5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak

BARAÑAIN

Aurrekontuko 16/2007 aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2007ko urriaren 25eko osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2007ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean kreditu transferentzia bat onetsita aldaketa egiteko 16/2007 espedientea.

Iragarkia 2007ko 141. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 12an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki oholean ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jo da, martxoaren 10eko 2/1.995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraituz.

Hona hemen behin betikoz onetsitako aldaketa:

Kreditu transferentzia

-Gastu goititua:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 4.000 euro.

Gastu goititua, guztira: 4.000 euro.

-Gastu beheititua:

6. kapitulua.-Zenbatekoa: 4.000 euro.

Gastu beheititua, guztira: 4.000 euro.

Argitara ematen da aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten behin betiko onespen honen aurka hauetako bideren bat erabil daitekeela:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Barañaingo Udaleko osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Hilabeteko epean, gora jotzeko errekurtsoa Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2007ko abenduaren 12an.-Alkate udalburua, Florencio Luqui Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L0719084