5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

190/2007 EBAZPENA, abenduaren 14koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen honen bidez deitu dira euskarazko Literatura lehiaketa, "José María Satrustegi" Etnografia lehiaketa, "Pedro Diez de Ulzurrun" Deklamazioaren, Irrati-gidoiaren eta Podcast-en lehiaketa eta Bertsopaper lehiaketa.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko Euskara Atalak adostasun txostena aurkeztu du euskarazko Literatura lehiaketa, "Jose Maria Satrustegi" Etnografia lehiaketa, "Pedro Diez de Ulzurrun" Deklamazioaren, Irrati-gidoiaren eta Podcast-en lehiaketa eta Bertsopaper lehiaketarako deialdiak egiteko eta haien arauak onesteko.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioa arautzen duen abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako eskola irakaskuntzako ikasleentzako euskarazko Literatura lehiaketa, "José María Satrustegi" Etnografia lehiaketa, "Pedro Diez de Ulzurrun" Deklamazioaren, Irrati-gidoiaren eta Podcast-en lehiaketa eta Bertsopaper lehiaketarako 2007-2008 ikasturteko deialdiak onestea.

2. Lehiaketen arauak, ebazpen honen I. eranskinean ageri direnak, onestea.

3. Euskarazko lehiaketa horiek egiteko aurrekontua onestea. Aurrekontua 12.085 eurokoa da eta sariak eta garaikurrak ordaintzeko erabiliko da.

Ikasle sarituek sariaren balioa duen erosketa-txartel bat jasoko dute eta txartel horretako diru-kopurua zenbait establezimendutan gastatzen ahalko dute, hartarako baimena dutenetan, alegia.

Zenbateko horien ordainketa gastua gertatu ondotik eginen da, deialdiaren arauetan ezarritako moduan, 2008ko Gastuen Aurrekontuan gaituko den "Euskara sustatzeko jarduerak" izeneko 421001 41400 2269 322902 kontusailaren kargura.

4. Ebazpen hau eta haren I., II. eta III. eranskinak Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALera igortzea, bertan argitara daitezen.

5. Ebazpen hau igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Euskara Atalari, Euskararen Didaktika Bulegoari eta Euskara Sustatzeko Bulegoari, bidezko ondorioak izan ditzan.

6. Ebazpen honen eta arauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2007ko abenduaren 14an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Euskarazko literatura lehiaketa. 2007-2008 ikasturtea

ARAUAK

1.-Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honek xedea du Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean euskaraz idazteko zaletasuna sustatu eta zabaltzea.

2.-Modalitateak eta kategoriak.

Lehiaketa honetan bi modalitate daude (Narratiba eta Poesia) eta ondoko kategoriak:

A.-Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

B.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoak.

C.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoak.

3.-Sariak.

Hiru sari banatuko dira modalitateko eta kategoriako. Hona hemen diru kopuruak:

Narratiba modalitatea:

-A kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

-B kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

-C kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

Poesia modalitatea:

-A kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

-B kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

-C kategoria.

1. saria: 200 euro.

2. saria: 150 euro.

3. saria: 125 euro.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketetako edozein kategoriatan eta modalitatetan accesit motako sariak emateko, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

Ikasle sarituek didaktika, kirol, bibliografia eta musika materialen jatorrizko erosketa-fakturak aurkeztuko dituzte Euskara Atalean, 2008ko abuztuaren 31 baino lehenago.

4.-Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Gaia librea izanen da eta lanek ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

a) Euskaraz idatziak izatea.

b) Jatorrizkoak eta argitara eman gabeak izatea.

c) Narratibako lanek 2 orrialdeko luzera izanen dute, gutxienez; euskarri informatikoan aurkeztuko dira, 12 puntuko courier letra motan idatzirik, 1,5eko tartean eta karaktere konprimiturik gabe.

d) Poesia modalitatean, idazkiek 20 puntu (4 bertso) izan beharko dituzte, gutxienez.

e) Egile bakoitzak bi lan, gehienez, aurkezten ahalko ditu modalitate bakoitzean.

Ikasle batek ezin izanen du sari bat baino gehiago irabazi lehiaketa modalitate bakoitzean.

5.-Eskabideen eta lanen aurkezpena.

5.1. Parte-hartzaileek 2008ko martxoaren 1eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte euren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo, 8, 31001 Iruña), Euskara Atalari zuzenduak.

5.2. Lanak plika sistemaren bidez aurkeztuko dira eta, horretarako, tamaina ezberdineko bi kartazal erabiliko. Honela:

-Kartazal txikia: ohartxo batean egilearen datu pertsonalak jarriko dira (izen-deiturak, helbidea, telefonoa, kurtsoa eta ikastetxea) eta kanpoan identifikazio markarik idatzi gabe itxi eginen da.

-Kartazal handia: kartazal txikia eta aurkeztutako lana kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren kategoria eta modalitatea jarriko dira.

6.-Balorazioa.

Epaimahaia Euskara atalburuak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko bi mahaikidek osatuko dute, gutxienez. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2008ko apirilaren 4a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen dio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari.

7.-Argitalpena.

Saritutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8.-Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

"Jose María Satrustegi" etnografia lehiaketa. 2007-2008 ikasturtea

ARAUAK

1.-Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen helburua da etnologia eta folklore gaiak euskaraz biltzea, idaztea eta hedatzea, eta belaunaldien arteko hurbilketa bultzatzea. Landutako gaiak arlo hauetakoak izan daitezke: istorioak, kontakizunak, ipuinak, atsotitzak, haurrentzako jokoak eta herri ohiturak, eta ahozko herri lekukotasun historikoak.

Lan hauek lekukoaren edo elkarrizketatuaren euskalki edo hizkeran idatzi beharko dira.

2.-Kategoriak.

Lehiaketa Nafarroako Foru Komunitateko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleei zuzendua dago, eta lana bakarka edo taldeka aurkezten ahal da.

Lehiaketa honetan hiru kategoria daude:

A.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoak.

B.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoak.

C.-Batxilergoko 1. eta 2. kurtsoak.

3.-Sariak.

Sari bat emanen da kategoria bakoitzeko. Hona hemen diru kopuruak:

-A kategoria. 1. saria: 200 euro.

-B kategoria. 1. saria: 250 euro.

-C kategoria. 1. saria: 250 euro.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketetako edozein kategoriatan eta modalitatetan accesit motako sariak emateko, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

Ikasle sarituek didaktika, kirol, bibliografia eta musika materialen jatorrizko erosketa-fakturak aurkeztuko dituzte Euskara Atalean, 2008ko abuztuaren 31 baino lehenago.

4.-Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Lehiaketa honetarako lanek baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Adineko pertsona baten lekukotasuna edo hari egindako elkarrizketa izanen da lanaren oinarria.

b) Elkarrizketatuaren euskalki edo herri hizkeran aurkeztuko dira.

c) Argitara eman gabeak izan beharko dira.

d) Parte-hartzaile bakoitzak gehienez ere audio formatuko (mp3, wma edo wav) bi grabazio aurkezten ahal ditu, dagozkien transkripzioekin. Lan bakoitzaren iraupena hauxe izanen da: 10 minutukoa, gutxienez, eta 30 minutukoa, gehienez.

e) Elkarrizketaturiko pertsonaren izena, abizenak, adina, lanbidea, telefonoa, helbidea eta sorterria zehaztuko dira. Baita ere, landutako gaia, noiz egina den eta testuingurua.

5.-Aurkezpena.

5.1. Parte-hartzaileek 2008ko martxoaren 1eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001 Iruña), Euskara Atalari zuzenduak.

5.2. Lanak pliken sistemaren bidez aurkeztuko dira eta, horretarako, tamaina ezberdineko bi kartazal erabiliko. Honela:

-Kartazal txikia: ohartxo batean egilearen datu pertsonalak jarriko dira (izen-deiturak, helbidea, telefonoa, kurtsoa eta ikastetxea) eta kanpoan identifikazio markarik idatzi gabe itxi eginen da.

-Kartazal handia: kartazal txikia eta aurkeztutako lana kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren kategoria eta modalitatea jarriko dira.

6.-Balorazioa.

Epaimahaia Euskara atalburuak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko bi mahaikidek osatuko dute, gutxienez. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2008ko apirilaren 4a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen dio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari.

7.-Argitalpena.

Saritutako lanak, bai eta transkripzioak ere, Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8.-Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

"Pedro Diez de Ulzurrun" deklamazioaren, irrati-gidoiaren eta podcast-en lehiaketa. 2007-2008 ikasturtea

ARAUAK

1.-Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen xedea da euskarazko ahozko adierazmena bultzatzea, irakurtzearen, ozen irakurtzearen, irrati programa bat egitearen edo teknologia berriak euskaraz erabiltzearen bidez.

2.-Kategoriak.

Lehiaketa honetan hiru modalitate hauek daude:

A.-Lehen Hezkuntzako 2. zikloa: Deklamazioa.

B.-Lehen Hezkuntzako 3. zikloa: Irrati-gidoia eta Podcast-a.

C.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: Irrati-gidoia eta Podcast-a.

3.-Sariak.

Kategoria bakoitzean 600 euroko sari bat emanen da saria erdietsiko duen ikasle taldearendako, kultura txango bat diruz laguntzeko edo jarduera hau eskolan egiteko materiala erosteko.

Ikastetxeak Euskara Atalean aurkeztu beharko du, 2008ko ekainaren 27a baino lehen, jarduera egin izanaren egiaztagiria. Ordainagiriak, ikastetxeko kontabilitatean artxibatuak, Hezkuntza Departamentuaren esku utziko dira, uztailaren 6ko 250/1992 Foru Aginduaren 12. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketetako edozein kategoriatan eta modalitatetan accesit motako sariak emateko, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

4.-Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

a) Deklamazio modalitatea: deklamazio lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek ondoko hauen grabazioa eginen dute audio euskarri batean (mp3, wma edo wav):

-Parte-hartzaileen mailari egokitutako bi testu; bata, prosazkoa, eta bestea poesiazkoa, ikasgelako irakasleak hautaturikoa eta gutxienez ere bi ikaslek ozen irakurriko dituztenak.

b) Irrati-gidoiaren eta Podcast-en modalitateak: irrati-gidoiaren eta podcast-en lehiaketan parte hartu nahi duten taldeek magazin estiloko programa bat grabatu beharko dute, osorik edo zatika, audio euskarriren batean (mp3, wma edo wav). Edukiak askotarikoak eta ikasgelan lantzen diren testuei egokitutakoak izanen dira: berriak, elkarrizketak, erreportajeak, errezetak, ipuinak, etab.

c) Hurrengo irizpideen araberako mailarik onena ematen duen ikastaldea sarituko da: ahozko jariotasuna, abiadura eta erritmo egokiak, etenaldiak, ahoskerako lege fonetikoak eta arauak, azentuak, naturaltasuna ... Horietaz gainera, irrati-gidoiari eta podcast-ari dagokionez, hizkuntzen arteko interferentziak saihestuko dira. Balioetsiko dira esatariaren eta entzulearen arteko komunikazio gaitasuna, eta irrati saio bateko zatien eta zati horien arteko loturak (edukiak, musika, tarteak, sarrerak, parte-hartzeak eta ezustekoen aurrean baliabideak izatea) menderatzeko gaitasuna.

d) Testuak euskara batuan edo beste edozein literatura euskalkitan idatzitakoak izanen dira.

e) Grabazioa 4 minutukoa izanen da, gutxienez, eta 10 minutukoa, gehienez; testu batetik besterako isiluneak barne (15 segundo, gehienez).

f) Grabazioaren hasieran grabatuko dira parte-hartzaile kopurua, taldearen goitizena. Halaber, testu bakoitzaren hasieran grabazioaren izenburua ere adieraziko da.

5.-Aurkezpena.

5.1. Lehiaketa honetan parte hartzeko, jardueraren irakasle arduraduna arduratuko da ebazpen honetako eskabideak (Deklamazio lehiaketarako, II. eranskina eta Irrati-gidoiaren eta Podcast-en lehiaketarako, III. eranskina) betetzeaz. Eskabide horiek eta grabazioa 2008ko martxoaren 1eko 12:00ak baino lehenago entregatuko dira Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001 Iruñea), Euskara Atalari zuzenduak.

5.2. Lanak plika sistemaren bidez aurkeztuko dira eta, horretarako, tamaina ezberdineko bi kartazal erabiliko. Honela:

-Kartazal txikia: parte-hartze orria eta taldeko ikasleen zerrenda (grabazioa egin dutenak azpimarratuak) sartuko dira eta kanpoan identifikazio markarik idatzi gabe itxi eginen da.

-Kartazal handia: kartazal txikia eta audio euskarria (DVD, CD ROM) kartazal handian sartu, eta honen kanpoaldean lehiaketaren kategoria eta modalitatea jarriko dira.

6.-Balorazioa.

Epaimahaia Euskara atalburuak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko bi mahaikidek osatuko dute, gutxienez. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2008ko apirilaren 4a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen dio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari.

7.-Argitalpena.

Saritutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8.-Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

XXI. Eskola arteko bertsopaper lehiaketa. 2007-2008 ikasturtea

ARAUAK

1.-Lehiaketaren xedea.

Lehiaketa honen xedea bertsolaritzarekiko interesa sustatzea da B eta D ereduetan eskolaturiko ikasleen artean. Ahozko tradizioan oinarrituriko literatura genero hau tresna eraginkorra da ikasleek euskararen erregistroetako hizkuntza eta musika gaitasunak eskuratzeko.

2.-Kategoriak.

Lehiaketa honetan ondoko kategoriak daude:

A.-Lehen Hezkuntzako 2. zikloa.

B.-Lehen Hezkuntzako 3. zikloa.

C.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. eta 2. kurtsoak.

D.-Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. kurtsoak.

3.-Sariak.

Antolatuko diren bost saioetako bakoitzean (lau kanporaketa eta finala) kategoriako hiru sari banatuko dira, eta horretarako 3.985 euro ezarriko dira, gastuak agiriekin justifikatu ondoren ordainduko direnak. Gainera, finalean, kategoria bakoitzeko irabazleak 175 euroko saria jasoko du. Ikasle sarituek didaktika, kirol, bibliografia eta musika materialen jatorrizko erosketa-fakturak aurkeztuko dituzte Euskara Atalean, 2008ko abuztuaren 31 baino lehenago.

Sari hauetako bat eman gabe uzten baldin bada, deialdia egin duen organoak erabakitzen ahal du dotazio ekonomiko hori erabiltzea deialdi honetako lau lehiaketetako edozein kategoriatan eta modalitatetan accesit motako sariak emateko, baldin eta epaimahaiko kideek horrelako proposamena egiten badute.

4.-Aurkeztuko diren lanek bete beharreko baldintzak.

Lanak, kategoriaren arabera, honako hauek izango dira:

A kategoria: bertso bat edo bi kopla.

B kategoria: bi bertso edo lau kopla.

C kategoria: bi bertso gutxienez eta hiru gehienez.

D kategoria: hiru bertso.

Bertsoetarako gaia honako hauetako bat izanen da:

Lehen Hezkuntzan:

-Asteburua iristeko irrikaz zaude. Zer egin behar duzu, bada?

-Suerte txarrekoa zara. Gaur ere ...

-Klasekoak baserri bateko bizimodua zein den jakitera joan zarete. Zer ikusi duzue?

-Zure lagun baten etxera joan zara bazkaltzera. Gustatzen ez zaizun horixe jarri dute mahai gainean.

-Azterketa egiten ari zara eta irakasleak ondokoari begira harrapatu zaitu.

Bigarren Hezkuntzan:

-Asteburua iristeko irrikaz zaude. Zer egin behar duzu, bada?

-Suerte txarrekoa zara. Gaur ere ...

-Hiru hilabete daramatzazu ohetik mugitu ezinda. Nola zaude? Zer duzu buruan?

-Irakurtzen ari zara, eta aski harritua zaude.

-Kurtsoa gainditzeko lan asko egiten ari zara. Badirudi inor ez dela horretaz ohartzen.

5.-Eskabideen eta lanen aurkezpena.

Parte-hartzaileek 2008ko martxoaren 1eko 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte beren lanak Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (Santo Domingo aldapa, 8, 31001 Iruña), Euskara Atalari zuzenduak.

6.-Balorazioa.

Epaimahaia Euskara atalburuak edo hark bere ordez izendatutakoak eta honek hautaturiko hiru mahaikidek osatuko dute, gutxienez. Epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta 2008ko apirilaren 4a baino lehenago sariak emateko proposamena eginen dio Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiari.

Kanporaketak ondoko egun eta herri hauetan eginen dira:

-Apirilaren 11n, Beran.

-Apirilaren 16an, Elizondon.

-Apirilaren 18an, Leitzan.

-Apirilaren 25ean, Barañainen.

Finala maiatzaren 31n eginen da.

7.-Argitalpena.

Saritutako lanak Nafarroako Gobernuaren eskuetan geldituko dira eta Hezkuntza Departamentuak argitaratzen ahalko ditu.

8.-Jurisdikzioa eta errekurtsoak.

Arau hauek xedetzat duten jardueraren izaera administratiboa da. Beraz, jarduera hori egitearen eta arauak interpretatzearen ondorio diren gorabeherak oro, lehenik, sariak emanen dituen organoak ebatziko ditu. Organo horrek eman ditzakeen ebazpenen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa paratzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien sailean, aurretik, Hezkuntza kontseilariari zuzendurik, gora jotzeko errekurtsoa hilabeteko epean paratu baldin bada.

II. ERANSKINA

"Pedro Diez de Ulzurrun" deklamazio lehiaketa 2007-2008 ikasturtea

Ikastetxea:

Helbidea: ............................................. Herria:

P.K.: .................. Tel.: .................. Posta elektronikoa:

Irakasle arduraduna:

Kurtsoa: f L.H. (3 eta 4) f L.H. (5 eta 6) f D.B.H. (1 eta 2)

Taldearen izengoitia:

Parte-hartzaile kopurua:

Irakurketa:

Prosa testu baten irakurketa:

Liburuaren izenburua:

Egilea: ............................................... Argitaletxea:

Orrialdeak (Zein orrialdetik zein orrialdetara.): ...........

Poesia baten edo batzuen irakurketa:

Liburuaren izenburua:

Egilea: ............................................... Argitaletxea:

Orrialdeak (Zein orrialdetatik zein orrialdetara): ............

III. ERANSKINA

Irrati-gidoiaren eta podcast-en lehiaketa 2007-2008 ikasturtea

Ikastetxea:

Helbidea:

Herria:

P.K.: .............. Tel.: ....................... Posta elektronikoa:

Irakasle arduradunak:

Ikasleak:

Ikasleen maila:

f LHko 2. zikloa f LHko 3. zikloa f DBH

Taldearen izengoitia:

Irrati gidoiaren izengoitia:

Irrati saioaren iraupena:

Erabilitako baliabideak:

f Nahasketa mahaia f Ordenagailua f Kaseta

f Anplifikadorea f Emititzeko emisore f Beste batzuk

Eskolatik emititzen al dira irrati saioak?

f Ez; orain arte ez.

f Bai; inguruan entzuteko moduan.

f Bai, interneten bidez.

OHARRAK:

1. Eskaerarekin batera irrati saioaren gidoia aurkeztu behar da.

2. Gela edo ikastetxe berean ikastalde gehiago izanez gero, irrati saio bakoitzeko eskaera bat egin behar da.

Irrati saioaren gidoi eredua

Programa:

Zenbatgarrena:

Egileak:

Eguna:

Atala:

Musika:

Iraupena:

Edukia:

Esataria/k:

Iragarkiaren kodea: F0800023