II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
LEKUNBERRI
13. poligonoko 554-555 lurzatien xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkatetzak martxoaren 14an emandako 25/08 ebazpenaren bidez erabaki da hasiera batean onestea Txomin Balda Balda jaunak sustatu duen xehetasun azterlana, Lekunberriko 13. poligonoko 554 eta 555. lurzatiei dagokiena.
Abenduaren 20ko 35/2002 Legearen 74 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, onespen hori jendaurrean egonen da hogei egunez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, aztertu eta alegazioak aurkez daitezen.
Lekunberrin, 2008ko martxoaren 26an.-Alkate udalburua, José María Aierdi Fernández de Barrena.
Iragarkiaren kodea: L0805039