41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.3. BESTELAKO XEDAPENAK

2.3.5. Beste batzuk

ALLO

Alloko Udal Planeko A02.U 2-19 unitateko egiturazko aldaketa. Hasierako onespena

Alloko Udalak, 2008ko otsailaren 25eko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen A02.U 2-19 unitateko egiturazko aldaketa, etxebizitzen kopurua handitu eta bat gehiago egiteko; hortaz, unitate horretan guztira 3 etxebizitza sartuko dira.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoa bete dadin, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Allon, 2008ko otsailaren 28an.-Alkate udalburua, Fernando Sáinz Aldaba.

Iragarkiaren kodea: L0803610