II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
MILAGRO
Konpentsazio Batzordearen Estatutuak. Hasierako onespena
Milagroko Udalak, 2008ko apirilaren 1ean egindako bilkuran, hasiera batean onestea erabaki zuen Milagroko Udal Planeko AR-2ko UE. 2 unitatearen Konpentsazio Batzordearen estatutuen proiektua, Arizaun Promociones, S.L.k sustatua.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eta jarduketa sistemak ukitutako erregistroko jabe guztiei banakako jakinarazpena igorriko zaie, azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Milagron, 2008ko apirilaren 2an.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.
Iragarkiaren kodea: L0805220