) kiroldegia eraikitzeko. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2008ko martxoaren 13ko osoko bilkuran, honako erabakia hartu zuen:

PLE 13-MAR-08 (8/CU)

"Alemaneseko Jesusen Bihotzaren mirabeak izeneko ikastetxeko (Txantreako U.I.Veko Z5 unitatea) xehetasun azterlanaren espedientea jendaurrean egon ondoan (Tokiko Gobernu Batzarrak 2007ko abenduaren 18an hartu erabakiaren bidez onetsi baitzen hasiera batean eta 2008ko urtarrilaren 23ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu); eta ez denez espediente horri buruzko alegaziorik aurkeztu, ondokoa erabaki da:

1. Behin betiko onestea U.I.V-Txantreako Z-5 unitateko (Alemanes) xehetasun azterlana aldatzen duen dokumentua, Jesusen Bihotzaren Mirabeen ikastetxean kiroldegia eraikitzeko. Azterlan hori Manuela Caro García andreak tramitera aurkeztu zuen Jesusen Bihotzaren Mirabeen Ikastetxea ordezkatuz.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau, onetsitako dokumentuaren ale bat gehituta, eta argitara bedi Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udalaren iragarki oholean."

TESTU ARAU-EMAILEA

2.-Xehetasun azterlana.

A.-Lurzatiak.

Egungo ikastetxearen lurzatien planoa gehitu da.

Hau guztia Iruñeko hiri lurzoru finkatuan da.

(Katastroko 1956. lurzatia, 6. poligonoa)

B.-Lerrokadurak eta sestrak.

(Iruñeko Udal Plana betez. Testu bategina. Behin betiko onespena: C.O.T. 18/12/02 erabakia. 79. artikulua, ekipamenduak):

"Ekipamenduetarako eraikuntzaren lerrokadurak libre izanen dira, betiere lurzati bakoitzaren barrenean".

Lerrokadura eta sestren planoak aurkeztu dira.

Aipatu lerrokadura Jesús Vazquez kaleko fatxadan lurzatiaren mugarekin bat dator.

Harmailetara sartzeko sestra ekialdean den zolazko sestrarekin bat dator. 99,60.

Kirol pistara sartzeko sestra mendebaldeko kanpoko lorategiko periferiako sestrarekin bat dator: 96,60. Honekin eraikina topografiara egokitzen da guztiz, sarbide eta ihesbideak hobetuz.

C.-Eraikinaren gehieneko altuera.

(Iruñeko Udal Plana betez. Testu bategina. Behin betiko onespena: C.O.T. 18/12/02 erabakia. 79. artikulua, ekipamenduak)

Eraikuntzaren gehieneko garaiera beheko solairua gehi bi izanen da (B+2)<= 12 metro, estalkiaren egitura hasten den puntutik neurtuta.

Guzti hau azken ingurakariaren araberako gehieneko altueraren plano erantsiekin bat.

D.-Gehieneko sakonera.

Eraikinaren gehieneko sakonera azken ingurakariarekin bat dator.

Hau guztia plano erantsiekin bat. (36,00 m gehieneko sakonera x 48,00 m gehieneko luzera)

Planoak ikusi

E-F.-Okupazioa. Gehieneko azalerak.

(Iruñeko Udal Plana betez. Testu bategina. Behin betiko onespena: C.O.T. 18/12/02 erabakia. 79. artikulua, ekipamenduak):

"Ikastetxeko ekipamenduen kasuan, lurzatiaren gehieneko okupazioa %60koa izanen da".

Gehieneko okupazioa plan partzialaren 10. unitatean definitzen ez denez, okupazioaren muga berdina izanen da bi eremuetarako, eta ondorioz ekipamenduetarako lurzatiaren osotasunerako; batez ere proposatutako eraikina lurzatian ondorioa duten planeamenduko bi eremuen gainean dagoenean.

Z5 eremuaren azalera + U10: 12.585 + 726 = 13.311 m².

Ikastetxeko erakinak:

-OHO eskola: 358,85 m².

-Erlijiozkoa: 289,87 m².

-Haurtzaindegia: 501,44 m².

-Aldagela/jantokia: 421,19 m².

-Biltegia: 31,10 m².

-Ataripea: 205,17 m².

Egungo eraikinaren oinplanoko azalera: 1.807,62 m².

Kiroldegiaren eraikinaren oinplanoko azalera: 1.728 m².

Okupazioa guztira: 3.535,62 m².

Ekipamenduetarako lurzatiaren gehieneko okupazioa: 7.986,60 m².

Handitze horrek, 10. unitatearen zatiari dagokionez, eskuragarri dauden 1.639 m²etatik 300 m² eraikigarrien inguruko aprobetxamenduaren kontsumoa dakar.

Horrenbestez, okupazioari eta azalera eraikigarriei dagokionez, handitze proposamena gehineko indizeen oso azpitik dagoela ondorioztatu da.

G.-Proposatutako erabilerak:

Iruñeko Udal Plana betez. Testu bategina. Behin betiko onespena: C.O.T. 18/12/02 erabakia erabakia. (Hirigintzako araudi partikularra - V Z5).

Eraikiko den kiroldegiak kirol erabilpena du, Jesusen Bihotzaren mirabeen ikastetxearen egungo ikastetxe pribatuaren ekipamenduetarako erabilpenaren eranskin gisa.

H.-Etxebizitza kopurua.

Bere justifikazioa ez da bidezkoa xehetasun azterlan honetan.

I.-Proiektuaren baldintzak.

Material, teilatu-hegal eta gainontzeko hirigintza eta estetika alderdiei dagokienez, etorkizuneko exekuzio proiektuek hurrengo hauetan ezarritakoarekin bete beharko dute:

Iruñeko Udal Plana betez. Testu bategina. Behin betiko onespena: C.O.T. 18/12/02 erabakia. (Hirigintzako araudi partikularra - V Z5)

J.-Aparlekua.

(Iruñeko Udal Plana betez. Testu bategina. Behin betiko onespena: 02/12/08ko C.O.T.aren erabakia. 79. artikulua, ekipamenduak).

"-Txandakako erabilpen bakoitzeko aparkatzeko beharrak lurzati bakoitzaren baitan ebatziko dira".

Proiektuak ez du pertsonen okupazioa handitzea aurreikusten, egungo ikastetxearen jardueretarako beharrezkoa den kirol eranskina baita.

Ikastetxearen beharrak betetzen dituen zoladuran aparkatzeko eremu zabala dago gaur egun fatxada nagusiaren ondoan.

(Planeamenduan derrigorrezeko plaza kopururik agertzen ez dela aipatu behar da).

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2008ko martxoaren 27an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0805046