II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
BURLATAKO ETA ATARRABIAKO HILARION ESLAVA MUSIKA ESKOLAREN PATRONATUA
Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda, tronboiko eta taldeetako irakasle izateko lanpostu misto bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdian
2008ko 4. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, urtarrilaren 9an, argitara eman zen Burlata-Atarrabiako Hilarion Eslava Musika Eskolako tronboiko eta taldeetako irakasle izateko bertze lanpostu bat oposizio-lehiketa bidez betetzeko deialdia.
Erreklamazioetarako epea bukatu denez, deialdiaren 4.3 oinarriarekin bat, bidezko da onartu eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda onestea eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
Horrenbertzez, ebatzi dut:
1.-Deialdiko izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea:
Onartuak
AZPARREN VICENTE, ENEKO
BELLIZZI EDERRA, MARCO ANTONIO
Baztertuak: inor ez.
2.-Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.
3.-Era berean, argitara ematen da probak honako egun honetan hasiko direla, ondoren adierazitako orduan eta tokian:
Probak ekainaren 3an hasiko dira, goizeko 10etan; lehenengo proba interpretazio ariketa izanen da.
Probak Hilarion Eslava Musika Eskolan eginen dira, San Juan kalea, 18 zk., Burlata.
Burlatan, 2008ko martxoaren 17an.-Burlatako alkate eta Musika Eskolaren Patronatuko burua, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0804483