I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
650/2008 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Enpresaren zuzendari nagusiak emana, instalazioak eraikitzeko administrazio baimena eman eta proiektuaren onura publikoa onartzen duena: "Biurrun-Olkozko udal mugapean, Biurrungo hirigunean, propano gas kanalizatua biltegiratu eta banatzeko sarea".
Cepsa Gas Licuado S.A. enpresak 2007ko otsailaren 12an administrazio baimena eskatu zuen honako proiektu honen instalazioak eraikitzeko: "Biurrungo hirigunean, propano gas kanalizatua biltegiratu eta banatzeko sarea", eta haien onura publikoaren aitorpena. Proiektuak Biurrun-Olkozko udal mugapea ukitzen du.
Eskaera hori jendaurrean jarri zen, iragarkia paratuz 2007ko 34. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 19koan, eta "Diario de Navarra" nahiz "Diario de Noticias" egunkarietan 2007ko otsailaren 20an, bai eta Olkozko Kontzejuaren iragarki oholean ere. Epe horretan ez da alegaziorik jaso.
Proiektuaren oinarrizko datuak honako hauek dira:
E-60 multzoko biltegia eraikitzea aurreikusten da, lur gaineko bi biltontzik osatua, bakoitza 19.000 litrokoa, berezko lurrinketarekin. Udalarena den 2. poligonoko 619. lurzatian jartzekoak. Gas propano komertziala gas fasean banatzeko sarea biltegi horretatik abiatu eta adar batzuetan lur azpitik joanen da, dentsitate ertaineko polietilenozko 40 eta 32 mm-ko diametro nominaleko SDR-11 hodietan (UNE 53333 arauaren arabera) guztira 2.042 ml eginez harguneetaraino. Eraikin bakoitzean edo fatxadako armairuan hautatu eta hartze balbulak edukiko dituzte.
Sarea 24,70 Nm³/h-ko gehieneko emarirako prestatu eta herri guztirako aurreikusi da (83 etxebizitza). Haren hasierako presioa 1,75 kg/cm²-koa izanen da eta urrunen dagoen tokian bermatzen den gutxieneko presioa, 1,67 kg/cm²-koa. Gehieneko kontsumoa 228 kg-koa izanen da egunean eta 46.000 kg-koa urtean.
Aurrekontua zortzi mila hirurehun eta hirurogeita bost euro eta laurogeita hamar zentimokoa da (8.365,90 euro).
Baimena eskatu duen enpresak Hidrokarburoen Sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legeko 67.2 artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ditu.
Cepsa Gas Licuado S.A.k ondasun eta zerbitzuak babesten dituzten erakunde publiko guztiei eskatu dizkie baimena eta baldintzak. Horregatik enpresa titularrak haiek ezartzen dizkioten baldintzak bete beharko ditu.
Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz.
EBATZI DUT:
1. Proiektu hau onestea: "Biurrun-Olkozko udal mugapean, Biurrungo hirigunean, propano gas kanalizatua biltegiratu eta banatzeko sarea".eta Cepsa Gas Licuado S.A. enpresari aipatu proiektuaren instalazioak eraikitzeko administrazio baimena ematea.
2. Baimenduriko instalazioen onura publikoa deklaratzea nahitaez desjabetzearren eta bide zortasuna ezartzearren.
3. Administrazioaren baimena ondoko baldintzetara egokituko da:
Lehena.-Enpresak bi hilabeteko epean 167,32 euroko bermea jarri beharko du, espedientean agertzen diren instalazioen aurrekontuaren %2a, bere eginbeharrak beteko dituela ziurtatzeko. Bermea Nafarroako Gobernuko Ogasun Departamentuan jarri beharko da eta instalazioak abian jartzeko akta gauzatutakoan itzuliko da.
Bigarrena.-Instalazioetan eta beren muntaketan Gas erregaien banaketari eta erabilerari buruzko erregelamendu teknikoaren IG 03 ITCan ezarritakoa beteko da. Uztailaren 29ko 919/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hori.
Hirugarrena.-Gasa saltzeko tarifak finkatzerakoan, gai horri buruz indarrean dauden xedapenek diotenari jarraituko zaio.
Laugarrena.-Cepsa Gas Licuado S.A. beharturik dago gas propanoaren hornidura etengabe eta modu erregularrean ematera eta instalazioak egoera onean eta teknikoki zuzen edukitzera.
Bosgarrena.-Azpiegituren, Instalazioen eta Industria Segurtasunaren Zerbitzuak ebazpen honetan zehaztutako baldintzak zehazki betetzen diren begiratuko du.
Instalazioak egin eta gero, zerbitzu horrek ikuskatuko du lan eta muntatzeak burutu diren eta, horiek bukatutakoan, eta instalazioen obra bukaeraren ziurtagiria -eskumena duen teknikari batek sinatua eta dagokion Elkargo Ofizialak ikus-onetsia- kontzesio-hartzaileak aurkeztu duela frogatu ondotik, aipatu zerbitzuak hori guztia biltzen duen akta eginen du, eta ondotik Zuzendaritza Nagusi honetara igorriko.
Kontzesioaren xede diren instalazioetan indarrean dauden xedapenen arabera egin beharreko izaera orokor nahiz partzialeko ikuskapen, saio eta proben berri aldez aurretik eman beharko dio banatzaileak Industria Segurtasunerako Zerbitzuari.
Halaber, eta obrak hasi baino lehen, haiek egiteko plan zehatza aurkeztu beharko du kontzesio-hartzaileak.
Seigarrena.-Urriaren 7ko 34/1998 Legeko 73. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak ez ezik, hauek ere izanen dira administrazio baimen hau bertan behera uzteko arrazoiak:
a) Bermea ez ordaintzea adierazitako eran eta epean.
b) Proiektuak aurrera eramaterakoan, Industria eta Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuak baimendu ez duen aldakuntza edo hedakuntzarik sartzea, indarra duten xedapenak bete ahal izateko egiten diren aldaketak salbu.
c) Ebazpen honetan ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten instalazioak egitea edo indarreko erregelamenduak, pertsonen eta gauzen segurtasuna eta horniduraren baldintzak bermatzearren, ezartzen dituen baldintza eta agindu tekniko oinarrizkoak ez betetzea.
4. Ebazpen hauCepsa Gas Licuado S.A. enpresari jakinaraztea (helbidea: Ribera del Loira, 50 28042 Madril), administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daitekeela, Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aurrera.
5. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2008ko martxoaren 20an.-Enpresaren zuzendari nagusia, Begoña Urien Angulo.
Iragarkiaren kodea: F0803235