5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

UTERGA

Utergako Udalaren hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena

Utergako Udalak, 2007ko azaroaren 29an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Utergako Udalaren hilerriko zerbitzuak egiteko tasak arautzen dituen ordenantza. Espedientea jendaurrean egonen da eta interesdunei entzutea emanen zaie, hogeita hamar eguneko epean bidezko diren erreklamazio, kexa eta iradokizunak aurkez ditzaten.

Utergan, 2007ko abenduaren 11n.-Alkate udalburua, Pedro María Nagore Lanas.

Iragarkiaren kodea: L0719053