II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.5. Beste batzuk
BERRIOBEITI
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Berriobeitiko Udalak, 2008ko martxoaren 4an egindako bilkuran, erabaki zuen behin betiko onestea Artikako "Mogotes" sektoreko (Berriobeiti) R-14.1 eta R-14.2 lurzatien xehetasun azterlana, BOA Arquitectos delakoak VINSA ordezkatuz sustatu eta EHAEOk 2007-11-14an ikus-onetsia.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Berriobeitin, 2008ko martxoaren 27an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.
Iragarkiaren kodea: L0805047