II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak
VIANA
Plantilla organikoa eta lan eskaintza 2008rako
Toki entitate honetako Idazkaritzan jendaurrean daude, erreklamazioak aurkez daitezen, Udalaren plantilla organikoa eta lan eskaintza publikoa 2008ko ekitaldirako, Udalbatzak, 2008ko otsailaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsiak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271 eta 236. artikuluetan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Vianan, 2008ko otsailaren 28an.-Alkate udalburua, Gregorio Galilea Arazuri.
Iragarkiaren kodea: L0803533