51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Aldaketa xehakatua. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2008ko martxoaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eusako 11. poligonoko 6. lurzatiko aldaketa xehakatua (Mendillorri etxea), Javier Idoate Barbería jaunak sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluaren gainean 79.3 artikuluak xedatzen duena aplikatuz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; interesdunek udal bulegoetan eskuratzen ahal dute, bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Ezkabarten, 2008ko martxoaren 20an.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0805059