II. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. ORDENANTZAK ETA BESTELAKO XEDAPEN OROKORRAK
ARGUEDAS
Aldaketa hainbat ordenantza fiskaletan eta herrilurretako aprobetxamenduen kanonean. Behin betiko onespena
Arguedasko Udalak, 2007ko abenduaren 14an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa egitea hainbat ordenantza fiskaletan eta herrilurretako aprobetxamenduen kanonean, 2008an aplikatzeko.
Aldaketa horien hasierako onespena 2008ko 7. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urtarrilaren 16an, eta 30 egun balioduneko epea inork erreklamaziorik egin gabe iragan denez, behin betikoz onetsirik gelditu dira. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, haien testua osorik argitaratzen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.
ORDENANTZA FISKALETAKO ALDAKETA 2008. URTERAKO
1.-Agiriak prestatu eta tramitatzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Fotokopia zuri-beltzean: 0,30 euro.
b) Kolorezko fotokopia: 0,50 euro.
c) Egiaztagiria: 3,00 euro.
d) Agirien kopultsa: 1,50 euro.
2.-Jardueretako lizentziak eta irekitzekoak emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Jardueretako lizentziak eta irekitzekoak: 163,44 euro.
3.-Ur horniduraren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Eskura izatearen eta mantentze lanen kostua: 15,87 euro.
b) Kontsumituriko metro kubikoa:
-Etxekoa: 0,58 euro/m³.
-Industriakoak: 0,51 euro/m³.
-Goratutako ura, ureztapenerako: 0,49 euro/m³.
4.-Estolderiaren eta hondakin uraren arazketaren gaineko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Urteko kuota: 17,27 euro.
5.-Hilerriko zerbitzu eta jardueren tasak eta Udalaren beste hileta zerbitzuenak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Hilerria erabiltzeagatik: 9,70 euro/m².
b) Nitxo zaharren kontzesioa: 510,00 euro.
c) Nitxo berrien kontzesioa: 770,00 euro.
d) Ehorzketagatik:
-Hobiratzea: 207,00 euro.
-Panteoiak ixtea: 241,00 euro.
6.-Eremu publikoko eta herrilurretako zoru, hegalkin eta zorupeko aprobetxamendu berezien tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Terrazak/mahaia/urtea: 20,00 euro.
b) Lanabesak, lasto-metak, etab./eguna: 0,55 euro.
c) Garabiak/eguna: 2,80 euro.
d) Kalez kaleko industriak, postuak...: 1,60 euro/m².
7.-Legarra, harea, lurra, harria eta bestelako materialak ateratzeko utziriko herrilurren tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Harea, legarra eta bestelakoak ateratzea: 0,88 euro/m³.
8.-Igerilekuak eta Udalaren gainerako kirol instalazioak erabiltzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskala.
a) Udal igerilekuak:
-Familiendako abonamendua: 120,00 euro.
-Abonamendua, 17 urtetik gora: 60,00 euro.
-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 45,00 euro.
-65 urtetik goitikoen eta eta ezinduen abonamendua: 32,00 euro.
-Hileko banakako abonamendua: 43,00 euro.
-Eguneko sarrerak: 4,50 euro.
b) Udal kiroldegia:
-Familiendako abonamendua: 150,00 euro.
-Abonamendua, 17 urtetik gora: 80,00 euro.
-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 62,00 euro.
-65 urtetik goitikoen eta eta ezinduen abonamendua: 44,00 euro.
-Hileko banakako abonamendua: 47,00 euro.
-Eguneko sarrerak: 4,20 euro.
-Pista alokatzea (euro/ordua): 23,00 euro.
c) Udal kiroldegia (2008ko urria-2009ko urria)
-Familiendako abonamendua: 155,00 euro.
-Abonamendua, 17 urtetik gora: 83,00 euro.
-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 64,00 euro.
-65 urtetik goitikoen eta eta ezinduen abonamendua: 45,00 euro.
d) Zerbitzu mistoa, udal igerilekua eta kiroldegia:
-Familiendako abonamendua: 243,00 euro.
-Abonamendua, 17 urtetik gora: 126,00 euro.
-17 urtetik beheitikoen abonamendua: 96,30 euro.
-65 urtetik goitikoen eta ezinduen abonamendua: 68,40 euro.
-Hileko banakako abonamendua: 81,00 euro.
Herrilurretako aprobetxamenduen kanona.
a) Lehorreko lurra, 1. mailakoa: 3,82 euro/erregua. nekazaritzako KPI 2007
b) Lehorreko lurra, 2. mailakoa: 3,06 euro/erregua. nekazaritzako KPI 2007
c) Lehorreko lurra, 3. mailakoa: 2,62 euro/erregua. nekazaritzako KPI 2007
d) Ureztalurra: 35,63 euro/erregua. + nekazaritzako KPI 2007
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Arguedasen, 2008ko otsailaren 27an.-Alkate udalburua, José Antonio Rapún León.
Iragarkiaren kodea: L0803504