I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.6. Beste batzuk
89/2008 EBAZPENA, otsailaren 20koa, Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuko zuzendariak emana, "Lodosa-Cárcar lur gaineko linea elektrikoaren eroalearen ordez 13'2 kV-koa jartzea Lodosan" izeneko proiektuari Ingurumen ukipenetarako baimena ematen diona. Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U. da proiektuaren sustatzailea.
2007ko azaroaren 22an, goian aipatutako espedienteari dagokion Ingurumen ukipenetarako baimena lortzeko eskaera sartu da Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuan, Muru Artederretako azpiestazioari dagokion lurpeko sare elektrikoa instalatzeko.
Ingurumena babesteko esku hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean (2.c eranskina, I atala) sartzen denez proiektua, Ingurumen ukipenetarako baimena lortu behar da.
Foru lege horren 28. artikuluaren arabera, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak Ingurumen ukipenetarako baimena eman edo ukatzeko ebazpena emanen du, arrazoituta, eskaria aurkeztu eta lau hilabeteko epean.
Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren adostasun txostena.
Espedientean bildu diren txostenak ikusirik, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 4/2005 Foru Legearen 28.1 artikulua aplikatu ondoko eskumenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Ingurumen ukipenetarako baimena ematea Distribución Eléctrica, S.A.U.ri "Lodosa-Cárcar lur gaineko linea elektrikoaren eroalearen ordez 13'2 kV-koa jartzea Lodosan" izeneko proiekturako.
2. Baimen honen indarra ondoko neurri zuzentzaileak eta baldintzak betetzearen mende egonen da:
-Aurkeztutako dokumentazioan adierazten den bezala, ez da ezertan ukituko aldatzekoa den lineak zeharkatzen duen pinudia, ez eta bertan den kalearen handitzea ere, obrak egiten diren bitartean (sarbideak, material pilaketak, makineriaren joan-etorriak...).
-Obrak amaitu ondoren, garbiketa zorrotza eginen da. Proiektuaren eragin-eremua obrako materialen hondarrik, aldatutako linearen osagairik eta lur soberakinik gabe utzibeharko da, zabortegi edo hondakindegi kontrolatu batera eraman beharko baitira.
-Egin nahi den jardueraren exekuzioak ukitzen ahal dituen edo, hala denean, exekuzio hori baldintzatzen ahal duten azpiegitura edo zortasunei dagokienez (errepideak, bide publikoak, ibai ibilgu publikoak edo bestelakoak), enpresa sustatzaileak, obrak egin baino lehen, kasuan kasuko organo eskudunen baimen guztiak eskuratu beharko ditu.
3. Ebazpen honek ez du administrazio bidea agortzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean.
Administrazio publikoek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izanen dute bi hilabeteko epean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua. Aldez aurretik Nafarroako Gobernuari errekerimendua egin ahal izanen diote, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.
Epeak ebazpen hau jakinarazi eta biharamunean hasiko dira kontatzen.
4. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, Ingurumen ukipenetarako baimenaren ondorioetarako.
5. Ebazpen hau Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumen Kalitatearen Zerbitzuari, Lurraldearen Antolamendu Zerbitzuari, Ingurumen Zaintzari eta Lodosako Udalari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko otsailaren 20an.-Ingurumenaren Integrazioko Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.
Iragarkiaren kodea: F0803243