51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

EZKABARTE

Aldaketa egituratzailea. Hasierako onespena

Ezkabarteko Udalak, 2008ko martxoaren 6an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Eusako 8. poligonoko 234. eta 236. lurzatien aldaketa egituratzailea, Arvena, S.L.k (Arte Verde Navarra, S.L.) sustatua.

Espedientea udal bulegoetan egonen da jendaurrean, hilabetez, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79.2 artikuluan 70. eta 71. artikuluei buruz xedatutakoa aplikatuz.

Ezkabarten, 2008ko martxoaren 31n.-Alkatea, Carola Gutiérrez Collazos.

Iragarkiaren kodea: L0805112