II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.3. BESTELAKO XEDAPENAK
2.3.4. Aurrekontuak-Toki Ogasunak
BURLATA
Udalaren 2007ko aurrekontuko aldaketa. Hasierako onespena
Burlatako Udalak, 2007ko azaroaren 29an eta 2008ko otsailaren 28an egindako bilkuretan, aldaketa hauek onestea erabaki zuen Udalaren 2007ko aurrekontuan:
-Transferentziak gastuen kapituluko kontusailen artean: 59.200 euro.
-Udaletxeko inbertsioagatiko gastu eta dirusarreren kontusailak handitzea: 213.886,29 euro.
Espedientea jendaurrean egonen da Udalaren Idazkaritzan, hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Aditzera ematen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. eta 214. artikuluei jarraituz.
Burlatan, 2008ko otsailaren 29an.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0803631