41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK

BARGOTA

Akats zuzenketa

Ikusirik akatsa badela Elbarriendako txartela arautzen duen ordenantzaren testuan (2008ko 2. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa, urtarrilaren 4koa), ondotik ematen da testu osoa, behar diren ondorioetarako.

Bargotan, 2008ko otsailaren 28an.-Batzorde Kudeatzaileko burua, Gregorio García Mendaza.

ELBARRIENDAKO TXARTELA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

1.-Xedea:

Elbarriek autoa aparkatzeko txartela eskuratzeko interesa dutenek Bargotako Udalari eskatu beharko diote.

Eskaeraren helburua izanen da elbarri bat garraiatzen duen ibilgailua aparkatzeko txartel berezia lehen aldiz eskuratzea edo berritzea, ezgaitasuna dutenei aukera berdintasuna eta gizarteratzeko bideak zor baitzaizkie.

Toki eta erkidegoko entitateek dute dokumentazioa egiteko ardura.

2.-Araudia:

Oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko Foru Legea (uztailaren 11ko 4/1988 Foru Legea, 1988ko 283. Estatuko Aldizkari Ofiziala, azaroaren 28koa), Europako Batasunak 1998ko otsailaren 26an eman EEAO C 62/24 gomendioa, Ezgaitasuna duten pertsonendako aparkatzeko txartela sortzeari buruzkoa.

3.-Hartzaileak:

-Elbarritasuna duen edozein pertsona fisiko, joan-etorrian ibili behar duena edo garraiatu beharrekoa.

-%33 edo gehiagoko elbarritasun maila izatea.

-Elbarritasunaren lesio iraunkorrek honako hauei eragitea: zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoak, eskumakila edo protesiak erabiltzea, eta abar.

4.-Aurkeztu beharreko agiriak:

-Elbarritasunaren ziurtagiriaren fotokopia eta jatorrizkoa.

-Gidabaimen eguneratuaren fotokopia eta jatorrizkoa.

-Ibilgailuaren zirkulatzeko baimenaren fotokopia eta jatorrizko agiria.

-NANaren fotokopia.

-Argazkia.

-Eskaera familiako batek edo zaintzaile batek egiten duenean, elbarriaren eta eskatzailearen arteko loturari buruzko datuak sartuko dira.

5.-Txartelaren erabilera

a) Txartela ibilgailuaren aurreko partean jarriko da, txartelaren aurrealdea kanpotik argiro ikusten dela.

b) Indarraldia amaituta, lau urtekoa izanen baita, txartelak ez du baliorik izanen, eta hartu zen tokian itzuli beharko da. Han, bidezko bada, berritu eginen da.

c) Txartela daraman ibilgailua ezgaituentzako erreserbatu eta seinalizatuta dauden tokietan aparkatzen ahalko da.

d) Ondoko kasuetan, ezin izanen da inola ere ibilgailua aparkatu baimen honen babespean:

-Txartelaren titularra eramaten ez duenean.

-Oinezkoendako pasabideetan.

-Espaloi gainean.

-Orokorrean, ibilgailuen nahiz oinezkoen joan-etorria larriki trabatzen den tokietan.

6.-Arau-hausteak eta zehapenak.

Arau-hauste administratiboak dira:

a) Txartela lortzeko aurkezten diren datuak faltsutzea eta txartela lortzea eragotziko luketenak gordetzea.

b) Txartelak kontzesio administratiborik gabe erabiltzea.

c) Beste baten txartela erabiltzea.

Faltsutzea egin dutenak eta txartela eskatzen dutenak izanen dira erantzuleak.

Iragarkiaren kodea: L0803529