41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.6. Beste batzuk

ERABAKIA, 2008ko martxoaren 10ekoa, Nafarroako Gobernuak hartua. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra, S.A.k AP-15 txartela edo T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten ibilgailu arinen (I. mota) gidariei autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik deskontu handiagoak egiteko hartutako hitzarmenaren testua onesten da.

1973ko abuztuaren 10ean Iruñeko Juan García Granero notarioaren aurrean emandako eskritura publikoaren bidez, Nafarroako Foru Diputazioaren eta Audenasaren arteko emakida kontratua gauzatu zen. Kontratu horren xedea Nafarroako Autobidearen lehenengo fasea eraikitzea, zaintzea eta ustiatzea zen.

Horren ondotik, emakida zenbaitetan aldatu da eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta Audenasaren artean beste hitzarmen batzuk sortu dira. Hitzarmenok Nafarroako Autobidearen lehenengo fasea eraikitzeko, zaintzeko eta ustiatzeko kontratua moldatu dute, baina guztiek mantendu dituzte hasierako kontratuaren oinarrizko baldintzak eta izaera, nahiz eta baldintza zehatz batzuk une bakoitzeko errealitatera egokitu beharra egon den eta Nafarroako Errepide Sareko AP-15 autobideak edukiera handiko bide gisa duen erabateko funtzionalitatera moldatu behar izan duen.

1997ko abenduaren 10ean, bi aldeek emakida kontratua aldatu zuten. Aldaketa horrek ekarri zuen, besteak beste, emakida epearen luzapena, tarifen murrizketa orokorraren eta AP-15 autobideko inbertsio berrien (entitate hartzailearen kontura) ordain gisa.

Kontratuaren aldaketa hori aldeek 1999ko maiatzaren 26an sinatutako hitzarmenari jarraikiz egin zen eta, ondoren, hobetu egin zen, kontratuak 2000ko otsailaren 28an eta 2001eko martxoaren 23an izan zituen aldaketen bidez. Aldaketok 1997ko abenduko hitzarmenari buruzko zenbait alderdi garatu eta zehaztu zituzten.

2001eko azaroaren 20an, Tiebasko eta Saratsako bidesarigune ardatzak handitzeko hitzarmena sinatu zuten. 2002ko urtarrilaren 30ean, Artederretako, Itzako, Tafalla-Hegoaldeko eta Taxoare-Noaingo loturak egin eta berritzeko hitzarmena sinatu zuten, eta, 2002ko azaroaren 19an, Noaingo lotura berritzeko hitzarmena. Azkenik, 2007ko maiatzaren 25ean hitzarmena sinatu zuten, AP-15 autobidearen funtzionalitatea (teleordainketa eta sarbide berriak) hobetzeko jarduketak egiteko, emakida kontratua aldatzeko eta aldaketa horrekin nahiz horren finantzaketarekin lotutako beste konpromiso batzuk hartzeko.

2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onesteko prozesuan, 3.000.000 euro gehitu zitzaizkion "Audenasa. Merkataritza politika" kontusailari, Audenasa emakida-hartzailea konpentsatze aldera, merkataritza politika berri bat aplika zezan. Politika horren bidez, autobidetik ibilgailu arinean bidaiatzen duten ohiko erabiltzaileei mesede egin nahi zaie, deskontu handiagoak eginez.

Nafarroako Gobernuaren ordezkarien ekimenez egindako negoziazioen ostean, Audenaserakin hitzarmenaren testua adostu da. Testua erabaki honen eranskinean ageri da. Autobideko ohiko erabiltzaileei deskontu handiagoak egitea du helburu eta, aldi berean, T-Bideko OBE teleordainketako sistemaren gailu berria erabiltzea sustatu nahi du.

Hori horrela, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. Nafarroako Gobernuak hartua. Horren bidez, Nafarroako Gobernuak eta Autopistas de Navarra, S.A.k AP-15 txartela edo T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten ibilgailu arinen (I. mota) gidariei autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik deskontu handiagoak egiteko hartutako hitzarmenaren testua onestea. Testua erabaki honen eranskinean ageri da.

2. Autopistas de Navarra, S.A. emakida-hartzaileari ohiko erabiltzaileei hitzarmenean ezarritako deskontuak aplikatzeagatik egin behar zaion konpentsazioen ordainketa Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Audenasa. Merkataritza politika" izeneko 10100- 100000-4709-923900 kontusailaren kontura egin dadila xedatzea.

3. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilari Laura Alba Cuadradori ahalmena ematea hitzarmena sinatzeko, Nafarroako Gobernuaren izenean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari, Autopistas de Navarra, S.A. enpresari eta Nafarroako Gobernuak Autopistas de Navarra, S.A. enpresan duen ordezkariari.

5. Erabaki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, 2008ko martxoaren 10ean.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

HITZARMENA NAFARROAKO GOBERNUAK ETA AUTOPISTAS DE NAVARRA, S.A.K AP-15 TXARTELA EDO T-BIDEKO OBE GAILUA (AUDENASAKO DESKONTUEI LOTUA) DUTEN IBILGAILU ARINEN (I. MOTA) GIDARIEI AUITOBIDEA OHIKOTASUNEZ ERABILTZEAGATIK DESKONTU HANDIAGOAK EGITEKOA

Iruñean, 2008ko .........aren ...........(e)an.

Bildurik:

Alde batetik: Laura Alba Cuadrado andrea, Nafarroako Gobernuaren izenean eta hura ordezkatuz, Nafarroako Gobernuaren 2008ko martxoaren 10eko Erabakiari jarraikiz.

Bestetik: Javier Taberna Jiménez jauna, ahalmena duena, Autopistas de Navarra, S.A. (aurrerantzean Audenasa) enpresako Administrazio Kontseiluak izendatutako batzorde delegatuari esker, hitzarmen hau sinatzeko, 2008ko otsailaren 21eko Erabakiaren arabera.

Bi aldeek elkarri aitortzen diote hitzarmen hau sinatzeko gaitasuna eta ahalmena, bereziki, etor daitezkeen ondorioetarako. Hitzarmenean hauek jasotzen dira:

Aurrekariak.

I.-1973ko abuztuaren 10ean Iruñeko Juan García Granero notarioaren aurrean emandako eskritura publikoaren bidez, Nafarroako Foru Diputazioaren eta Audenasaren arteko emakida kontratua gauzatu zen. Kontratu horren xedea Nafarroako Autobidearen lehenengo fasea eraikitzea, zaintzea eta ustiatzea zen.

II.-Horren ondotik, emakida zenbaitetan aldatu da eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta Audenasaren artean beste hitzarmen batzuk sortu dira. Hitzarmenok Nafarroako Autobidearen lehenengo fasea eraikitzeko, zaintzeko eta ustiatzeko kontratua moldatu dute, baina guztiek mantendu dituzte hasierako kontratuaren oinarrizko baldintzak eta izaera, nahiz eta baldintza zehatz batzuk une bakoitzeko errealitatera egokitu beharra egon den eta Nafarroako Errepide Sareko AP-15 autobideak edukiera handiko bide gisa duen erabateko funtzionalitatera moldatu behar izan duen.

III.-1997ko abenduaren 10ean, bi aldeek emakida kontratua aldatu zuten. Aldaketa horrek ekarri zuen, besteak beste, emakida epearen luzapena, tarifen murrizketa orokorraren eta AP-15 autobideko inbertsio berrien (entitate hartzailearen kontura) ordain gisa.

Kontratuaren aldaketa hori aldeek 1999ko maiatzaren 26an sinatutako hitzarmenari jarraikiz egin zen eta, ondoren, hobetu egin zen, kontratuak 2000ko otsailaren 28an eta 2001eko martxoaren 23an izan zituen aldaketen bidez. Aldaketok 1997ko abenduko hitzarmenari buruzko zenbait alderdi garatu eta zehaztu zituzten.

2001eko azaroaren 20an, Tiebasko eta Saratsako bidesarigune ardatzak handitzeko hitzarmena sinatu zuten. 2002ko urtarrilaren 30ean, Artederretako, Itzako, Tafalla-Hegoaldeko eta Taxoare-Noaingo loturak egin eta berritzeko hitzarmena sinatu zuten, eta, 2002ko azaroaren 19an, Noaingo lotura berritzeko hitzarmena. Azkenik, 2007ko maiatzaren 25ean hitzarmena sinatu zuten, AP-15 autobidearen funtzionalitatea (teleordainketa eta sarbide berriak) hobetzeko jarduketak egiteko, emakida kontratua aldatzeko eta aldaketa horrekin nahiz horren finantzaketarekin lotutako beste konpromiso batzuk hartzeko.

IV.-2008ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onesteko prozesuan, 3.000.000 euro gehitu zitzaizkion "Audenasa. Merkataritza politika" kontusailari, Audenasa emakida-hartzailea konpentsatze aldera, merkataritza politika berri bat aplika zezan. Politika horren bidez, autobidetik ibilgailu arinean bidaiatzen duten ohiko erabiltzaileei mesede egin nahi zaie, deskontu handiagoak eginez.

Nafarroako Gobernuaren ordezkarien ekimenez egindako negoziazioen ostean, Audenaserakin hitzarmen honen testua adostu da. Autobideko ohiko erabiltzaileei deskontu handiagoak egitea du helburu eta, aldi berean, T-Bideko OBE teleordainketako sistemaren gailu berria erabiltzea sustatu nahi du.

V.-Nafarroako Gobernuak, 2008ko martxoaren 10ean, hitzarmen honen testua onetsi zuen eta Herri Lan, Garraio eta Komunikazio kontseilariari hura sinatzeko ahalmena eman zion.

Halaber, Audenasako Administrazio Kontseiluak esleitutako batzorde delegatuak, 2008ko otsailaren 21ean, testu hau onetsi zuen eta enpresaburuari hura sinatzeko ahalmena eman zion.

Horrenbestez, hona hemen

XEDAPENAK

Lehendabizikoa.-Hitzarmenaren xedea.

Hitzarmen honen helburua Nafarroako Gobernuak eta Audenasak hartutako erabakia adieraztea da. Erabaki hori hartu zuten AP-15 autobidea gehien erabiltzen duten ibilgailu arinen gidariei aplikatzen ahal zaizkien deskontuak handitzeko, errepide hori erabiltzea bultzatzeko, errepide hori erabiltzen duten gidarien fideltasuna bermatzeko eta T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) erabiltzea sustatzeko. Halaber, emakida-hartzaileari dagokion konpentsazio ekonomiko-finantzarioa ordaintzeko prozedura ezartzen du. Hitzarmenak jarduketa hauek arautzen ditu:

1. 2008ko martxoaren 15etik aurrera deskontu handiagoak aplikatuko zaizkie, autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik, AP-15 txartela duten gidariei eta T-Bideko OBE teleordainketako gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten ibilgailuen gidariei.

2. Audenasari ordainduko zaio, deskontu handiagoak aplikatuko direlako.

3. Emakida kontratua aldatuko da.

Bigarrena.-Jarduketen azalpena.

1. 2008ko martxoaren 15etik aurrera deskontu handiagoak aplikatuko zaizkie, autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik, AP-15 txartela duten gidariei eta T-Bideko OBE teleordainketako gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten ibilgailuen gidariei.

2008ko martxoaren 15etik aurrera, AP-15 txartela duten gidariei edo T-Bideko OBE teleordainketako gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten ibilgailuen gidariei merkeago aterako zaie bidesaria. Hona hemen dekontu motak eta horiek kalkulatzeko prozedura:

AUTOBIDEA OHIKOTASUNEZ ERABILTZEAGATIK APLIKATU BEHARREKO DESKONTUEN TAULA

HILEAN % DESKONTUA % DESKONTUA

EGINDAKO AP-15 T-BIDEKO OBE GAILUAREKIN

BIDAIA KOP. (*) TXARTELAREKIN (AUDEN. DESKONTUEI LOTUA)

11 arte 0 0

12tik 28ra 20 40

29tik 36ra 40 60

36 baino gehiago 60 90

(*) Bidaiatzat jotzen da ibilgailu bat AP-15 autobideko ordainleku batetik igarotzen den aldi bakoitza.

-Aplikazioa: aurreko taulan adierazitako deskontuen portzentajeak dagoeneko deskontu zehatzak dituzten bidesariei aplikatuko zaizkie AP-15 txartela edo T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten ibilgailu arinen (I. mota) gidariei.

T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) T-Bideari lotutako finantza entitateek eta jaulkitzaile ez finantzarioek ematen dute, honi jarraikiz:

1.-AP-15 txartelaren erabiltzaileak, T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) eduki baino lehen:

1.1. T-Bideko OBE gailua Audenasaren lankide den finantza entitate batek ematen badu, entitate horrek berak eginen du kudeaketa Audenasarekin, OBE T-Bidea gailua AP-15 txartelarekin uztartzeko.

1.2. T-Bideko OBE gailua badu, Audenasarekin harremanetan jarri beharko du, T-Bideko OBE gailua AP-15 txartelarekin uztartzeko.

1.3. T-Bideko OBE gailua Audenasarekin lankidetza hitzarmenik ez duen finantza entitate batean lortzen bada, erabiltzaileak Audenasako bulegoetara azaldu beharko du, T-Bideko OBE gailua eta AP-15 txartela uztartzeko.

2.-AP-15 txartela ez duten erabiltzaileek T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) lortzen dutenean:

-T-Bideko OBE gailua Audenasaren lankide den finantza entitate batek ematen badu, aldez aurretik izaten bada edo beste finantza entitate batean lortzen bada ere, erabiltzaileak Audenasako bulegoetara azaldu beharko du, T-Bideko OBE gailu gisa (Audenasako deskontuei lotua) alta emateko.

-T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) lortzean, AP-15 txartela baliogabetuko da.

-Aplikazio horrek sortzen dituen arazoak konpontzen ez badira, Nafarroako Gobernuak emakida-hartzailearenean duen ordezkaritzara igorriko dira, bertan konpon ditzaten.

Hitzarmen honi jarraikiz, Nafarroako Gobernuak eta Audenasak erabakiko dute noiztik aurrera aplikatuko zaien deskontu politika T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten erabiltzaileei bakarrik. Egun hori ezin izanen da izan 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago, ezta 2011ko abenduaren 31 baino beranduago ere.

-Kalkulua: eginen den deskontuaren zenbatekoa kalkulatzeko, hileko bidesarien zenbateko osoari (deskontu zehatzak barne) aurreko taulan adierazitako deskontuaren portzentajea aplikatuko zaio. Deskontu hori zehatz-mehatz adieraziko da fakturetan edo igorritako laburpenetan.

Dena dela, eta salbuespenez, hitzarmen honek 2008ko martxoaren 15ean indarra hartuko duen arren, hil horren 15etik 31 arte (biak barne) egindako bidaiak hilabete batean egindakotzat joko dira, epe horri aurreko taulan adierazitako deskontuak aplikatu ahal izateko. Lehendabiziko epe horretako deskontuen zenbatekoa 2008ko apirileko fakturan edo laburpenean sartuko da.

2. Audenasari ordainduko zaio, deskontu handiagoak aplikatuko direlako.

Nafarroako Gobernuak Audenasari hitzarmen honetan ezarritako deskontuengatik konpentsatzeko zenbat ordaindu behar dion kalkulatzeko metodoa deskontu zehatzen konpentsaziorako indarrean dena izanen da.

Horretarako, eta Nafarroako Gobernuari deskontu handiago horien aplikazioaren ondorioz bildutakoari buruz hilero bidaltzen zaion informazioari kalterik egin gabe, Audenasak, emakida-hartzaileak 2007ko maiatzaren 25ean sinatutako hitzarmenean eta Nafarroako Gobernuaren 2007ko ekainaren 18ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz, dagokion faktura igorriko dio Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzari. Bertan, benetan bildutako dirua izeneko kontzeptuan zehaztuko da, modu bereizian, autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik egindako deskontuen zenbatekoa.

Hitzarmen honek ez ditu jasotzen trafikoak izan ditzakeen handitzeak (deskontu handiagoak aplikatzearen ondorioz, alde batera utzita txartela edo OBE gailua erabiltzen den) ekar ditzakeen ondorio ekonomikoak autobidea ustiatzeko kostuetan. Autobidea ustiatzeko kostuan ez da jasotzen zenbat aurrezten ahalko zen teleordainketa gehiago erabiliko balitz, 2007ko maiatzaren 25ean bi aldeek sinatutako hitzarmenaren arabera duen erabileraren joera naturalaren aldean, OBE gailua erabiltzeagatik aplikatzen diren deskontuak AP-15 txartela erabiltzeagatik aplikatzen direnak baino handiagoak baitira.

Gorabehera horiek izan dezaketen eragin ekonomikoa aztertzeko, batzorde tekniko bat eratuko da. Batzordea Nafarroako Gobernuaren bi ordezkarik eta Audenasaren beste bik osatuko dute, eta, Nafarroako Gobernuak emakida-hartzailearenean duen delegatuaren aurrean, 15 hilabetez aztertuko dute jokabide horien bilakaera. Horretan oinarrituta, batzorde teknikoak hitzarmen hau sinatu duten bi aldeei igorriko dizkie lortutako emaitzak, behar izatera, kasuan kasuko erabakiak har ditzaten.

Audenasak eginen dituen jarduketen finantzaketa, agiri honetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak eginen du 2008ko eta hurrengo ekitaldietako Nafarroako Aurrekontu Orokorretako "Audenasa. Merkataritza politika" izeneko 10100-100000-4709-923900 kontusailaren kontura.

Hirugarrena.-Emakida kontratuaren aldaketak, Nafarroako Gobernuaren erabakiak eta gainerako arau aplikagarriak.

Bi aldeek aldaketa hauek onartzen dituzte emakida kontratuaren testuan eta aldaketetan:

1. Emakida kontratuaren 3.2 baldintzari i) atala gehituko zaio eta honela gelditu da idatzirik:

"i) Deskontuak, autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik.

Autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik eginen diren deskontuak ezaugarri hauen araberakoak izanen dira:

-Deskontuen taula.

-Autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik aplikatu beharreko deskontuen taula:

HILEAN % DESKONTUA % DESKONTUA

EGINDAKO AP-15 T-BIDEKO OBE GAILUAREKIN

BIDAIA KOP. (*) TXARTELAREKIN (AUDEN. DESKONTUEI LOTUA)

11 arte 0 0

66tik 70era 20 40

29tik 36ra 40 60

36 baino gehiago 60 90

(*) Bidaiatzat jotzen da ibilgailu bat AP-15 autobideko ordainleku batetik igarotzen den aldi bakoitza.

-Aplikazioa: aurreko taulan adierazitako deskontuen portzentajeak dagoeneko deskontu zehatzak dituzten bidesariei aplikatuko zaizkie AP-15 txartela edo T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten ibilgailu arinen (I. mota) gidariei.

T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) T-Bideari lotutako finantza entitateek eta jaulkitzaile ez finantzarioek ematen dute, honi jarraikiz:

1.-AP-15 txartelaren erabiltzaileak, T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) eduki baino lehen:

1.1. T-Bideko OBE gailua Audenasaren lankide den finantza entitate batek ematen badu, entitate horrek berak eginen du kudeaketa Audenasarekin, OBE T-Bidea gailua AP-15 txartelarekin uztartzeko.

1.2. T-Bideko OBE gailua badu, Audenasarekin harremanetan jarri beharko du, T-Bideko OBE gailua AP-15 txartelarekin uztartzeko.

1.3. T-Bideko OBE gailua Audenasarekin lankidetza hitzarmenik ez duen finantza entitate batean lortzen bada, erabiltzaileak Audenasako bulegoetara azaldu beharko du, T-Bideko OBE gailua eta AP-15 txartela uztartzeko.

2.-AP-15 txartela ez duten erabiltzaileek T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) lortzen dutenean:

T-Bideko OBE gailua Audenasaren lankide den finantza entitate batek ematen badu, aldez aurretik izaten bada edo beste finantza entitate batean lortzen bada ere, erabiltzaileak Audenasako bulegoetara azaldu beharko du, T-Bideko OBE gailu gisa (Audenasako deskontuei lotua) alta emateko.

T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) lortzean, AP-15 txartela baliogabetuko da.

Aplikazio horrek sortzen dituen arazoak konpontzen ez badira, Nafarroako Gobernuak emakida-hartzailearenean duen ordezkaritzara igorriko dira, bertan konpon ditzaten.

Hitzarmen honi jarraikiz, Nafarroako Gobernuak eta Audenasak erabakiko dute noiztik aurrera aplikatuko zaien deskontu politika T-Bideko OBE gailua (Audenasako deskontuei lotua) duten erabiltzaileei bakarrik. Egun hori ezin izanen da izan 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago, ezta 2011ko abenduaren 31 baino beranduago ere.

Kalkulua: eginen den deskontuaren zenbatekoa kalkulatzeko, hileko bidesarien zenbateko osoari (deskontu zehatzak barne) aurreko taulan adierazitako deskontuaren portzentajea aplikatuko zaio. Deskontu hori zehatz-mehatz adieraziko da fakturetan edo igorritako laburpenetan.

Dena dela, eta salbuespenez, hitzarmen honek 2008ko martxoaren 15ean indarra hartuko duen arren, hil horren 15etik 31 arte (biak barne) egindako bidaiak hilabete batean egindakotzat joko da, epe horri aurreko taulan adierazitako deskontuak aplikatu ahal izateko. Lehendabiziko epe horretako deskontuen zenbatekoa 2008ko apirileko fakturan edo laburpenean sartuko da.

2. Nafarroako Gobernuak Audenasari hitzarmen honetan ezarritako deskontuengatik konpentsatzeko zenbat ordaindu behar dion kalkulatzeko metodoa deskontu zehatzen konpentsaziorako indarrean dena izanen da.

Horretarako, eta Nafarroako Gobernuari deskontu handiago horien aplikazioaren ondorioz bildutakoari buruz hilero bidaltzen zaion informazioari kalterik egin gabe, Audenasak, emakida-hartzaileak 2007ko maiatzaren 25ean sinatutako hitzarmenean eta Nafarroako Gobernuaren 2007ko ekainaren 18ko Erabakian ezarritakoari jarraikiz, dagokion faktura igorriko dio Nafarroako Gobernuko Ordezkaritzari. Bertan, benetan bildutako dirua izeneko kontzeptuan zehaztuko da, modu bereizian, autobidea ohikotasunez erabiltzeagatik egindako deskontuen zenbatekoa. Hileko fakturen zenbatekoa araudi aplikagarrian ezarritako epeetan ordainduko da.

Laugarrena.-Emakidaren araubide juridikoa.

Aldeek, hitzarmen honek arautzen ez duen orotan, 1973ko abuztuaren 10eko emakida kontratuaren testuari eta hura aldatu eta garatzen duten gainontzeko arauei jarraituko diete.

Aurrean dagoenaren frogagarri, aldeek hitzarmen hau sinatzen dute, bi aletan eta ondorio bakarrez, idazpuruan adierazten diren lekuan eta egunean

Nafarroako Gobernuaren izenean, Laura Alba Cuadrado. Audenasaren izenean, Javier Taberna Jiménez.

Iragarkiaren kodea: F0804092