51. ALDIZKARIA - 2008ko apirilaren 23a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

547/2008 EBAZPENA, apirilaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan OLT/EDU izateko 321 lanpostu huts bat merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onesten duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan OLT/EDU izateko 321 lanpostu huts merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzeko deialdia onetsi da. Hona hemen arauak:

ARAUAK

1.-Arau orokorrak.

Deialdi honetako arauak eta ereduak web orri honetan kontsultatu eta eskuratzen ahal dira: www.navarra.es., "Zerbitzuak" "Enplegu publikoa" epigrafeak.

Hona hemen deialdi hau gobernatzen duten arauak: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuen betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzeko eta bertako lanpostuak hornitzeko prozeduretan aplikatuko diren merezimenduen baremoak arautzen dituen urriaren 3ko 464/2001 Foru Agindua, uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretua, zeinak agertzen baitu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako zein lanpostu diren euskaraz jakin beharrekoak eta zer jakite maila behar duten, eta zehazten baitu zein lanpostutan hartu behar den euskaraz jakitea beste batzuen arteko merezimendu gisa, eta gainerako arau osagarriak.

1.1. Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko OLT/EDU izateko 321 lanpostu huts merezimendu-lehiaketa bidezko lekualdatzearen bitartez betetzea. Hona hemen lanpostu horien destinoak:

.30 lanpostu huts Laguntza Espezializatuan, honako zenbakiak dituztenak: 60264, 60397, 60597, 60740, 60886, 61064, 61184, 61326, 61981, 62189, 63907, 64717, 66037, 66116, 67299, 68532, 68543, 68785, 68814, 68815, 68818, 68819, 68821, 68822, 68823, 68824, 68825(*), 68826(*), 68827(*), 68828(*).

.5 lanpostu huts Ubarmin Klinikan, honako zenbakiak dituztenak: 68878(*), 68879(*), 68880(*), 68881(*), 68882(*).

.29 lanpostu huts Tuterako Osasun Barrutian:

-12 lanpostu huts Tuterako Ospitalean, 64405, 64440, 64505, 64651, 65168, 65228, 65239, 65425, 67612, 67798, 68980, 68981 zenbakiak dituztenak.

-17 lanpostu huts Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzan, 69334, 69335, 69336, 69337, 69338, 69339, 69340, 69341, 69342, 69343, 69344, 69345, 69346, 69347, 69348, 69349 eta 69350 zenbakiak dituztenak.

.45 lanpostu huts Lizarrako Osasun Barrutian:

-16 lanpostu huts Lizarrako Ospitalean, 62622, 63229, 63384, 63539, 63765, 66629, 66635, 68608, 68961, 68962, 68963, 68964, 68965, 68966, 68969, 69094 zenbakiak dituztenak.

-Lanpostu huts bat Lizarrako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldean, 63411 zenbakia duena.

-Lanpostu huts bat Villatuertako Oinarrizko Osasun Laguntza Taldean, 65830 zenbakia duena.

-27 lanpostu huts Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzan, 69291, 69292, 69293, 69294, 69295, 69296, 69297, 69298, 69299, 69300, 69301, 69302, 69303, 69304, 69305, 69306, 69307, 69308, 69309, 69310, 69311, 69312, 69313, 69314, 69352, 69353 eta 69354 zenbakiak dituztenak.

.58 lanpostu huts Nafarroako Bideko Ama Birjina Ospitalean. Lanpostuen zenbakiak: 62733, 62824, 62830, 62854, 62897, 62930, 63237, 63325, 63383, 63419, 63463, 63465, 63599, 63611, 64194, 64229, 64303, 64311, 64632, 64636, 64786, 64828, 65102, 65380, 65437, 65794, 66464, 66467, 67157, 68993, 68994, 68995(*), 68996(*), 68997(*), 68998(*), 68999(*), 69000(*), 69001(*), 69002(*), 69003(*), 69004(*), 69005(*), 69006(*), 69007(*), 69008(*), 69009(*), 69010(*), 69011(*), 69012(*), 69013(*), 69014(*), 69015(*), 69016(*), 69017(*), 69018(*), 69019(*), 69020(*), 69021(*).

.57 lanpostu huts Nafarroako Ospitalean. Lanpostuen zenbakiak: 61132, 61165, 61224, 61236, 61246, 61299, 61496, 61522, 61558, 61604, 61691, 61721, 61795, 61834, 61886, 61897, 61928, 61930, 61949, 62073, 62208, 62234, 62235, 62280, 62291, 62318, 62362, 62408, 62412, 62763, 62969, 63085, 63093, 63159, 63205, 63482, 63526, 63735, 63759, 63901, 63909, 63959, 63963, 65892, 66195, 67245, 68004, 68091, 68099, 68916(*), 68917(*), 68918(*), 68919(*), 68920(*), 68921(*), 68922(*), 68923(*).

.97 lanpostu huts Oinarrizko Laguntzan:

-1 Berriozarko OOLTan. Plantilla-zenbakia: 68897.

-3 lanpostu huts Burlatako OOLTan, 60175, 68317 eta 68896 zenbakiak dituztenak.

-1 Zarrakazteluko OOLTan. Plantilla-zenbakia: 60953.

-2 lanpostu huts Alde Zaharreko OOLTan, 60969 eta 68898 zenbakiak dituztenak.

-1 Elizondoko OOLTan. Plantilla-zenbakia: 60212.

-1 Bigarren Zabalguneko OOLTan. Plantilla-zenbakia: 67646.

-1 Noaingo OOLTan. Plantilla-zenbakia: 65729.

-2 lanpostu huts Errotxapeako OOLTan, 66303 eta 61087 zenbakiak dituztenak.

-1 Salazarko OOLTan. Plantilla-zenbakia: 60978.

-1 Zangozako OOLTan. Plantilla-zenbakia: 61044.

-1 Donibaneko OOLTan. Plantilla-zenbakia: 67566.

-1 Tafallako OOLTan. Plantilla-zenbakia: 60238.

-1 Larrialdietarako Zerbitzu Berezian. Plantilla-zenbakia: 60261.

-80 lanpostu huts Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzan, 69185, 69186, 69187, 69188, 69189, 69190, 69191, 69192, 69193, 69194, 69195, 69196, 69197, 69198, 69199, 69200, 69201, 69202, 69203, 69204, 69205, 69206, 69207, 69208, 69209, 69210, 69211, 69212, 69213, 69214, 69215, 69216, 69217, 69218, 69219, 69220, 69221, 69222, 69223, 69224, 69225, 69226, 69227, 69228, 69229, 69230, 69231, 69232, 69233, 69234, 69235, 69236, 69237, 69238, 69239, 69240, 69241, 69242, 69243, 69244, 69245, 69246, 69247, 69248, 69249, 69250, 69251, 69252, 69253, 69254, 69255, 69256, 69257, 69258, 69259, 69260, 69261, 69262, 69263 eta 69264 zenbakiak dituztenak.

(*) Lanaldi partzialeko lan-araubidea.

1.2. Merezimendu lehiaketaren deialdi honetan Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa eta Espainiako lekualdatze lehiaketa sartzen dira. Espainiakoa lehenbizikoa bukatutakoan eginen da.

Espainiako lekualdatze lehiaketan, Nafarroako Foru Komunitateko eremuan egiten den merezimendu lehiaketaren ondorioz sortu eta lan publikoaren eskaintzan sartutako lanpostu hutsetatik %10 eskainiko dira, zenbaki osoetan betiere. Bestalde, Foru Administrazioko eremuan egiten den merezimendu lehiaketan sortzen den lanpostu kopurua hamarretik beherakoa bada, lanpostu huts horiek hurrengo deialdietarako gordeko dira eta hamar lanpostu huts baino gehiago metatzen direnean baizik ez dira eskainiko eremu nazionaleko lekualdatze lehiaketan (dagokion portzentajean). Lerroalde horretan ezarritakoa betetzeko, soberakinen kopuruari dagokionez, aurreko metaketa 0koa dela adierazten da.

1.3. Deialdi honetako lanpostuei epaimahaiak lehiakideen puntuazioaren araberako zerrenda organo dei-egileari igortzen dion egunean hutsik dauden lanpostuak gehitzen ahalko zaizkie.

1.4. Lehiaketa honen barrenean lanpostu hauek sartuko dira: hasieran zeuden lanpostuak eta lehiaketan lanpostu berria eskuratzen duten langileek hutsik uzten dituztenak, betiere langile horiek Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren beste departamentu batzuetako edo haren erakunde autonomoetako plantillakoak badira. Kasua bada, aurreko atalean aipatzen diren lanpostuak ere betetzen ahalko dira, baina kasu horretan ezin izanen dituzte eskuratu Osasunaren Sistema Nazionalaren barreneko gainerako langile finkoek, non eta ez diren lan publikoaren eskaintzan sartutako lanpostu hutsak.

Izangaiek lehiaketan beste lanpostu bat lortu ondoren uzten dituzten lanpostu hutsak bete beharrekoak ez badira, "iraungitzeko" lanpostuak direlako edo titularrek nahiz ordezkoek betetzen ez dituztelako, ez dira eskainiko.

1.5. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzen duten langileei ez zaie aldatuko lehiaketan parte hartu aurretik zuten araubide juridikoa. Aurreikuspen hori ez zaie aplikatuko Nafarroako Foru Administrazioan eta bere erakunde autonomoetan lanaldi partzialean diharduten kontratudun finkoei. Langile horiek lanaldi osoko lanpostu bat hartzen dutenean funtzionario izatera pasatuko dira. Funtzionarioen araubideko edo estatupeko langileek aukera izanen dute lanaldi partzialeko lan araubideko lanpostu bat merezimendu lehiaketaren bidezko lekualdatzearen bitartez eskuratzeko. Kasu horretan funtzionario edo estatutupeko langile gisa borondatezko eszedentzian egonen dira.

Osasun Sistema Nazionaletik lekualdatze lehiaketaren bidez Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartzen diren langileak funtzionario bihurtu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzen ahalko dira. Aukera horretaz baliatzeko bi hilabeteko epea izanen dute, lanpostuaz jabetu eta biharamunetik hasita, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat. Foru dekretu horren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako estatutupeko langileak eta lan-kontratudun finkoak Nafarroako Administrazio Publikoetako Langileen Estatutuan sartzeko prozedura arautu zen, Nafarroako Administrazio Publikoetako langileendako neurriei buruzko otsailaren 14ko 4/2003 Foru Legeko 8. artikuluan xedatu bezala.

Nolanahi ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko langileendako indarra duten xedapenak aplikatuko zaizkie.

1.6. Deialdi honetan lanpostua eskuratzen duten langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoek indarra duten xedapenen araberako lansariak jasoko dituzte.

1.7. Izendatutako izangaiek destinoko tokian bizi beharra dute eta, horretarako, udalerri horretan finkatu beharko dute bizilekua. Administrazioko organo eskudunek destinoa aldatzen ahalko dute.

1.8. Lanaldiaren araubidea zerbitzuaren beharretara egokituko da, eta administrazio organo eskudunek noiznahi alda dezakete. Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzako, Lizarrako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzako edo Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzako lanpostuak lortzen dituzten izangaien kasuan, dagokien atxikipen eremuko ospitalez kanpoko larrialdietako laguntza egin beharko dute.

1.9. Euskarari buruzko Foru Legeak definitutako Eremu Euskaldunean dauden lanpostuetarako lehiatuz gero (uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuak zehazten du zein lanpostutara iristeko jakin behar den euskaraz), izangaiek euskaraz behar adina badakitela egiaztatu behar dute. Horretarako, Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuak ezarriko dituen probak gainditu beharko dituzte edo, bestela, agiri bidez frogatuko dute 1. jakite-maila badutela, Hizkuntza Eskola Ofizialen batean lau kurtso edo Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan bederatzi urrats gainditu izanaren ziurtagiria aurkeztuz.

1.10. OLT/EDU lanpostua lortzen dutenak dagokion atxikipen eremura organikoki lotuta geldituko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan sartu eta bertako lanpostuak betetzea arautzen duen azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretuko 1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2.-Betebeharrak.

2.1. Merezimendu-lehiaketa honetan onartuak izateko, izangaiek baldintza hauek bete beharko dituzte eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean:

2.1.1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileentzat, araubide juridikoa eta egoera administratiboa edozein dutela ere:

a) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile funtzionario, estatutupeko edo lan-kontratudun finkoa izatea, B maila edo taldekoa.

b) "Osasun arloko diplomadunak" estamentuko eta "Erizaintza" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

2.1.2. Osasun Sistema Nazionaleko gainerako langileentzat:

a) Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa izatea (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Lurraldeetako osasun zerbitzuak).

b) "Osasun arloko diplomadunak" estamentuko eta "Erizaintza" espezialitateko lanpostu batean aritzeko izendatuak izatea (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubide zehatza arautzen duenak, eranskinean agertzen duen estamentu eta espezialitateetako izendapenen sailkapen indarduna).

c) Deitutako lanpostuak bezalako batean jardunean egotea, edo Osasun Sistema Nazionalean lanpostua erreserbatzeko eskubidea izatea.

Jardunean ez beste egoera batean badago, jatorrizko administrazioak ziurtatu beharko du deialdi honetako eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean jardunean hasteko legezko eta erregelamenduzko baldintzak betetzen dituela.

d) Abiapuntuko destinoan urte bat aritu izatea lanpostuaren jabe izanda, deialdi honetako eskaerak aurkezteko ezarritako epea bukatu baino lehen.

2.2. Uztailaren 30eko 203/2001 Foru Dekretuan aipatzen diren euskal eremuko lanpostuak eskuratzeko, behar den euskara-maila frogatzea.

2.3. Izangaiek betebehar guztiak agirien bidez egiaztatu beharko dituzte eskabidea aurkezten den unean, eta horien jabe izan beharko dute prozedura osoan lanpostua esleitzen den arte.

2.4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantillako langileak, lanpostu-erreserbarik gabeko eszedentzia egoeran badaude, jardunera lekualdatze lehiaketa honetan parte hartuz itzul daitezke.

Halaber, beren estamentu eta espezialitateko lanpostu huts bati atxiki eta behin-behinekoz itzuli direnek nahitaez aurkeztu beharko dute lekualdatze lehiaketa honetara, behin betiko esleipenaren ondorioetarako, eta ezin izanen diote destino horri uko egin.

3.-Eskaerak aurkezteko epea eta tokia.

3.1. Lekualdatze lehiaketan parte hartzeko eskabideak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren Erregistroan (Irunlarrea kalea, 39, 31008, Iruña) aurkeztu beharko dira, edo ekainaren 24ko 137/2002 Foru Dekretuan aipatzen diren Nafarroako Gobernuko erregistro orokorraren bulegoetan (abuztuaren 7ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, 95. zk.), edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Foru Legearen 38.4 artikuluan adierazitako erregistro eta bulegoetan.

Eskabidea aurkezteko epea hamabost egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskabideak deialdi honetako ereduari lotuko zaizkio (I. eranskina). Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Deialdiaren 2.1.1. eta 2.1.2. puntuetan eskatzen diren betebeharren egiaztagiriak, jatorrizko agiriak izan edo notario batek edo Administrazioak konpultsatutako kopiak izan.

b) Izangaiek azaltzen dituzten merezimenduen frogagiriak (jatorrizkoak edo notarioak zein Administrazioak konpultsatutako kopiak), deialdi honetan ezarritako baremoaren arabera.

c) Destinoa azkeneko aldiz aldatzeko bidea eman zion deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunera arte lortutako merezimenduak baloratuko zaizkio izangaiari, eta Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko langile gisa hasi zenetik destinoa inoiz aldatu ez badu, izaera hori eskuratzea ekarri zion deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunera artekoak.

d) Euskal eremuko lanpostuak eskuratzeko, euskarazko jakite-maila deialdi honetako 1,9 adierazten den moduan frogatuko da.

Merezimenduak baremoen atalen arabera ordenatuta aurkeztu beharko dira.

3.2. Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.

4.-Izangai onartu eta baztertuen zerrenda.

Eskabideak aurkezteko epea amaituta, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartu eta baztertuen behin-behineko zerrenda onetsiko du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila aginduko, ohartaraziz, hurrengo bost egun naturaleko epean baztertuek erreklamazioak egin ditzaketela eta, akatsik baldin badago, haiek zuzendu. Ezarritako epean eskabiderik aurkezten ez bada, organo eskudunak lehiaketa hutsik gelditu dela adierazteko ebazpena emanen du. Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu beharko da.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatu eta horien gainean ebazpena emanda dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariak onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda onesteko ebazpena emanen du eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko aginduko.

Izangai bat ere baztertu ez bada, behin betiko zerrenda zuzenean onetsiko da eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko.

5.-Epaimahaia.

5.1. Kide hauek osatuko dute lehiaketa honetako epaimahaia:

Mahaiburua: Ana Granados Hualde andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Erizaintza Zerbitzuko burua.

Ordezko mahaiburua: Teresa Blasco Altuna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintzako zuzendaria.

Mahaikidea: Paula Arrarás Paños andrea, langileen ordezkariek izendatutakoa.

Ordezkoa: Joaquín Fernández Velázquez jauna, langileen ordezkariek izendatutakoa.

Mahaikide idazkaria: Miguel Garatea Crelgo jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Oinarrizko Osasun Laguntzako Langileria Zerbitzuko burua.

Ordezkoa: Gabriel Izpura Liberal jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea.

5.2. Epaimahaia ezin izanen da eratu, ezta aritu ere, kideen gehiengo osoa bertan izan gabe.

5.3. Epaimahaiak gehiengoz ebatziko ditu deialdi honen arauen interpretazio eta aplikazioaren inguruko arazoak.

5.4. Epaimahaiak aholkulari adituak ekartzen ahalko ditu proba guztietarako nahiz batzuetarako. Aholkulari horiek beren espezialitate teknikoetan baizik ez dira ariko eta haietan bakarrik emanen diote laguntza epaimahaiari.

5.5. Epaimahaia nork osatzen duen izangai onartuen eta baztertuen zerrendarekin batera emanen da aditzera.

5.6. Onartu eta baztertutakoen behin betiko zerrendan izangai bakarra aurkeztu bada, deialdia egin duen organoak deialdi honetako 8. araua aplikatuko du. Beraz, ez da beharrezkoa izanen, ez epaimahaia eratzea, ez eta jardutea ere.

6.-Merezimenduen kalifikazioa.

6.1. Epaimahaiak izangaiek aurkeztu eta justifikatutako merezimenduak II. eranskineko baremoaren arabera baloratuko ditu. Merezimenduen balorazioa egiteko kontuan hartuko dira bakar-bakarrik iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna artekoak, eta ez dira hartuko geroago lortutakoak.

6.2. Izangaiek merezimendu guztiak agirien bitartez alegatu eta egiaztatu beharko dituzte, lekualdatze lehiaketa honetan parte hartzeko eskabidea aurkeztearekin batera. Merezimendu horiek deialdiari erantsi zaion autobaremaziorako agirian adieraziko dira (III. eranskina).

6.3. Euskaraz dakitela proben bidez frogatu nahi duten izangaiei proba horiek egiteko tokia, eguna eta ordua adieraziko zaizkie banan banako gutunen bidez, behar den denborarekin. Izangaiek Nortasun Agiri Nazionala edo epaimahaiak askiesten duen beste nortasun agiri bat aldean dutela joan beharko dute probetara.

Proba hori egiteko, Nafarroako Gobernuko Euskara Zerbitzuko teknikariek aholkatuko dute epaimahaia.

6.4. Merezimenduen baremoaren 1. ataleko balorazioan kontuan hartuko da deialdiko lanpostua "Osasun arloko diplomadunak" estamentuan eta "Erizaintza" espezialitatean sailkaturik dagoela, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko estamentu eta espezialitateetako izendapenen indarreko sailkapenaren arabera (urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen araubideari buruzkoa, Eranskina). Balorazioa egitean, betetako lanpostua aipatu eranskinean dauden izenekin bat ez baldin badator, deialdian eskatutako titulazioaren, lanpostua eskuratzeko egindako proben eta eginkizunen aldetik pareko direnei tratamendu bera emanen zaie.

Egindako zerbitzuak frogatzeko, zentroko zuzendariak edo langileen arduradunak emandako ziurtagiriak aurkeztu behar dira, eta bertan nahitaez datu hauek jarri behar dira:

-Lantokia.

-Estamentua edota espezialitatea.

-Zerbitzuen iraupena, behar bezala adierazita hasiera eta bukaera egunak eta guztira zenbat egun diren.

-Zerbitzuak lanaldi partzialean eman baldin badira, honako hau erantsi:

a) Egunean, astean, hilabetean edo urtean egindako orduen kopurua eta emandako zerbitzuei dagokien urteko lanaldia,

b) edo, bestela, ohiko lanaldiaren aldean zein portzentaje osatzen duten.

6.5. Merezimenduen baremoko 2. atalari dagokionez, destinoa azkeneko aldiz aldatzeko bidea eman zion deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunetik hasita lortutako merezimenduak soilik baloratuko zaizkio izangaiari, edo Nafarroako Administrazio Publikoaren zerbitzuko langile gisa hasi zenetik destinoa inoiz aldatu ez badu, izaera hori eskuratzea ekarri zion deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen egunetik aurrerakoak.

6.6. Epaimahaiak ez du inolaz ere kontuan hartuko alegatu ez den eta agiri bidez egiaztatu ez den merezimendurik, eta ez du emanen merezimenduen atal bakoitzarentzat adierazitako puntuazioa baino altuagorik.

6.7. Izangaiek aurkeztutako agiriak berreskuratzen ahalko dituzte, espresuki eskatuz gero, izendapena bon.ean argitaratu eta bi hilabete igaro ondoko hiru hilabeteko epean, salbu eta izangairen batek erreklamazioa jartzen badu, hala izanez gero agiriak luzaroago gordetzen ahal baitira egiaztapenak eta frogak egiteko. Arestian aipatutako epean izangaiak agiriak berreskuratzen ez baditu, berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da eta haien gaineko eskubidea galduko du.

7.-Izangaien zerrenda, erdietsitako puntuazioaren araberakoa.

Epaimahaiak lehiatzaile guztien kalifikazioa eginen du eta izangaien zerrenda argitaratuko du, erdietsitako puntuazio osoarekin, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko iragarki oholean (Irunlarrea, 39). Bi zerrenda jarriko dira, merezimendu lehiaketa honetarako eremu bakoitzeko bat (barnekoa eta nazionala).

Lehiaketa bukatuta, epaimahaiak lehiakideen zerrenda horiek igorriko dizkio Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari eta hark deialdiaren hasieran zen lanpostu kopurua handitzeko ebazpena eman lezake, hori egitea egokia balitz.

Puntuazioetan berdinketarik badago, Administrazio Publikoetan antzinatasun handiena egiaztatzen duen izangaiak izanen du lehentasuna. Hala ere berdinketak irauten badu, izangai zaharrena lehenetsiko da.

8.-Lanpostu hutsak hautatzea.

Uztailaren 3ko 42/2006 Foru Dekretuak, azaroaren 22ko 347/1993 Foru Dekretua aldatu duenak, hirugarren artikuluan ezartzen duen moduan, honako kasuotan erabiliko da merezimendu lehiaketa bidezko lekualdatzea borondatez mugitzeko sistema gisa:

a) Langileen atxikipen eremu batetik bestera igarotzeko, foru dekretu honen 1. artikuluko bigarren idatz-zatian xedatukoaren arabera.

b) Lanaldi arrunt edo osoa duen lanpostu batetik lanaldi partziala duen lanpostu batera joateko eta alderantziz.

Lehiatzaileek, lehiaketan izandako puntuazioaren arabera aukeratzen ahalko dituzte lanpostuak. Horretarako, adieraziko zaien toki, egun eta orduan agertu beharko dute, nortasun agiri nazionala aldean dutela.

Ekitaldi horretan, lehenbizi Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren barreneko lekualdatze lehiaketan parte hartzen dutenek aukeratuko dute, eta lehiaketa hori bukatutakoan, lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek.

Lehiaketa nazionalean parte hartzen dutenek honako agiri hauek eraman beharko dituzte lanpostuak aukeratzeko ekitaldira:

a) Nortasun Agiri Nazionalaren fotokopia konpultsatua, edo izangaiaren nazionalitatea nahiz nortasuna egiaztatzen dituen beste agiri baliokideren batena.

b) Jatorrizko administrazioak emandako ziurtagiria, dagokion administrazio egoera adierazteko.

c) Zinpeko aitorpena, eginkizun publikoetan aritzeko desgaitua edo gabetua ez dagoela eta inongo administrazio publikoren zerbitzutik ez dela baztertua izan erakusten duena.

d) Zin egin edo hitz ematea, Nafarroako Foru Eraentza errespetatu, Konstituzioari eta Legeei men egin, eta karguari dagozkion eginkizunak zuzen beteko dituela.

Aski justifikatutako ezinbesteko kasuetan izan ezik, aipatu epean hautua egiten ez duten lehiatzaileek lehiaketan erdietsitako lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

Borondatez mugitzeko sistemen bidez lortutako destinoei ezin izanen zaie uko egin, uko horren arrazoia ez bada behintzat administrazio publikoak deituta borondatez mugitzeko egiten den prozedura baten ebazpenaren ondorioz lanpostu bat lortu izana.

9.-Lanpostuen esleipena eta jabetza hartzea.

Organo eskudunak, behar den ebazpenaren bitartez, lehiaketan eskuratu dituzten lanpostuak esleituko dizkie lehiatzaileei, bai eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman dadila aginduko ere.

Lehiatzaileek, lanpostuak esleitzen dituen ebazpenaren jakinarazpena jaso edo argitaratu eta hurrengo hamar egun naturaleko epean, euren lanpostuaz jabetu beharko dute, deialdi honen xedeko kategorian. Hala ere, izendatutako lehiatzaileak asko badira, edo administrazioaren eragingarritasun arrazoirik badago tartean, deialdia egin duen organoak lanpostuaz jabetzeko egun bat jar dezake.

Esleipenaren gainean eragina izan dezakeen errekurtsoren bat aurkezten bada, eta horren ondorioz deialdia edo merezimendu lehiaketaren garapena edo ebazpena inpugnatzen bada, jabetza-hartzea ez da irmo bilakatuko, eta errekurtso horiek administrazio bidean edo administrazioarekiko auzien jurisdikzioan izaten duten ebazpenaren baldintzapean geldituko dira.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere arau eta egintzen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legeko 57. artikuluko 1 eta 2. c) idatz-zatietan xedaturikoarekin bat.

Epaimahaiaren behin betiko egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko da, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluko 1. eta 3. idatz-zatiekin bat.

Iruñean, 2008ko apirilaren 3an.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Carlos Garde Celigueta.

I. ERANSKINA

Eskabidea

Eskaera, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan ..................... izateko ...... lanpostu lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian parte hartzeko. Deialdia ........ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, ...(e)ko .....aren .....(e)an.

Norberaren datuak:

Izena eta deiturak: ............. NANa

Helbidea: ......................................... Posta kodea

Herria .................... Probintzia

Harremanetarako telefonoak

Datu administratiboak:

f Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako plantillako langile finkoak.

f Osasun Sistema Nazionaleko plantillako langile finkoa (Insalud-Zuzeneko Kudeaketa eta Lurraldeetako osasun zerbitzuak).

Egoera administratiboa:

f Jardunean

f Zerbitzu berezietan

f Eszedentzia: f Berezia. f Borondatezkoa. f Nahitaezkoa.

f Beste bat (adierazi): ..................

Lehiaketan abiapuntu duen jabetzapeko lanpostuaren destinoa

Lanpostua:

Noiz sartua:

Lantokia eta herria:

Euskara: (bidezko denean bakarrik).

f Euskaraz badakiela frogatzen du (HEOko 4. maila edo 9. urratsa), jatorrizko agiri baten edo kopia konpultsatuaren bidez.

f Euskara probetara aurkeztu nahi du.

Sinatzen duenak adierazten du eskatutako baldintza guztiak betetzen dituela eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta eskatzen diren baldintzen egiaztagiriak aurkezten ditu, eskabide honekin batera.

Eskabide honi erantsitako orri kopurua: (.....) (jarri zenbakiak erantsi diren agiriei)

Iruñean,........(e)ko .........................aren ............(e)an.

(Sinadura)

II. ERANSKINA

1. atala. Emandako zerbitzuak. Ondokoak baloratuko dira:

1. Deialdiko lanpostuaren estamentu eta espezialitate beretan administrazio publikoetako edo haren erakunde autonomoetako zentroetan egindako zerbitzuak: 1,8 puntu urte bakoitzeko.

2. Beste estamentu eta espezialitate batzuetan administrazio publikoetako edo haren erakunde autonomoetako zentroetan egindako zerbitzuak: 0,50 puntu urte bakoitzeko.

Azpiatal hauetako bakoitzaren puntuazioa proportzionalki kalkulatuko da egindako zerbitzualdia urtebetetik beherakoa baldin bada.

Atal honetako puntuazioa 75 puntu artekoa izanen da.

Bateraezinak dira aurreko azpiatalengatik emandako puntuazioak, aldi berekoak direnean; halakoetan, handiena bakarrik kontuan hartuko da. Deialdia argitaratu ondoren egindako zerbitzuengatik ere ez da punturik jasoko.

Lanpostu baten izena aldatu bada maila edo talde berean baina eginkizunak bere hartan utzita, zerbitzuak zenbatuko dira lehiatzaileak abiapuntuko lanpostuan lan horiek egiten dituela frogatzen denetik.

Baremo honetan aipatutako zerbitzuak urriaren 3ko 464/2001 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarritako arauei segituz zenbatuko dira.

2. atala. Prestakuntza, irakaskuntza, ikerkuntza eta hizkuntzak:

Atal honetan aipatu merezimenduak lehian dagoen lanpostuarekin zerikusia baldin badute baloratuko dira eta betiere titulazioa edo prestakuntza ekintzak, lanak edo argitalpenak deialdia argitaratu baino lehenago lortu edo egin baldin badira.

1. Erakunde edo zentro publikoek eta unibertsitateek antolatutako prestakuntza jardueretan parte hartzea: 0,1 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuruko (10 ordu); kopurua txikiagoa bada, proportzioa kalkulatuko da. Aurkezten den ziurtagirian eskola-ordu kopurua adierazten ez bada, kreditu batekoak balira bezala puntuatuko dira, eta ikasturte osokoak izan direla adierazten bada, 12 kreditukoak balira bezala. Gehienez ere 15 puntu emanen dira.

Orobat, erakunde antolatzaileari buruz ezarritako baldintza ez bete arren, prestakuntza ekintzak Administrazioak agindu edo homologatu baditu, baloratu eginen dira, bai eta sindikatuek administrazio publikoetako etengabeko prestakuntzarako akordioen ondorioz antolatuak ere.

Deialdiko lanpostuan aritzeko gaitasunik ematen ez duten titulu ofizialak ez dira prestakuntzako merezimendutzat hartuko.

2. Biltzar edo jardunaldietan ponentziak edo berriemateak aurkeztea: nazioartekoak badira, 0,4 puntu; nazionalak badira, 0,2 puntu; eta eskualde edo tokikoak, 0,1 puntu. Gehienez ere 2 puntu emanen dira.

3. Administrazio edo erakunde publiko baten saria edo beka jaso duten ikerlan zientifikoak: 0,75 puntu, nazioartekoa bada; 0,5 puntu, nazionala bada; eta 0,2 puntu, autonomia erkidegokoa bada; gehienez ere 2 puntu.

4. Aldizkari espezializatuetan argitaratutako lanak: 0,4na puntu lehen hiru sinatzaileei, gainerakoei 0,10na puntu; 2 puntu gehienez.

5. Sektore publikoan prestakuntza ekintzak antolatu eta/edo halakoetan irakasle jardutea: 0,2 puntu kreditu akademiko bakoitzeko edo haren baliokide den ordu kopuru bakoitzeko (10 ordu), edo kasuan kasuko zati proportzionala, ordu kopurua txikiagoa bada; puntu 1 gehienez. Iraupenik adierazten ez duten ziurtagiriak bi ordukotzat hartuko dira.

6. Frantsesez, ingelesez edo alemanez jakitea, ofizialki egiaztaturik, Europar Batasunean erabilera ofizialeko hizkuntzak diren aldetik: 4,85 puntu hizkuntza bakoitzeko. Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Gaitasun Agiririk edo ofizialki baliokidetzat jotako titulaziorik ez izatera, Hizkuntza Eskola Ofizial batean gainditutako maila bakoitzari ezarri den gehieneko puntuazioaren bosten bat emanen zaio.

3. atala. Euskaraz jakitearen balorazioa:

1. Eremu euskalduneko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu kualifikatu gisa baloratu behar denean, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik lor daitekeen gehieneko puntuazioa baino %10 gehiago ematen ahalko da gehienez euskaraz jakiteagatik.

2. Eremu mistoko lanpostuak eskuratzeko, euskaraz jakitea merezimendu gisa baloratu behar denean, frantsesez, ingelesez edo alemanez jakiteagatik lor daitekeen gehieneko puntuazioa baino %5 gehiago ematen ahalko da gehienez euskaraz jakiteagatik.

3. Bi kasu horietan, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako gaitasun agiria edo ofizialki balio berekoa den besteren bat ez badu, gehienez lor daitekeen puntuazioaren bostena emanen da Hizkuntza Eskola Ofizial batean gaindituriko maila bakoitzeko eta, Nafarroako Gobernuak antolatutako ikastaroetan, gehieneko puntuazioaren hamabirena, gainditutako urrats bakoitzeko.

III. ERANSKINA

Deialdia:

LEKUALDATZE LEHIAKETA

LETRA LARRIA ERABILI ETA GARBI IDATZI,

LAUKITXO BAKOITZEAN LETRA BAT JARRIZ

Baremoko 2. ataleko merezimenduak deialdiaren xedeko lanpostuarekin zerikusia baldin badute baloratuko dira bakar-bakarrik. Aurrera egin baino lehen, inprimaki hau egoki betetzeko behean ageri diren jarraibideak irakurri.

LEHIAKETARAKO AURKEZTU DIREN

AGIRIEN ZERRENDA

Autobaremazioan lortut. puntuak, guztira

Aurkeztutako agirien kopurua, guztira

Aurkeztutako orrien kopurua, guztira

Iruñean, ..........(e)ko .............aren ............(e)an.

Interesduna,

MAHAIBURUA

OSASUNBIDEA-NAFARROAKO OSASUN ZERBITZUA.

IRUNLARREA KALEA, 39, 31008 IRUÑA.

J A R R A I B I D E A K

1. Zure NANaren zenbakiak 8 zenbaki baino gutxiago baditu, ezkerreko laukitxoetan zeroak jarri. Izen-deiturak ezker-ezkerreko laukitxotik abiatuta idatzi behar dira. Izena edo deitura konposatua bada, lauki huts bat utzi tartean.

2. Agiri guztiak (ziurtagiriak, diplomak, etab.) orriaren eskuinaldeko goialdean zenbakitu behar dira, 1. zenbakitik aurrera. Erreferentzia hori aurkeztutako agirien zerrendan eman beharko da, agiriaren izenarekin eta autobaremazioan ematen zaion puntuazioarekin batera. Autobaremazioa ez da lotzailea izanen epaimahaiarentzat.

3. Agiri honi eransten zaizkion orri guztiak, eskuinaldeko behealdean zenbakitu beharko dira.

4. Merezimenduak baloratzean, deialdia Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den eguna arte egindakoak baizik ez dira kontuan hartuko. Geroago egindako merezimenduak ez dira aintzat hartuko.

5. Merezimenduen baremoa deialdi honen eranskinean ageri da.

6. Agiri guztiek jatorrizkoak edo notario edo administrazio bidez konpultsatutako kopiak beharko dute izan.

Iragarkiaren kodea: F0805478