41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

IRUÑA

15. ordenantza fiskalaren aldaketa behin betiko onestea

Iruñeko Udalbatzak, 2008ko urtarrilaren 18ko osoko bilkuran, San Jose udal-hilerriko zerbitzuengatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen 15. ordenantza fiskala hasiera batez aldatzea onetsi zuen. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletxe honetako iragarki-oholean argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi da Tarifen Eranskineko IV. epigrafearen 2. atalaren ondoko aldaketa:

2.-Nitxoak:

a) 10 urteko emakida, mugarik gabeko luzapenekin:

-Luzapen bakoitzeko: 293,90 euro.

b) 10 urteko emakida, luzapen batekin edo birekin:

-10 urteko emakida: 382,00 euro.

-10 urteko luzapen bakoitzeko: 293,90 euro.

c) Haurrendako nitxoen emakida (10 urte bitarte), luzapen batekin edo birekin:

-10 urteko emakida: 225,00 euro.

-10 urteko luzapen bakoitzeko: 225,00 euro.

Iruñean, 2008Ko martxoaren 6an.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L0804155