II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BURLATA
Alkatetzaren eskuordetzea
Udal honetako alkateak ebazpena eman du 2008ko otsailaren 26an. Hona hemen testua:
1. José Manuel Urroz Barasoain lehen alkateordea eskuordetzea, alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunetarako, 2008ko martxoaren 13tik 17ra, biak barne.
2. Silvio Lozano Calvo bigarren alkateordea eskuordetzea, alkate naizen aldetik esleiturik ditudan eginkizunetarako, 2008ko apirilaren 18tik 24ra bitarte, biak barne.
3. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko agintzea, Toki Entitateen Antolaketari, Funtzionamenduari eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan, 44. artikuluari dagokionez, ezarritako ondorioak izan ditzan.
4. Interesdunei jakinaraztea.
Burlatan, 2008ko otsailaren 26an.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0803619