5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

CORTES

Cortesko P1 sektoreko plan partziala. Hasierako onespena

Alkate udalburuak, Alkatetzaren abenduaren 11ko 136/2007 ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea Gestión de Inmuebles Iruña 2000 enpresak Cortesko P1 sektorearen barnean dagoen eremurako aurkeztu duen plan partziala.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita.

Delako espedientea Udaleko bulegoetan aztertzen ahalko da, bai eta bidezko juzgatzen diren nahi bezainbat alegazio aurkeztu ere.

Cortesen, 2007ko abenduaren 11n.-Alkatea, Javier Blasco Mendívil.

Iragarkiaren kodea: L0719012