II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
IRUÑA
San José udal hilerria arautzen duen ordenantzaren behin betiko aldaketa
Iruñeko Udalbatzak 2007ko abenduaren 21ean egindako osoko bilkuran hasiera batez onetsi zuen San José udal hilerria arautzen duen ordenantzaren aldaketa. Behin espedientea jendaurrean paraturik, aldez aurretik iragarkia 14. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta udaletxe honetako iragarki-oholean argitaratu zelarik, eta arauzko epea erreklamaziorik aurkeztu gabe igaro eta gero, behin betiko onetsi dira ondoko aldaketak:
1. 14.1 artikulua horrela gelditu da: "14.1. Artikulua Kolunbarioak eta lur emateko hilobiak erabiltzeko emakidek hamar urte iraunen dute, eta luzatzen ahal dira, behin, beste hamar urteko aldiaz. 2. Nitxoak erabiltzeko emakidek hamar urte iraunen dute, eta luzatzen ahalko dira, gehienez ere bitan, beste 10 urteko aldiez." (Orain arte 14.2 izan den atala 14.3 izanen da aurrerantzean).
2. Xedapen iragankorra horrela gelditu da: "Ordenantza honek indarra hartu baino lehen egindako emakiden kasuan emakida horiek noizkoak izan eta orduan indarrean zegoen hilobi-eskubidearen araubidearen arabera arautuko dira. Hala ere, aplikagarri izanen zaizkie Ordenantzaren 14.2 artikuluan -nitxoak hamar urtez erabiltzeko emakiden luzapenari buruzkoa-, 17.2 artikuluan -emakidaren helburu den hilobiaren luzapenari buruzkoa- eta 40. artikuluan -hilobia aurritan edo abandonaturik egoteagatik hilobi-eskubidea iraungi dela aitortzeko prozedurari buruzkoa- xedatutakoa. Baldintza hauek iraungitzeak Ordenantzaren 41. artikuluan xedatutako ondorioak ekarriko ditu".
Iruñean, 2008ko martxoaren 6an.-Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: L0804154