5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

DONEZTEBE

Aldaketa puntuala Udal Planeko hirigintzako araudiaren 83, 84 eta 85. artikuluetan. Hasierako onespena

Doneztebe/ko Udalak, 2007ko azaroaren 30ean egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea aldaketa puntuala Doneztebeko Udal Planeko hirigintzako araudiaren 83, 84 eta 85. artikuluetan, "aparkatzeko dotazioa erreserbatzeko irizpidea" dela-eta, Sebastián López Aznárezek 1. banaketa eremuko 2. sektoreko konpentsazio batzordearen izenean aurkeztu duen proposamenarekin bat eta espedientera ekarritako dokumentazio teknikoarekin bat, Sebastián López Aznárez arkitektoak prestatu baitu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. eta 80. artikuluetan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Donezteben, 2007ko abenduaren 12an.-Alkatea, Miguel San Miguel Azpíroz.

Iragarkiaren kodea: L0719103