5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

3921/2007 EBAZPENA, abenduaren 10ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko albaitari izateko 3 lanpostu betetzeko izendapena egiten duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, abenduaren 10eko 3921/2007 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko funtzionario hauek izendatu ditu, albaitari lanetan aritzeko: Fernando Mutilva González, igoera txandakoa eta Ana Serrano Gutiérrez eta Jesús María Razquin Goicoa, txanda irekikoak. Honelaxe banatu dira lanpostu hutsak:

Fernando Mutilva Gonzálezi, 2255 zenbakiko lanpostu hutsa, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Otsagabian aritzeko.

Ana Serrano Gutiérrezi, 2263 zenbakiko lanpostu hutsa, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tafallan aritzeko.

Jesús María Razquin Goicoari, 3707 zenbakiko lanpostu hutsa, Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza Nagusiari atxikia, Tafallan aritzeko.

Deialdia 2006ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 25ean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 10ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0719862