5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOZAR

Birzatiketa proiektua. Hasierako onespena

Berriozarko Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak, 2007ko abenduaren 27ko bilkuran, aho batez ondoko erabakia hartu zuen:

"Hasiera batez onestea R8 unitatea birzatitzeko proiektua, katastroko 18. poligonoko 66. lurzatiaren zalantzazko titulartasunari dagokionez.

Ikusirik Berriozarko R8 unitatea birzatitzeko espedientea, eta kontuan hartuz katastroko 18. poligonoaren 66. lurzatiaren titularra ezezaguna dela, eta horren ondorioz ezin dela R8 unitatea birzatitzeko proiektua erregistroan inskribatu,

Hirigintzako Kudeaketaren Erregelamenduko 103.4 artikuluari jarraikiz, bidezko da katastroko 18. poligonoko 66. lurzatia titulartasun ezezaguneko lurzati sailkatzea.

Izan ere, hirigintzako egintzak Jabetza Erregistroan inskribatzeari buruzko Hipoteka Legea betearazteko Erregelamenduaren arau osagarriak onesten dituen uztailaren 4ko 1093/1997 Errege Dekretuaren 10.2 artikuluak xedatzen du ezen jatorrizko finkaren titularra ezezaguna denean, ondorioz sortzen den finka administrazio jardulearen izenean inskribatuko dela modu fiduziarioan, lurraren gaineko eskubidea hobekien egiaztatzen duen horri eman diezaion.

Horiek horrela, bidezko da Berriozarko R8 unitatea birzatitzeko proiektua zuzentzea, katastroko 18. poligonoko 66. lurzatiaren zalantzazko titulartasuna eranste aldera, eta lurzatiari dagozkion eskubideak Berriozarko Udalari esleitze aldera, betiere modu fiduziarioan eta lurraren gaineko eskubidea hobekien egiaztatzen duen horri eman diezaion.

Horrenbertzez,

Aho batez erabaki da:

Lehendabizikoa.-R8 unitatea birzatitzeko proiektua aldatzea, katastroko 18. poligonoko 66. lurzatiaren zalantzazko titulartasunari dagokionez.

Bigarrena.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea eta interesdunei jakinaraztea."

Berriozarren, 2007ko abenduaren 27an.-Alkate udalburua, Francisco Javier Lasa Gorráiz.

Iragarkiaren kodea: L0720015