5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

193/2007 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, entitate pribatuek eskolan euskara sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzen deialdia egiten duena.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak aurkeztu duen txostenean eskatu du entitate pribatuek euskara sustatzeko jarduerak antolatzeko dirulaguntzen deialdiak eta dagozkien arauak baimen ditzatela.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Euskarazko hezkuntza jarduera osagarriak, Euskal idazleak eskolan izeneko kanpaina, Bertso eskolak eta euskarazko "Haur Kantarien Jaialdiak 2008" topaketak antolatzeko dirulaguntzen 2008. urteko deialdiak baimentzea.

2. Ebazpen honen eranskinetan azaltzen diren dirulaguntza deialdien arauak onestea.

3. Jarduera horiek egiteko 26.700 euroko gastua baimentzea, honela banatuta:

-Euskarazko hezkuntza jarduera osagarriak egiteko: 6.750 euro.

-Euskal idazleak eskolan izeneko kanpainarako: 2.200 euro.

-Bertso eskolak antolatzeko: 11.250 euro.

-Euskarazko "Haur Kantarien Jaialdiak 2008" topaketak antolatzeko: 6.500 euro.

Dirulaguntzen deialdiak ordaintzeko 26.700 euro erabiliko dira guztira eta 2007ko Gastuen Aurrekontuko "Euskara sustatzeko bekak eta laguntzak" izeneko 421001 41400 4809 322900 kontusailaren edo 2008ko Gastuen Aurrekontuan horretarako gaituko den kontusailaren kargura ordainduko dira. Gastu hori ordainduko da kontusail horretan aski kreditu bada.

Deialdien arauetan ezarritako moduan ordainduko dira.

4. Ebazpen hau eta haren eranskinak Nafarroako aldizkari ofizialera bidaltzea, bertan argitara ditzaten.

5. Ebazpen hau eta haren eranskinak bidaltzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Euskara Atalari eta Euskara Sustatzeko Bulegoari.

6. Ebazpen honen eta bere arauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 14an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

DEIALDIEN ARAUAK

Euskarazko jarduera osagarriak antolatzeko dirulaguntzen deialdia

1. Deialdi honen helburua da hizkuntzaren zenbait erregistroren erabilera sustatzea. Horretarako, jarduera hauek lehentasuna izanen dute: ipuin-kontalariak, txotxongiloak eta tamaina txikiko antzerkia.

Jarduera bakarlari edo talde artistiko profesional batek egin beharko du, ikastetxeko irakasleekin zerikusirik ez duen batek; euskaraz aritzeko gaitasun nahikoa izan beharko du. Bestela, jarduera ez da aintzat hartuko.

2. Jarduera horiek A, B eta D ereduetako Haur eta Lehen Hezkuntzako eta A ereduko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe itunduetarako dira.

3. 2008. urtean eginen dira, hain zuzen, 2008ko urriaren 31 baino lehen.

4. Deialdi honetarako 6.750 euro bideratuko dira. Jarduera bakoitza egiteko 250 euro emanen dira.

5. Jarduera kopurua ikastetxeko ikasle kopuruaren arabera banatuko da: eskaera egin duen ikastetxe bakoitzeko jarduera bat. Gainerako jarduerak ikastetxeko ikasle kopuruaren arabera hainbanatuko dira (esate baterako, 2 jarduera 200 ikasletik gorako ikastetxeetarako eta 3 jarduera 300 ikasletik gorakoetarako).

6. Eskaera orria (II. eranskina) hurrengo web orrialdeetan dago:

www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/recursos/euskera eta

www.pnte.cfnavarra.es/eibz.

Eskaera hori bete ondoren, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da, Euskara Atalari zuzendua, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz, deialdi hau Nafarroako aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean.

7. 1. Aurkeztuko diren eskaerak Euskara Ataleko buruak eta Zerbitzuko bi teknikarik osatuko duten batzorde batek aztertuko ditu.

2. Zerbitzuko zuzendariari dagokio prozeduraren instrukzioa egitea. Batzordeak egindako ebaluazioa azterturik, dirulaguntzak emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

8. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak bi hilabeteko epean ebatziko ditu, eskaera eta behar den dokumentazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

9. Jardueraren arduraduna ikastetxea izanen da. Ikastetxea bera arduratuko da hizlaria edo talde artistikoa kontratatzeaz eta jarduera hori egin eta horren inguruko gastu guztiak ordaintzeaz.

10. Ikastetxeak Euskara Atalera igorriko ditu gastua justifikatzeko faktura eta ikastetxeko zuzendaritzak jarduera baloratzeko egindako egiaztagiria (III. eranskina).

11. III. eranskina jarduera egin ondoko bi asteetan aurkeztu beharko da, eta betiere 2008ko azaroaren 15a baino lehen.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak esleipenaren ebazpen proposamenean adierazitako zenbatekoa zuzenean ordainduko dio ikastetxeari.

12. Deialdi honetako 6., 9., 10. eta 11. arauak betetzen ez badira, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak ez du dirulaguntza ordainduko.

13. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko.

14. Arau hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

15. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak dirulaguntzen zerrenda Hezkuntza Departamentuko web orrialdean jarriko du jendaurrean. Oharrean zehaztuko dira deialdia, programa, dirulaguntzaren xedea, onuraduna eta emandako zenbatekoa.

Euskal idazleak eskolan izeneko kanpaina

1. Deialdi honen helburua da euskaraz idazten duten literatura egileen obra eta bizipen pertsonalak ikasgelara eramatea, ikasleengan hizkuntzarekiko eta literaturarekiko interesa sustatzeko.

2. Laguntzak B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko itunpeko ikastetxeetako (lehentasuna izanen dute antzeko ezaugarriak dituen bestelako programaren batean partea hartzerik izan ez duten itunpeko ikastetxeek), Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako itunpeko ikastetxeetako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxeetako ikasleei zuzenduta daude. 2008. urtean egin beharko dira, 2008ko urriaren 31 baino lehen, hain zuzen.

3. Deialdi honetarako 2.200 euro bideratuko dira.

4. Jarduera edo topaketa bakoitzeko 200 euroko dirulaguntza emanen da eta ikastetxe bakoitzak jarduera bat eska dezake hezkuntza etapa bakoitzeko.

5. Eskaera orria (II. eranskina) hurrengo web orrialdeetan dago:

www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/recursos/euskera eta

www.pnte.cfnavarra.es/eibz.

Eskaera hori bete ondoren, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko da, Euskara Atalari zuzendua, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan ezarritako bideetako bat baliatuz, deialdi hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hogei egun naturaleko epean.

6. 1.-Aurkeztuko diren eskaerak Euskara atalburuak eta Zerbitzuko bi teknikarik osatuko duten batzorde batek ebaluatuko ditu.

2.-Zerbitzuko zuzendariari dagokio prozeduraren instrukzioa egitea. Batzordeak egindako ebaluazioa azterturik, dirulaguntzak emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

7. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak bi hilabeteko epean ebatziko ditu, eskaera eta behar den dokumentazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

8. Jarduera esleipenaren ebazpenean adierazten den idazleak berak egin beharko du.

9. Ikastetxean jardueraz arduratzen denari egokituko zaio hautaturiko idazlearekin harremanetan jartzea, kontratatzea eta, gauzak behar bezala gerta daitezen, gainerako zereginak egitea.

10. Ikastetxeak Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura igorriko ditu gastua justifikatzeko faktura eta ikastetxeko zuzendaritzak jarduera baloratzeko egindako egiaztagiria (III. eranskina).

11. III. eranskina jarduera egin ondoko bi asteetan aurkeztu beharko da, eta betiere 2008ko azaroaren 15a baino lehen.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak esleipenaren ebazpen proposamenean adierazitako zenbatekoa zuzenean ordainduko dio ikastetxeari.

12. Deialdi honetako 5., 8., 9., 10. eta 11. arauak betetzen ez badira, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak ez du dirulaguntza ordainduko.

13. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du zeinahi informazio osagarri eskatzeko eta egindako jarduerak ikuskatu eta kontrolatzeko.

14. Arau hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

15. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak dirulaguntzen zerrenda Hezkuntza Departamentuko web orrialdean jarriko du jendaurrean. Oharrean zehaztuko dira deialdia, programa, dirulaguntzaren xedea, onuraduna eta emandako zenbatekoa.

"Bertso eskolak" izeneko eskolaz kanpoko jarduerak egiteko dirulaguntzen deialdia

1. Deialdi honen xedea da bertso eskolak sortzen laguntzea, B eta D ereduetako ikasleen artean tradiziozko eta ahozko literatura genero horrekiko interesa sustatzeko, tresna eraginkorra baita eskolaz kanpo euskararen erregistro formalak nahiz ez-formalak ikasteko.

2. Nafarroako ikastetxe publiko nahiz pribatuetako B eta D ereduetako Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Bigarren Hezkuntzako ikasleendako da eta 2007-2008 ikasturtean eginen da.

3. Deialdi honetarako 11.250 euro bideratuko dira.

4. Deialdi honek aipatzen dituen jarduerak ikastetxearen plangintzan sartuko dira, eta honenbestez, Eskola Kontseiluaren onespena beharko dute. Ikastetxeetako ikasleen gurasoen elkarteak edo federazioak eskatu beharko dituzte.

5. Jarduerak zein ikastetxetan egin, hango irakasle batek hartu beharko du bere gain jardueraren ardura.

6. Jarduerak eskola orduetatik kanpo eginen dira eta astean, gutxienez, bi ordu, eta gehienez, lau ordu erabiliko dira horretarako.

7. Herri berean (Iruñean izan ezik) ez da Bertso Eskola bat baino gehiago izaten ahalko. Beraz, ikastetxeek berek antolatu beharko dute hori.

8. Deialdi honetara bildu nahi duten bertso eskola guztiek eskaera orria (IV. eranskina) bete behar dute. Halaber, hurrengo web orrialdeetan dago: www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/recursos/euskera eta www.pnte.cfnavarra.es/eibz.

Eskaera hori, Euskara Atalari zuzendua, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko da. Eskaerak aurkezten ahalko dira, halaber, epe horietan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen duen moduan.

9. Eskabideak aurkeztuko dira 2008ko maiatzaren 23a baino lehen.

10. 1.-Aurkezten diren eskaerak Euskara atalburuak eta zerbitzuko bi teknikarik osatuko duten batzorde batek ebaluatuko ditu.

2.-Zerbitzuko zuzendariari dagokio prozeduraren instrukzioa egitea. Batzordeak egindako ebaluazioa azterturik, dirulaguntzak emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

3.-Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak bi hilabeteko epean ebatziko ditu, eskaerak aurkezteko bi epeetako bakoitza bukatu eta biharamunetik hasita. Ebazpen horietan dirulaguntzak ordaintzeko agindua emanen da.

11. Deialdian ezarritako gehienezko aurrekontua talde eskatzaile guztiek sartu dituzten orduen artean zatituko da. Hortik ateratzen den zenbatekoa talde bakoitzari ezarriko zaio (kontuan hartuko da talde bakoitzak zenbat ordu ematen duen).

12. Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

13. Arau hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

14. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak dirulaguntzen zerrenda Hezkuntza Departamentuaren web orrialdean jarriko du jendaurrean. Oharrean zehaztuko dira deialdia, programa, dirulaguntzaren xedea, onuraduna eta emandako zenbatekoa.

Euskarazko haur kantarien jaialdien topaketak egiteko dirulaguntzen deialdia

1. Deialdi honen xedea da ikasleei euskarazko kantuaren aberastasunaren eta barietatearen berri ematea, euskaraz kantatzeko zaletasuna bultzatzea, irakaslana sendotzea (irakasleei musika eta ahozko pedagogiarako elementu motibatzaileak eskainiz) eta musikaren irakaskuntzaren elementu teorikoak praktikarekin sendotzea.

2. Dirulaguntzen xedea da Nafarroan 1987tik gaur egunera arte egiten ari diren haur kantarien jaialdien antolaketa diruz laguntzea. Jaialdi horietan parte hartzen dute Nafarroako Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek.

3. Honela antolatuko dira jaialdiak: 4 kanporaketa eginen dira otsailaren 16an eta 23an, eta martxoaren 1ean eta 8an. Azken saioa martxoaren 16an eginen da Julián Gayarre antzokian.

4. Jaialdi hauek antolatzeko 6.500 euro bideratuko dira. Dirulaguntza hau bateragarria da beste entitate publiko edo pribatu batzuek eman ditzaketen bestelako dirulaguntzekin, betiere egiaztatzen bada jasotako dirulaguntzak ez direla jardueraren kostua baino gehiagokoak.

5. Dirulaguntza entitate eskatzaileen artean banatuko da, baldin eta eskatzaile horiek bermatzen badute jaialdiak ezarritako epeetan eginen dituztela eta arau hauetan ezarritako betebeharrak betetzen dituztela.

6. Eskaera eta egin nahi diren jaialdien proiektua, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari zuzenduak, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztu beharko dira. Eskaerak aurkezten ahalko dira, halaber, epe horietan Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak aipatzen duen moduan. Horretarako hogei egun natural izanen dira, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

7. 1. Aurkezten diren eskaerak Euskara atalburuak eta zerbitzuko bi teknikarik osatuko duten batzorde batek ebaluatuko ditu.

2. Zerbitzuko zuzendariari dagokio prozeduraren instrukzioa egitea. Batzordeak egindako ebaluazioa azterturik, dirulaguntzak emateko ebazpenaren proposamena eginen du.

8. Deialdi honen xede diren dirulaguntzak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak bi hilabeteko epean ebatziko ditu, eskaera eta dagokion dokumentazioa aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik hasita.

9. Jaialdi horien antolatzaileak bere gain hartuko du lau kanporaketak eta azken saioa antolatzeko ardura eta jaialdietan parte hartuko duten ikastaldeak hautatuko ditu.

10. Dirulaguntza jasoko duten entitateek 2008ko apirilaren 25a baino lehenago igorriko dituzte Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura jaialdietan erabilitako publizitatea (horretan agertuko da Nafarroako Gobernuak diruz lagundu duela jaialdia), jaialdien antolaketa osoa justifikatzeko fakturak eta ikasleen parte-hartzea baloratzeko txostena.

11. Dokumentazio hori jaso ondoren, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak entitate pribatu eskatzaileei dirulaguntzak esleitzeko ebazpenean ezarritako kopurua ordainduko die zuzenean.

12. Arau hauek betetzen ez badira, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak ez du ezarritako dirulaguntza ordainduko.

13. Hezkuntza Departamentuak eskubidea du edozein motatako argibide osagarriak eskatu eta diruz laguntzen diren jardueren ikuskapena eta kontrola egiteko.

14. Arau hauen kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

15. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak dirulaguntzen zerrenda Hezkuntza Departamentuko web orrialdean jarriko du jendaurrean. Oharrean zehaztuko dira deialdia, programa, dirulaguntzaren xedea, onuraduna eta emandako zenbatekoa.

II. ERANSKINA

Hizkuntza jarduera osagarrien deialdia eta Euskal idazleak eskolan kanpainaren deialdia

IKASTETXEA

HERRIA

KURTSOA ETA EREDUA

IKASTETXEKO IKASLE KOPURUA

ZENBAT IKASLERENTZAT

IZANEN DEN

TALDE ARTISTIKOA EDO IDAZLEA

JARDUERA EDO LANA

NOIZ EGINEN DEN

JARDUERAREN AURREKONTUA

JARDUERAREN IRAKASLE

ARDURADUNA

Zuzendariaren konpromisoa

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak igorritako jarduera osagarriei buruzko araudia ezagutzen dudala aitortzen dut, baita ikastetxean interesa dutenei horren berri eman diedala ere. Halaber, ziurtatzen dut eskatutako jarduera osagarria eskolako ordutegiaren barnean eginen dela.

Aitortzen du Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintza lortzeko ezein debekutan ez dagoela.

Sin.: ...................... (Ikastetxearen zigilua)

Sin.: ......................

(Irakaslearen sinadura)

III. ERANSKINA

Hizkuntza jarduera osagarriak eta euskal idazleak eskolan kanpaina egin direla adierazten duen egiaztagiria eta balorazioa

DATU OROKORRAK:

IKASTETXEA

HERRIA

IRAKASLE ARDURADUNA

HEZKUNTZA ETAPA ETA KURTSOA

ZENBAT IKASLEK PARTE HARTU

DUTEN

JARDUERA

TALDEA, HIZLARIA EDOIDAZLEA

NOIZ EGIN DEN

JARDUERAREN KOSTUA

BALORAZIO OROKORRA (X BATEZ ADIERAZI):

JARDUERA EGOKIA IZAN DA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

HIZLARIAK AURREIKUSPENAK 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

BETE DITU

HIZLARIAREN EUSKARA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

GAITASUNA

IKASLEENDAKO HIZKERA EGOKIA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

ERABILI DU

IKASLEEN PARTE-HARTZE 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

MAILA

OROTARIKO BALORAZIOA 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

Ikastetxeko zuzendaria den ................... jaun/andreak egiaztatzen du inprimaki honetan azaltzen den jarduera egin dela eta goian adierazi dugun bezala baloratzen dugula.

IV. ERANSKINA

Bertso eskoletarako deialdia 2007-2008

IKASTETXEAREN DATUAK:

Izena: Herria:

Telefonoa: Posta elektronikoa:

Ikastetxearen arduraduna:

Izen-deiturak:

Harremanetarako telefonoa:

Posta elektronikoa:

ZENBAT IKASLEK HARTUKO DUTEN PARTE:

Ikastetxe pribatuak: Ikastetxe publikoak:

Lehen Hezkuntza Lehen Hezkuntza

Bigarren Hezkuntza Bigarren Hezkuntza

ORDUTEGIA:

Astel. Asteartea Asteazk. Osteguna Ostirala Larunbata

........(e)tik ........(e)tik ........(e)tik ........(e)tik ........(e)tik ........(e)tik

........(e)ra ........(e)ra ........(e)ra ........(e)ra ........(e)ra ........(e)ra

BERTSOLARIAREN DATUAK:

Izen-deiturak:

Helbidea:

Herria: ........................................... Posta Kodea:

Telefonoa: ...................... Posta elektronikoa:

Aitortzen dut Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.artikuluan onuradun izateko ezarritako baldintza lortzeko ezein debekutan ez dagoela.

(Eskatzailea) (Ikastetxeako zuzendaria)

Iragarkiaren kodea: F0800022