II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ULTZAMA
Udal zergetako karga-tasak, indizeak eta portzentajeak, 2008ko ekitaldirako. Behin betiko onespena
Ultzamako Udalak, 2007ko azaroaren 7an egin osoko bilkuran, 2008ko udal zergak onetsi zituen hasiera batez (iragarkia 2008ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eman zen argitara, urtarrilaren 4an).
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurrean egoteko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betikoz onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Larraintzarren (Ultzama), 2008ko otsailaren 21ean.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.
Iragarkiaren kodea: L0803583