41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

JENDAURREKO INFORMAZIOA, Beteluko (Nafarroa) udal mugapeko Beteluko hirigunean 26 etxebizitzatarako propano gas kanalizatua banatzeko administrazio baimenaren eskaerari buruzkoa.

Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legearen 73.4. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz, jendaurrean jarri da administrazio baimena lortzeko eskaera hau:

Eskatzailea: Repsol Butano, S.A., helbidea Madrileko Arcipreste de Hita kaleko 10ean.

Eskaeraren helburua: Beteluko (Nafarroa) udal mugapeko Beteluko hirigunean propano gas kanalizatua banatzeko administrazio baimena.

Instalazioen deskribapena: lurpeko PGL biltontzi bat jarri nahi da, 6.650 litrokoa (E-13), 26 etxebizitzako urbanizazioaren lurretan, 2. poligonoko 41. lurzatian; hortik banaketa sarea aterako da adarretan banatuta, gasa urbanizazioko lau eraikinetara eramateko.

Erabiliko den materiala dentsitate handiko polietilenoa da (UNE 53333 araua), 40 eta 32 mm-ko diametrokoa.

Proiektuko sare osoak 107 metroko luzera du, gutxi gorabehera.

Aurrekontua: lau mila eta laurogei euro eta hirurogeita hamabi zentimo (4.080,72 euro).

Aditzera ematen da orok jakin dezan. Espedientea Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuan aztertzen ahalko da, Iruñeko Tomás Caballero Parkea, 1, 5. solairuan. Han berean interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezten ahalko dituzte, hiru kopiatan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita 20 eguneko epean.

Iruñean, 2008ko otsailaren 20an.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuko zuzendaria, José Antonio Ayesa Usabiaga.

Iragarkiaren kodea: F0803180