41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

BERRIOBEITI

Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena

Berriobeitiko Udalak, 2008ko otsailaren 12ko bilkuran, behin betiko onetsi zuen Añezkarko 7. poligonoko 244. lurzatiko AÑ-1 unitatearen xehetasun azterlana, Mikel Alonsok sustatua.

Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Berriobeitin, 2008ko otsailaren 27an.-Alkatea, José María Irisarri Ollacarizqueta.

Iragarkiaren kodea: L0803303