41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

634/2008 EBAZPENA, otsailaren 25ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi eta, horren ondorioz, Begoña de Garitacelaya Saldise andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Argitalpen Bulegoko buru izendatzen duena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 634/2008 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 94 atal, bulego eta unitate parekaturen burutza merezimendu lehiaketa bidez betetzeko deialdia hein batean ebatzi da eta, horren ondorioz, Begoña de Garitacelaya Saldise andrea Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Argitalpen Bulegoko buru izendatu da sei urte naturalerako, karguaren jabetza hartzen duenetik hasita.

Deialdi hori urriaren 24ko 2603/2005 Ebazpenaren bidez onetsi eta 2005eko 135. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, azaroaren 11n.

Iruñean, 2008ko otsailaren 25ean.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F0804157