II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
MARTZILLA
Aldaketa Martzillako Arau Subsidiarioetan (antolamendu xehakatuko determinazioak). Behin betiko onespena
Martzillako Udalak, 2008ko otsailaren 21ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen behin betikoz onestea aldaketa puntualaren espedientea Martzillako Arau Subsidiarioetan, 8. poligonoko 58. lurzatiari dagokiona, Valle de Odieta S.C.L.k sustatua. Aldaketa horren bitartez, nekazaritza eta abeltzaintzarako ekoizpen handiko lurzorua gabe gorde beharreko lurzorua izanen da, jarduera berezietarako lurzoruaren azpikategoriarekin. Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Martzillan, 2008ko otsailaren 29an.-Alkate udalburua, José María Abárzuza Goñi.
Iragarkiaren kodea: L0803602