5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

2503/2007 EBAZPENA, abenduaren 12koa, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak emana, Ziraukiko Udal Plan Orokorra, Ziraukiko Udalak sustatua, eta Ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean jartzen dituena.

Plan hori Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 3 A eranskineko B) 1 atalean dago sartuta eta, beraz, Ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura bete behar du.

Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuak adierazi du Ingurumen ondorioen azterlana aski dela, eta plana onetsi aurretik jendaurrean jartzeko beste tramiterik aurreikusi ez denez, behin-behinekoz onetsia baitago, 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan eta zenbait planek eta programak ingurumenean dituzten ondorioak ebaluatzeari buruzko apirilaren 28ko 9/2006 Legearen 10. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean jarri behar da berrogeita bost egunez.

Espedientean dauden txostenak ikusirik, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak urriaren 10eko 426/2007 Foru Aginduaren bidez eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Ziraukiko Udal Plan Orokorra, Ziraukiko Udalak sustatua, eta Ingurumen ondorioen azterlana jendaurrean jartzea berrogeita bost egunez, martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Hartarako, espedientea interesdunen eskura egonen da Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan (Armada etorbidea, 2, Iruña) eta Ziraukiko Udaletxean, bulegoko ordu baliodunetan, eta epe horretan zilegi izanen da idatziz nahi adina alegazio aurkeztea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuari eta Ziraukiko Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2007ko abenduaren 12an.-Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, Andrés Eciolaza Carballo.

Iragarkiaren kodea: F0719300