II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
2.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
BURLATA
Deialdia, arkitekto izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko. Izendapena
Udal honetako alkateak, gaurko datarekin, ebazpena eman du. Hona hemen testua:
1.-Marta Peñuelas Sánchez andrea, NAN zenbakia 16.798.724-F duena, Burlatako Udaleko arkitekto izendatzea, plantilla organikoko 5.0 zenbakiko lanpostuan aritzeko, arkitekto izateko lanpostu bat oposizio bidez betetzeko deialdian aurreikusi bezala (deialdia 2007ko 66. zenbakian argitaratu zen, maiatzaren 28an); hori guztia deialdiaren 8. oinarriarekin bat eta Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 32.5 artikulari jarraikiz.
2.-Izendapen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.
3.-Izendatu den izangaiak hilabateko epean hartu beharko du bere lanpostuaren jabetza, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, horrela aginduta baitago bai deialdiaren 8.5 oinarrian bai Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 35. artikuluan. Epe horretan eta ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, Burlatako Udaleko funtzionario izateko eskubide guztiak galduko ditu.
4.-Erabaki hau Marta Peñuelas Sánchez andreari jakinaraztea, jakin dezan eta ondoriak izan ditzan.
Burlatan, 2008ko otsailaren 26an.-Alkatea, José Muñoz Arias.
Iragarkiaren kodea: L0803594