41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUA. Jarduera Ekonomikoen Erregistroa jendaurrean.

Azaroaren 11ko 614/1996 Foru Dekretuaren 2. artikuluko hirugarren idatz-zatiak agintzen duena betetzeko, aditzera ematen da, orok jakin dezan, Jarduera Ekonomikoen Erregistroa edo Lizentzia Fiskala, 2008ko urtarrilaren 1ean eguneratua, jendaurrean paratuko dela zerga ordainarazi behar duten udaletan, 2008ko apirilaren 1etik 15era arte, biak barne.

Iruñean, 2008ko martxoaren 10ean.-Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, José Ignacio Pérez de Albéniz Andueza.

Iragarkiaren kodea: F0804123