51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

LIZARRA

Laguntza ekonomikoak

Xedea: Lizarrako kirol elkarteei laguntza ekonomikoak ematea 2008ko ekitaldirako.

Onuradunak: kirol elkarteak, legearen arabera eratuak; betiere, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko kirol elkarteen erregistro ofizialean edo dagokion organo eskudunekoan agertzen badira.

Deialdi egilea: Lizarrako Udala.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: oinarri arautzaileetan zehazten da.

Proposamenen aurkezpena: Lizarrako Udalaren Erregistro Orokorrean, 2008ko maiatzaren 15ean hasi eta ekainaren 16an bukatu.

Oinarri arautzaileak eta gainerako dokumentazioa interesdunen eskura daude Udalaren Kirol Bulegoan.

Lizarran, 2008ko martxoaren 27an.-Alkatea, María Begoña Ganuza Bernaola.

Iragarkiaren kodea: L0805165