41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen da Inmaculada Prats Abadíak gora jotzeko errekurtsoa jarri duela, Hezkuntza Departamentuko Ikuskapenaren eta Zerbitzuen zuzendari nagusiaren abuztuaren 27ko 2/2007 Ebazpenaren aurka (Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren abenduaren 27ko 2665/2006 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdia), Biologia eta Geologiarako (gaztelaniaz) izangaien zerrendari dagokionez.

Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, Biologia eta Geologia (gaztelaniaz) espezialitaterako zerrendan 141. zenbakitik 367.era bitarte, biak barne, dauden izangai guztiei dei egiten zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ditzaten Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuta (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (hurrenkera zenbakia: 07226.AL) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, zk.g.).

Iruñean, 2008ko otsailaren 22an.-Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0803165