5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

41/2007 EBAZPENA, abenduaren 18koa, Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak emana, Gazteen Entitateen Erroldan aipatzen diren Gazteen Elkarteen baja inskribatzea onartzen duena.

Gazteriaren Zuzendariordetzaren txostena ikusirik, eta irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 12.c) artikuluan (128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 23koa) Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76. artikuluko 3. idatz-zatiari buruz xedaturikoarekin bat, bidezko da adieraztea ezarritako epean Nafarroako Gazteriaren Institutuak datuak gaurkotzeko igorritako inkestak erantzun ez dituzten entitateek Nafarroako Gazteen Entitateen Erroldan agertzeko eskubidea galdu dutela eta, hortaz, errolda horretan baja hartu dutela.

Nafarroako Gazteriaren Institutua eratzen duen eta bere estatutuak onesten dituen irailaren 24ko 217/2007 Foru Dekretuaren 12. artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ondotik heldu diren elkarteei Gazteen Entitateen Erroldan baja ematea, irailaren 18ko 73/2002 Foru Aginduaren 10, 11 eta 12.b artikuluetan (2002ko 128. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urriaren 23koa) Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 76.3 artikuluari buruz xedaturikoarekin bat.

A/072 A. J. SAN ROMAN

A/096 A. J. HANDIRIKOA

A/107 A. J. IBARREA

A/108 A. J. BIDE-ARTEAN

A/111 A. J. BALDETXATE

A/121 A. J. LOS GINEBROS

C/028 HARITZ BERRI ETXALDE-ESKOLA

C/029 CENTRO OASIS

C/039 A. R. C. AMBERRIA

C/051 C. DE OCIO Y TIEMPO LIBRE EL MOLINO DE LA FUNDACION CIGANDA FERRER

2. Ebazpen hau igortzea interesdunei, Nafarroako Gazteriaren Institutura, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera, Gazteria Zuzendariordetzara, eta Prestakuntzaren eta Zeharkako Jardueren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan. Aditzera ematen da, gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dela ebazpen honen kontra , Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114 eta 115. artikuluekin bat. Lege hori urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatu zen.

Iruñean, 2007ko abenduaren 18an.-Nafarroako Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, Ana Frías Pardo.

Iragarkiaren kodea: F0719418