41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

CINTRUENIGO

UE-29 unitatearen bide publikoa irekitzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Udalak, 2008ko otsailaren 7an egin osoko bilkura arruntean, ondotik hitzez hitz ematen den erabakia hartu zuen, besteak beste:

UE-29 unitatearen bide publikoa irekitzeko xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Cintruenigoko Udalak, 2007ko urriaren 4an egin bilkuran, UE-29 unitatearen iparraldean bide publikoa irekitzeko xehetasun azterlana hasiera batean onetsi zuela kontuan izanda.

Erabakia 149. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 30ean, eta haren kontra ez da inolako inpugnaziorik aurkeztu.

Udalbatzak ondokoa erabaki du aho batez:

1.-Behin betikoz onestea UE-29 unitatearen iparraldean bide publikoa irekitzeko xehetasun azterlana.

2.-Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

3.-Tramitazio tasak direla eta, interesdunei 646,10 euro ordaintzeko eskatzea.

Ebazpen honen aurka, errekurtso hauetariko bat aurkez daiteke, hautara:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Cintruenigon, 2008ko otsailaren 12an.-Alkatea, Adolfo Navascués Navascués.

Iragarkiaren kodea: L0803195