5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

ZUÑIGA

2008. urteko zerga-tasak

Zuñigako Udalak, 2007ko abenduaren11n egin osoko bilkura arruntean, erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoari jarraituz, zerga-tasa hauek finkatu ditu 2008rako:

1.-Hirilurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,351 izanen da.

2.-Landalurreko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,80 izanen da.

3.-Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

4.-Eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergaren karga-tasa %3 izanen da.

5.-Ureztapen tasa 16 euro izanen da urtean.

Gainerako zerga, tasa eta prezio publikoak lehen zeuden bezala gelditzen dira.

Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, jakinarazpenaren ondoko hilabetean.

Zuñigan, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, José Manuel González Ruiz de Zuazo.

Iragarkiaren kodea: L0719121