I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.5. Estatutuak eta lan hitzarmen kolektiboak
BERRIKUNTZA, ENPRESA ETA ENPLEGU DEPARTAMENTUA. Iragarkia.
Abuztuaren 2ko 11/1985 Lege Organikoaren laugarren artikuluaren 4. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz eta bertan hala agintzen baita, aditzera ematen da Nafarroako Gobernuko Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan, 2008ko martxoaren 14ko 14:00etan, ondoko lanbide erakundearen estatutuak aurkeztu direla: "Sindicato Independiente Navarro de Técnicos en Emergencias Sanitarias (S.I.N.T.E.S.)". Elkarte horrek Nafarroan dihardu, eta dagokion lanbide eremuak eginkizun horietan aritu eta askatasunez eta nahita elkartzea erabakitzen duten beste inoren konturako langileak biltzen ditu.
Eraketa aktaren lehenbiziko bi sinatzaileak hauek dira: Jon Karlos Etxeberria Muro eta Oscar Lainez Aguirre.
Hori guztia aditzera ematen da, interesdunei horren berri eman eta jakinaren gainean egon daitezen. Interesdunek honi buruz bidezkoa iruditzen zaiena alegatzen ahal dute, idatziz, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta hamar eguneko epean.
Iruñean, 2008ko martxoaren 17an.-Lan Zerbitzuko zuzendaria, José María Andueza Azcona.
Iragarkiaren kodea: F0804462