5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

VIANA

SR-3 sektorea birzatitzeko proiektua. Hasierako onespena

Vianako Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman zuen azaroaren 28an, Vianako Udal Planeko SR-3 sektorea birzatitzeko proiektua hasiera batean onesten duena. Proiektua konpentsazio batzordeak sustatua da.

Espedientea jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, azter dadin eta alegazioak aurkez daitezen.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Vianan, 2007ko azaroaren 28an.-Alkatea, Gregorio Galilea Arazuri.

Iragarkiaren kodea: L0719700