5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

ERABAKIA, 2007ko abenduaren 27koa, Nafarroako Gobernuak hartua, Lizasoko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kideak izendatzen dituena.

Irailaren 3ko 96/2007 Foru Dekretuaren bidez deialdia egin zen apirilaren 2ko 29/2007 Foru Dekretuaren bidez deitutako hauteskundeetan hautagai zerrendarik aurkeztu ez zen kontzejuetan hauteskunde partzialak egiteko; bigarren deialdi horretan Lizasoko Kontzejuan hautagai zerrendarik aurkeztu ez denez, beharrezkoa da, Nafarroako Kontzejuetako hauteskunde prozesua arautzen duen martxoaren 16ko 12/1991 Foru Legearen 16. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kontzeju horretako Kudeaketa Batzordea osatuko duten kideak izendatzea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Toki Administrazioko kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. José María Marturet Armendáriz, Francisco Javier Ancizu Elizondo, Miguel Angel Villaba San Martín, José Domeño Beunza eta Agustín Ancizu Elizondo jaunak Lizasoko Kontzejuko Kudeaketa Batzordeko kide izendatzea.

2. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3. Erabaki hau Lizasoko Kontzejuari jakinaraztea.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F0719997