51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BAZTAN

EDIKTUA

2008ko martxoaren 7an, Virginia Alemán Arrastio Baztango Udaleko alkateak hitzez hitz honela dioen ebazpena eman zuen.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegiko idazkariak, 2008ko otsailaren 21eko idazkian (2008ko otsailaren 25ean jasoa 685 zenbakiarekin sarrerako erregistroan), jakitera ematen du Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu duela Udalak 2007an egindako kontratazioen aurka, errekurtsoaren idazkian adierazita baitaude. Prozedura arrunteko arauei jarraituz tramitatzen ari den 16/2008 prozeduraren barrenean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legean xedatutakoari jarraituz, espediente administratiboa igortzeko eskatzen du, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 48. artikuluaren arabera; orobat, interesdunei dei egiteko, 49. artikuluan aurreikusitako moduan.

Inpugnaturiko erabakiaren legezkotasuna jurisdikzio horretan defenditzearren, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 50. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, bidezko da Udalbatza aipatu errekurtsoan agertu eta pertsonatzea.

Horiek horrela, legez esleituak ditudan eskumenak erabiliz, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen Legeko 21-1-i artikuluari jarraikiz.

XEDATU DUT:

Lehena: Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien 2. Epaitegira igortzea 16/2008 prozedura arruntari buruzko espedientea, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko Departamentuak aurkeztua.

Bigarrena: 16/2008 prozedura arruntean agertu eta pertsonatzea alderdi demandatu gisa, eta Udalbatzaren ordezkaritza eta defentsa Jaime Ubillos Minondo prokuradorearen esku uztea, horretarako duen ahalordearen kariaz, eta jarduketen zuzendaritza, berriz, Blas Ignacio Otazu Amatriain eta Ana Otazu Vega abokatuen esku.

Hirugarrena: Ebazpen hau espedientean interesdun gisa azaltzen direnei jakinaraztea, hura eman eta hurrrengo bost egunetan, eta bederatzi eguneko epea ematea demandatu gisa agertu ahal izateko.

Laugarrena: Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesdunak jakinaren gainean jarri eta autoetan demandatu gisa agertu ahal daitezen, argitaratzen denetik bederatzi eguneko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan.

Bosgarrena: Ebazpen hau betetzeko sortzen diren gastuak Udalbatzaren aurrekontu arruntaren 1-121-22603 kontusailetik ordainduko dira.

Seigarrena: Ebazpen hau jakinaraztea Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari eta Udalbatza honen ordezkaritzari eta defentsari.

Elizondon (Baztan), 2008ko martxoaren 7an.-Alkatea, Virginia Alemán Arrastio.

Iragarkiaren kodea: L0805105