5. ALDIZKARIA - 2008ko urtarrilaren 11

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

261/2007 FORU DEKRETUA, abenduaren 27koa, abeltzaintzako zenbait ustiategi ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritakora egokitzeko beste epe bat irekitzen duena. 148/2003 Foru Dekretu horren bidez abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren.

ZIOEN AZALPENA

Ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren bidez abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren.

Bigarren xedapen iragankorrean ezartzen da 2007ko urriaren 1a baino lehen edukiera handiko abeltzaintzako instalazio guztietako titularrek hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko baldintza teknikoetara egokituko dituztela instalazioak, foru dekretu haren 7. artikuluko 2.a) eta 5. ataletan aurreikusi bezala, eta 20 ALUtik gorako edukiera duten abeltzaintza instalazioetako titularrek simaurra ekoitzi eta kudeatzeko plana aurkeztuko dutela Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, foru dekretu haren 8. artikuluko 1. ataletik 4.era bitartean hondakinak ezabatzeko adierazitakoari jarraituz.

Azaroaren 6ko 76/2006 Foru Dekretuak aipatutako 148/2003 Foru Dekretua aldatu zuen, baina bigarren xedapen iragankorrean ezarritako epeak luzatu gabe.

Egungo egoera ikusita, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak uste du badirela arrazoi tekniko eta sozialak epe hori luzatzeko, ustiategiak eskatzen zaizkien baldintza teknikoetara ongi egokitu ahal izateko.

Horiek horrela, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2007ko abenduaren 27ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

Artikulu bakarra.-Abeltzaintzako zenbait ustiategik ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari egokitzeko beste epe bat irekitzea. 148/2003 Foru Dekretu horren bidez abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren.

1. 2008ko urriaren 1a baino lehen edukiera handiko abeltzaintzako instalazio guztietako titularrek ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren 7. artikuluko 2.a) eta 5. ataletan hondakinak ekoitzi eta kudeatzeko ezarritako baldintza teknikoetara egokituko dituzte instalazioak. 148/2003 Foru Dekretu horren bidez abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren.

2. 2008ko urriaren 1a baino lehen, orobat, 20 ALUtik gorako edukiera duten abeltzaintza instalazioetako titularrek simaurra ekoitzi eta kudeatzeko plana aurkeztuko dute Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuan, ekainaren 23ko 148/2003 Foru Dekretuaren 8. artikuluko 1. ataletik 4.era bitartean hondakinak ezabatzeko adierazitakoari jarraituz. 148/2003 Foru Dekretu horren bidez abeltzaintzako instalazioek Nafarroako Foru Komunitatean ingurumenaren aldetik bete beharreko baldintza teknikoak ezarri ziren.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2007ko abenduaren 27an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilaria, Begoña Sanzberro Iturriria.

Iragarkiaren kodea: F0719995