Iragarkia
41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31
I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.3. BESTELAKO XEDAPENAK
1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak
86/2008 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, 2008ko udan irakasleentzako prestakuntza ikastaroak egiteko 125 ikastokirentzako deialdia, arauak eta beharrezko gastua onesten dituena.
Nafarroako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako kurrikuluak arautzen dituzten dekretuetan ezartzen da "kurrikuluko hizkuntza guztien ikaskuntza era bateratu eta koordinatuan eginen da, ikaskuntza optimizatzeko". Halaber, aukera ematen du "kurrikuluko esparruen zati bat atzerriko hizkuntzetan irakasteko, kurrikuluaren oinarrizko alderdiak ezertan aldatu gabe".
Azken urteotan, atzerriko hizkuntzen ikaskuntza sustatu asmoz, Nafarroan hainbat programa garatu dira: atzerriko hizkuntzen irakaskuntza Haur Hezkuntzako lehenbiziko ikasturtera aurreratzea, ingelesa Lehen Hezkuntzako edukien bitartez erakusteko programa (ETC), Hezkuntza eta Kultura Ministerioaren eta British Council (BC) erakundearen arteko hitzarmenaren programa, programa elebidunen deialdia Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan (frantseseko eta ingeleseko Atalak) eta hizkuntzen ikaskuntza hobetzeko eta hizkuntza-gaitasuna eskuratzeko Hizkuntzaren eta Edukien Ikaskuntza Integratuaren (HEII) metodologiaren garapena.
HEII metodologian, atzerriko hizkuntza bat edo bigarren hizkuntza bat (H2) erabiltzen da edozein irakasgai irakasteko irakas-hizkuntza bezala. Metodologia hau, Europar Batasuneko hizkuntza politikako adituak bermatutakoa, hizkuntza aniztasuna indartzeko hezkuntza ikuspegia bezala interpretatu daiteke, eta hizkuntzen irakaskuntzan eragin handia izaten ari den tresna indartsua bezala.
Europako erakundeetako hizkuntza politikako adituek emandako gomendioak eta indarrean dagoen legeria kontuan hartuta, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak uste du beharrezkoa dela plan bat abiatzea, pertsonen eta gizartearen arteko eleaniztasuna sustatzeko ekintzak orientatuko dituena eta hezkuntza etapa guztietan hizkuntzen irakaskuntzarako helburu argi batzuk ezarriko dituena.
Aipatu plan horretan Nafarroan hizkuntzen arloan garatzen ari diren hezkuntza programa berritzaileak sartu beharko dira. Plan horrek premia jakin batzuk planteatzen ditu, Administrazioak era koherentean erantzun beharko dituenak. Horregatik, prestakuntza modalitate batzuek lehentasuna izan behar dute Hezkuntza Departamentuko eskaintzan, eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzutik ezarriko diren ekintza eta laguntzak modalitate hauetan zentratu behar dira 2007/2008 eta ondorengo ikasturtetan.
Beharrezkoa da Nafarroako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten irakasleek beren hizkuntz trebetasuna eguneratu eta beren prestakuntza metodologikoa hobetu dezatela, bereziki berezko eta egiazko giroetan, horrekin batera irakasten dituzten hizkuntzak hitz egiten dituzten herrien gizartea eta kultura ezagutu ditzaten.
Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak txostena aurkeztu du, eta bertan hau adierazi du: Hezkuntza Departamentuko programa elebidunen baitan, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako atzerriko hizkuntzan ematen diren beste irakasgaietako irakasleentzako eta atzerriko hizkuntzako irakasleentzako, atzerrian prestakuntza ikastaroak egiteko ikastokiak deitzeko beharra dagoela.
Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Atzerriko ikastaroen programa onestea, ebazpen honen 5. eranskinean ageri dena.
2. 125 ikastokiren deialdia eta parte-hartze arauak, ebazpen honen 1. eranskinean ageri direnak, onestea.
3. 200.000 euroko gastua baimentzea aipatu ikastaroen kostua ordaintzeko, 2008ko aurrekontuko "Atzerriko hizkuntzako irakasleen prentakuntza" izeneko 421002 42420 2266 321200 kontusailaren kargura, faktura (horretarako eginen diren administrazio-kontratuetan ezarritako baldintzen araberakoa) eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak emandako adostasun txostena aurkeztu ondoren.
4. Ebazpen hau eta honen eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.
5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Kalitate Zerbitzuari, Genero Berdintasunaren Zerbitzuari, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Atalera, Irakaslegoaren Prestakuntza Atalera eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegora, behar diren ondorioak izan ditzan.
Iruñean, 2008ko martxoaren 4an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.
1. ERANSKINA
Deialdia
Hezkuntza Departamentuko programa elebidunen baitan, Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetako atzerriko hizkuntzan ematen diren beste irakasgaietako irakasleentzako eta atzerriko hizkuntzako irakasleentzako, atzerrian prestakuntza ikastaroak egiteko ikastokietarako deialdia.
Nafarroako Hezkuntza Departamentuak uste du beharrezkoa dela plan bat abiatzea, pertsonen eta gizartearen arteko eleaniztasuna sustatzeko ekintzak orientatuko dituena eta hezkuntza etapa guztietan hizkuntzen irakaskuntzarako helburu argi batzuk ezarriko dituena.
Plan horretan eskatzen da lehentasuna ematea prestakuntza modalitate batzuei. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzutik ezarriko diren ekintzak modalitate hauetan zentratuko dira 2007/2008 eta ondorengo ikasturtetan.
Beharrezkoa da Nafarroako ikastetxeetan atzerriko hizkuntzak irakasten dituzten irakasleek beren hizkuntz trebetasuna eguneratu eta beren prestakuntza metodologikoa hobetu dezatela, bereziki berezko eta egiazko giroetan, horrekin batera irakasten dituzten hizkuntzak hitz egiten dituzten herrien gizartea eta kultura ezagutu ditzaten.
ARAUAK
1.-Deialdiaren xedea.
Hezkuntza Departamentuak Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako irakasleentzako 125 ikastokirako dei egin du, 2008ko udan atzerriko ikastetxe eta unibertsitateetan prestakuntza ikastaroak egin ahal ditzaten.
2.-Ezaugarriak eta ikaspostuen banaketa.
ikastokiak honela banatuko dira:
2.1. Ingeleseko ikastokiak: 103, hauetatik:
2.1.1. Ingelesaren edukien irakaskuntzarekin lotutako programa elebidunetan edo hirueledunetan parte hartzen duten edo hurrengo ikasturteetan parte hartuko duten ikastetxe publikoetako irakasleei zuzendutako ikastokiak. Ikastokien kopurua guztira: 70. Kategoria honetan irakasle hauek sartzen dira:
2.1.1.1. Kurrikulu elebiduna garatzen duen proiektu batean parte hartzen dutenak, Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako zentru batzuetan bezala.
2.1.1.2. Ingelesa ez den beste irakasgai bat ingelesez ematen duten edo hurrengo ikasturteetan emanen dutenentzako, Bigarren Hezkuntzako Atal Elebidunen deialdira atxikitako ikastetxe batzuetan bezala.
2.1.1.3. 2.1.1.2. puntuan aipatutako irakaslegoarekin estu koordinatuta ingeleseko hizkuntza irakasgaia ematen duten edo hurrengo ikasturteetan emanen duten irakasleeak.
2.1.2. Euren gaitasun komunikatiboa hobetzeko beharra eta/edo hizkuntzen irakaskuntzaren metodologiaren eguneraketa behar duten ikastetxe publiko (22 ikastoki) edo itunduetako (11 ikastoki) ingeleseko hizkuntzako irakasle espezialistei zuzendutako ikastokiak. Ikastokien kopurua guztira: 33.
2.1.1. atalean aipatutako ikastoki guztiak ez badira betetzen, 2.1.2. atalean eskainitakoei gehituko zaizkie, ezarritako proportzioa errespetatuz (3/2 sare publikoko ikastetxeetako eta 3/1 ikastetxe itunduetako irakasleentzako).
2.2. Frantseseko ikastokiak: 19, hauetatik:
2.2.1. Frantsesaren edukien irakaskuntzarekin lotutako programa elebidunetan edo hirueledunetan parte hartzen duten edo hurrengo ikasturteetan parte hartuko duten ikastetxe publikoetako irakasleei zuzendutako ikastokiak. Ikastokien kopurua guztira: 10. Kategoria honetan irakasle hauek sartzen dira:
2.2.1.1. Frantsesa ez den beste irakasgai bat frantsesez ematen duten edo hurrengo ikasturteetan emanen dutenentzako, Bigarren Hezkuntzako Atal Elebidunen deialdira atxikitako ikastetxe batzuetan bezala.
2.2.1.2. 2.2.1.1. puntuan aipatutako irakaslegoarekin estu koordinatuta frantseseko hizkuntza irakasgaia ematen duten edo hurrengo ikasturteetan emanen duten irakasleeak.
2.2.2. Euren gaitasun komunikatiboa hobetzeko beharra eta/edo hizkuntzen irakaskuntzaren metodologiaren eguneraketa behar duten ikastetxe publiko (6 ikastoki) edo itunduetako (3 ikastoki) frantseseko hizkuntzako irakasle espezialistei zuzendutako ikastokiak. Ikastokien kopurua guztira: 9
2.2.1. atalean aipatutako ikastoki guztiak ez badira betetzen, 2.2.2. atalean eskainitakoei gehituko zaizkie, ezarritako proportzioa errespetatuz (3/2 sare publikoko ikastetxeetako eta 3/1 ikastetxe itunduetako irakasleentzako).
2.3. Alemaneko ikastokiak: 3.
Euren gaitasun komunikatiboa hobetzeko beharra eta/edo hizkuntzen irakaskuntzaren metodologiaren eguneraketa behar duten ikastetxe publiko (2 ikastoki) edo itunduetako (1 ikastoki) alemaneko hizkuntzako irakasle espezialistei zuzendutako ikastokiak.
3.-Parte hartzeko betebeharrak.
3.1. Hezkuntza Departamentuaren mendeko Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publiko eta itunduetan diharduten irakasleak.
3.2. Hezkuntza Departamentuak sustatu eta baimendutako programa eleanitzetan parte hartzen duten edo hurrengo ikasturtean parte hartuko duten irakasleen kasuan, atzerriko hizkuntzak edo beste irakasgai batzuk atzerriko hizkuntzan ematea.
3.3. 2008ko udarako antzeko laguntzarik hartu ez izana (banakako mugikortasunerako laguntzak: Comenius, Grundtvig edo Arión).
Departamentuko ingeleseko eta frantseseko programa elebiduneko irakasleek horretarako espresuki diseinatutako ikastaroetarako ikastokiak eskatzen ahalko dituzte bakarrik. Hauek dira ikastaroak: Haur Hezkuntza: ING I01 eta ING I02 kodea, Lehen Hezkuntza: CLIL P01, CLIL P02 eta CLIL P03 kodeak, Bigarren Hezkuntza: CLIL IS01, CLIL IS02 eta CLIL IS03 kodeak ingeleserako, CLIL FS01 frantseserako.
4.-Ikastaroen ezaugarriak.
4.1. Ikastaroak hizkuntzen irakaskuntzan entzute handia duten erakundeetan eginen dira, Hezkuntza Departamentuak aurretik hautatu eta kontratatutakoak.
4.2. Deialdi honen 5. eranskinean ageri dira ikastaro desberdinak noiz eta non eginen diren, bai eta ikastaro bakoitzaren kodea eta ikastaro bakoitzean dauden ikastokiak ere.
4.3. Ikastaroak, alojamendua (egoitzan edo familian) eta mantenua, ikastaroak ematen dituzten erakunde bakoitzak aurreikusitako erregimenean, Hezkuntza Departamentuak oso-osorik finantzatuko ditu. Ikastaroa egin aurreko, bitarteko eta geroko joan-etorrien gastuak eta kudeaketa parte-hartzaile bakoitzaren esku gelditzen dira.
5.-Agiriak.
Deialdian ezartzen diren baldintzak betetzen dituzten irakasleek honela egin behar dute eskaera:
5.1. Eskabidea, 2. eranskineko ereduaren araberakoa.
5.2. Emaniko zerbitzuak frogatzea:
5.2.1. Ikastetxe publikoetako irakasleak:
-Zerbitzuen orria, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak ofizioz bilduko duena.
-Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria, non adieraziko baita eskatzaileak ematen duen irakasgaia: atzerriko hizkuntza edo atzerriko hizkuntzan emandako irakasgai bat, hezkuntza maila eta irakaslearen asteko ordutegia zehaztuta.
-Ikastetxeak aurreikusten badu Atal Elebidunen batean parte hartzea edo Atal Elebidunean irakasgai berri bat sartzea, asmo hori jasotzen duen ikastetxeko zuzendaritzak egindako ziurtagiria, bai eta eskatzaileak atzerriko hizkuntzan emanen duen irakasgaia, arloa, maila, hasiera data eta abar zehaztuta.
5.2.2. Ikastetxe itunduetako irakasleak:
Kasuan kasuko ikastetxeko zuzendaritzak ziurtatu beharko ditu egindako zerbitzuak, Hezkuntza Ikuskatzailetzaren oniritziarekin, eta horietan hizkuntza, hezkuntza maila eta irakaslearen asteko ordutegia zehaztuko dira.
5.3. Alegatu nahi diren ikasketa eta lanbide merezimenduak jatorrizko agirien bidez edo kotokopia konpultsatuen bidez frogatzea (3. eranskina).
5.4. Aurkezten diren agirien zerrenda, bakoitza bere zenbaki, data eta sinadurarekin, aipatu baremoan ageri den ordenari segituz.
6.-Eskabideen aurkezpena.
Ikasturte hauetan parte hartzeko eskabideak Hezkuntza Departamentuko erregistroan aurkeztu beharko dira (Santo Domingo aldapa, z.g., 31001 Iruña), Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariari igorrita.
Eskaerak aurkezteko Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legeko 38. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusten den edozein bulego ere erabiltzen ahalko da. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, posta funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.
Eskabideak aurkezteko epea hamar egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Dirulaguntza eskaera ez badago puntu guztietan betea, edo eskaera baloratzeko behar diren alderdi guztiak ez badira behar adina frogatu, eskatuko zaio eskatzaileari zuzen dezala atzemandako akatsa, jakinarazi eta biharamunetik bost egun naturaleko epean. Epe horretan gainerako agiriekin batera aurkezten ez diren merezimenduen ziurtagiriak ez dira behin ere onartuko.
7.-Hautapen Batzordea.
Horretarako izendatuko den Batzorde batek baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskabide guztiak, 3. eranskinen ezarritako baremoaren arabera. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria izanen da Batzordeko lehendakaria edo, bestela, hark izendatzen duena. Zerbitzu horri atxikiriko langile teknikoak izanen dira Batzordeko kideak.
8.-Deialdiaren ebazpena.
Hautapen Batzordeak zerrenda baten bidez argitaratuko ditu hautapen prozesuaren behin-behineko emaitzak, Argibide eta Agiri Bulegoan eta http://www.pnte.cfnavarra.es webgunean. Zerrenda horretan honako hauek agertuko dira:
8.1. Hautatu diren eskabideen eta lortu diren puntuazioen zerrenda, eta esleitutako ikastaroa / destinoa.
8.2. Ordezko gelditu direnen zerrenda, puntuazio ordenaren araberakoa.
8.3. Baztertutako eskabideen zerrenda, arrazoia zein izan den erantsirik.
Hautagaiek erreklamazioak aurkez ditzakete Hautapen Batzordearen aurrean, aipatutako behin-behineko ebazpena jendaurrean jarri eta 5 egun naturaleko epean. Epe hori iraganda, erreklamazioak aztertu eta ebatzi ondoren, batzordeak ikastaroak emateko behin betiko zerrenda argitaratuko du.
Behin betiko zerrenda argitaratzen denetik bost egun naturaleko epean, hautatuek beren onarpena edo uko espresa igorri beharko dute Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, faxaren bidez (848 426615), posta elektronikoaren bidez (aalvarer@cfnavarra.es), edo ohiko postaz (Hezkuntza Departamentua, Santo Domingo aldapa, zk.g, 31001 Iruña).
Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du.
Ebazpen hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuko da eta bertan parte-hartzaileen, erreserbako irakasleen eta, zergatikoak emanda, ezetsitako eskabideen izen-deituren zerrenda sartuko da.
Hezkuntza Departamentuak ikastaroa egiteko aldez aurreko ikastokia ezabatzeko eskubidea atxikitzen dio, destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela edo betebehar gisa ezartzen den edozein baldintzak 2008-2009 ikasturtean indarrean ez dirauela frogatzen bada.
Ikastokiak emateko kontuan izan diren baldintzak aldatzen badira eta, betiere, nazioko edo nazioarteko beste administrazio edo erakunde publiko edo pribatu batzuek ematen dituzten dirulaguntzak edo laguntzak batera erdietsi badira, dirulaguntza emateko ebazpenak aldatu ahalko dira.
Programa honen onuradunak behartuta daude Hezkuntza Departamentuak eska diezaiekeen argibide oro ematera.
Horretarako ezarritako epea eta gero uko egiteak ematen ahal direla aurreikusita, ezinbesteko kasuetan izan ezik, maiatzaren 31ren ondorengo edozein uko egitea hurrengo deialdietatik baztertzeko arrazoi izanen da.
9.-Ikastaroa egin ondoren aurkeztu beharreko agiriak.
9.1. Ikastaroko azken txostena, haren ezaugarri eta helburuak, egindako jarduerak eta norberaren balorazioa bilduko dituena (4. eranskina).
9.2. Esleitutako ikastaroari dagokion bertaratze-ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua, ikastetxeak luzatutakoa.
10.-Ziurtapena.
Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak ziurtagiri bat eginen du, jarduerari ofizialki aitorpena emanen diona, ikastarora joateko ziurtagirian zehazten denaren adinako ordu zenbaketa barne.
11.-Errekurtsoak.
Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesatuek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntza kontseilariari igorria, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu, jendaurrean paratu edo jakinarazten denetik hilabeteko epean.
12.-Aurkeztutako agiriak jasotzea.
Behin betiko ebazpena argitaratuta, hori irmo bihurtzean, interesdunek edo pertsona baimendunek agiriak eramaten ahalko dituzte Hezkuntza Departamentura, hilabete iragan arte, salbu eta bide administratiboan errekurtsoren bat paratzeagatik zaindu behar direnean.
2. ERANSKINA
Eskabidea, 2008ko udan Ingalaterran, Frantzian eta Alemanian atzerriko hizkuntzen prestakuntza ikastaroetan parte hartzeko
-Norberaren datuak:
Deiturak
Izena
IFZ.......................... Telefonoa:
Helbidea
Herria ................... PK
Probintzia
Helbide elektronikoa
Udako hilabetetarako telefonoa
-Lanbideari buruzko datuak:
Destinoko ikastetxe 2007-2008 ikasturtean
Ikastetxe mota:
f Publikoa
f Itundua
Helbidea ....................................... PK
Herria ................................. Probintzia
Faxa .........................e-posta................ Tel.
-Lan egoera:
f Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin
f Funtzionarioa, behin-behineko destinoarekin.
f Ikastetxe publikoko kontratatua.
f Ikastetxe itunduetako irakaslea.
Ematen duen etapa eta maila
Departamentuak sustatutako hizkuntza-programetan parte hartzea:
-Arloa
-Hizkuntza
-Ikastaroak
-Programan zenbat urtez hartu duen parte
-Zein urtetan hartuko duen parte hizkuntzen programan (orain arte parte hartu ez badu)
Lehenespen-ordenari jarraikiz, zehaztu parte hartu nahi duzun ikastaroen kodeak (Ingalaterran, Frantzian edo Alemanian).
1.
2.
3.
4.
5.
Eskatutako ikastaroren bat ez baldin bazait egokitzen:
f Beste ikastaro batean hartu nahi dut parte.
f Eskaerari uko egiten diot.
3. ERANSKINA
Atzerriko hizkuntzetako irakasleendako baremoa
1.-IRAKASKUNTZA-MEREZIMENDUAK.
1.1. Eskatutako ikastaroaren xede den hizkuntza irakasten emandako urte bakoitzeko (0,25 puntu).
3
Zerbitzu ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak emana.
Irakaskuntza pribatuan emandako zerbitzuen ziurtagiria.
1.2. Hizkuntza irakasten praktiketako funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko (0,25)
2
1.3. Katedradun izateagatik
0,50
2.-ETENGABEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK:
2.1. Bestelako ikastaro, mintegi, lantalde egonkor edo prestakuntza modalitateak, programako hizkuntzekin eta haien metodologiarekin lotuak badaude. 0,1 puntu prestakuntzaldiko 10 orduko, gehienez ere 0,5 puntu jarduerako.
3
egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
2.2. Atzerriko hizkuntzekin lotura duten prestakuntza jardueretan ikastaroak eta ponentziak emateagatik: 0,2 ordu bakoitzeko
2
egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
3.-ATZERRIKO HIZKUNTZAK SUSTATZEKO JARDUERAK, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK AITORTUAK: TRUKEAK, EUROPARAKO PROIEKTUENTZAKO EKIMENAK, NAFARROAKO HIZKUNTZA ESKOLETAN IRAKASTEA, ETC, PEL, TIL PROGRAMETAN PARTE HARTZEA ETA ABAR.
2
Egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
4.-ATZERRIKO HIZKUNTZEI ETA HAIEN IRAKASKUNTZARI BURUZKO ARGITALPEN, IKERKETA ETA LANAK: GEHIENEZ ERE 0,5 PUNTU LAN BAKOITZEKO
1
Egindakoaren aleak
5.-LEHENAGO PARTE HARTU IZANA:
5.1. Atzerrian behin ere Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntzarik egin ez izana.
2
Zinpeko adierazpena (beste autonomia erkidego batzuetatik datozenendako).
5.2. Atzerrian azken urteetan Administrazio Publikoek finantzaturiko prestakuntza-ikastarorik egin ez izana. egindako azken ikastaroa egin zenetik, 0,25 urte bakoitzeko
1
Zinpeko adierazpena (beste autonomia erkidego batzuetatik datozenendako).
Baremoa, Hezkuntza Departamentuaren atzerriko hizkuntzen programa elebidunetan parte hartzen duten irakasleentzako
1.-IRAKASKUNTZA-MEREZIMENDUAK.
1.1. Atzerriko hizkuntzen programa elebidun batean irakasle lanetan egindako urte bakoitzeko: 0,5 puntu
3
Ikastetxeko zuzendaritzaren ziurtagiria
Zerbitzu ziurtagiria, Hezkuntza Departamentuak emana.
1.2. Programa elebiduneko koordinatzaile lanetan egindako urte bakoitzeko: 0,5.
2
1.3. Irakasten funtzionario edo praktiketako funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko: 0,5 puntu
3
2.-ETENGABEKO PRESTAKUNTZA JARDUERAK:
2.1. Bestelako ikastaro, mintegi, lantalde egonkor edo prestakuntza modalitateak, programako hizkuntzekin eta haien metodologiarekin lotuak badaude. 0,1 puntu prestakuntzaldiko 10 orduko, gehienez ere 0,5 puntu jarduerako.
2
Egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
2.2. Hizkuntzen programen baitan Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak antolatutako prestakuntza jardueretara bertaratzea, 0,2 ordu bakoitzeko
3
Hezkuntza Departamentuak ofizioz luzatutako ziurtagiria
2.3. Atzerriko hizkuntzekin lotura duten prestakuntza jardueretan ikastaroak eta ponentziak emateagatik: 0,2 ordu bakoitzeko
2
Egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
3.-ATZERRIKO HIZKUNTZAK SUSTATZEKO JARDUERAK, HEZKUNTZA DEPARTAMENTUAK AITORTUAK: TRUKEAK, EUROPARAKO PROIEKTUENTZAKO EKIMENAK, NAFARROAKO HIZKUNTZA ESKOLETAN IRAKASTEA, ETC, PEL, TIL PROGRAMETAN PARTE HARTZEA ETA ABAR.
3
egiaztagirien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.
4.-ATZERRIKO HIZKUNTZEI ETA HAIEN IRAKASKUNTZARI BURUZKO ARGITALPEN, IKERKETA ETA LANAK: GEHIENEZ ERE 0,5 PUNTU LAN BAKOITZEKO
1
Egindakoaren aleak
5.-IKASKETA MEREZIMENDUAK.
5.1. Irakasleak bere jardunerako behar duen edo ematen duen beste hizkuntza bateko titulazioak eta ziurtagiriak. Oinarrizko zikloa: 0,5 puntu, Goiko zikloa: puntu bat.
2
Ikasketa titulu edo ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.
5.2. Eskatutako ikastaroaren xede den hizkuntzaren espezialitateko lizentziatura edo diplomatura: puntu 1.
2
Ikasketa titulu edo ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.
4. ERANSKINA
Ebaluzaio galde-sorta
-Parte-hartzailearen datu orokorrak:
Izen-deiturak
Zein hezkuntza erakundekoa den: HLHIP, DBHI, BHI
Ematen dituen mailak: Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBHko 1. zikloa, DBHko 2. zikloa
Ikastetxean duen kargua: zuzendaria, ikasketaburua, idazkaria, irakasle tutorea.
Irakaskuntzan emandako urteak
Hizkuntzak irakasten emandako urteak
Hezkuntza Departamentuak antolatutako programa elebidunen batean parte hartzen al duzu? f Bai f Ez
Baiezkotan, ze postuan
f Hizkuntza irakaslea
f DNL (irakasgaia zehaztu: ......................)
-Ikastaroaren datuak:
Ikastaroaren izenburua:
Tokia eta datak:
Ostatu hartzea: (dagokiona markatu). f Familia. f Egoitza.
-Ikastaroaren balorazio orokorra:
Baloratu 1etik (ezertarako) 4ra (guztiz) ikastaroak zertarako balio izan dizun
1 2 3 4
Hizkuntza-gaitasun hobetzeko
Hizkuntzaren irakaskuntzaren oinarri teoriko-praktikoak hobeki ezagutzeko
Hizkuntzaren irakaskuntza egiteko tresna eta baliabideei buruzko informazioa lortzeko
Hizkuntza ematen duten beste irakasleekiko elkarreragina sustatzeko
Talde-lanaren garrantziaz jabetzea
Bestelakoak: (zehaztu).
Aurreko puntuei buruzko komentariorik gehitu:
Hurrengo koadroan zehaztutako ikastaroko saioen ezaugarriak baloratu (1 gaizki, 4 oso ongi).
1 2 3 4
Ikastaroaren diseinua
Dokumentazioa eta/edo materialak
-Kopurua
-Argitasuna
-Erabilgarritasuna
Edukiak
Erabilitako metodologia
Edukiei eskainitako denbora
Hizlarien jakite-maila
Egokitzapen didaktiko-metodologikoaren maila
Bertaratutakoen parte-hartze maila
Aurreko puntuei buruzko komentariorik gehitu:
Eman zure iritzia ikastaroaren ondorengo antolaketa alderdiei buruz, 1etik (gaizki) 4ra (oso ongi) baloratuta
1 2 3 4
Denboraren banaketa (ordutegiak, iraupena...)
Zuzendaritza / koordinazioa
Zenbait jardueretan inplikatutako beste pertsonen laguntza
Eskolaz kanpoko jarduerak
Ostatu hartzea
Mantenua.
Baliabideak eta instalazioak
Aurreko puntuei buruzko komentariorik gehitu:
Garatutako programa ikastaroak zugan sortu zituen espektatibetara egokitu den edo ez baloratu:
(-) 1 2 3 4 (+)
Zergatik?
Jasotako informazioa edo programa bere garapenarekin bat etorri den edo ez baloratu:
Zure ustez, ikuspuntu teoriko eta/edo praktikotik, zer ematen dio ikastaro honek zure lanari? Zergatik?
Zure ustez, zer izan da ikastaroko gauzarik onena?
Eta txarrena?
Ebaluatutako alderdi guztiak kontuan hartuta, beste irakasleei gomendatuko al zenioke ikastaroa? f Bai f Ez
10. 1etik 10erako eskala batean, zein nota emanen zenioke ikastaroari? ......
11. Oharrak eta iradokizunak:
MILA ESKER ZURE LAGUNTZAGATIK
5. ERANSKINA
I.-CLILeko ikastaro espezifikoak, Hezkuntza Departamentuaren atzerriko hizkuntzen programa elebidunetan parte hartzen duten irakasleentzako
.INGELESA
-HAUR HEZKUNTZA
-KODEA: ING I01
IKASTAROA: TEACHING KINDERGARTEN
IKASTOKIAK: 10
ERAKUNDEA: PILGRIMS
HERRIA: CANTERBURY, KENT
EGUNAK: 2008ko EKAINAREN 22tik - UZTAILAREN 4ra
ALOJAMENDUA: UNIBERTSITATEKO KANPUSEKO EGOITZA
-KODEA: ING I02
IKASTAROA: TEACHING KINDERGARTEN
IKASTOKIAK: 10
ERAKUNDEA: NILE
HERRIA: NORWICH, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 28tik - ABUZTUAREN 8ra
ALOJAMENDUA: UNIBERTSITATEKO KANPUSEKO EGOITZA
-LEHEN HEZKUNTZA
-KODEA: CLIL P01
IKASTAROA: COURSE FOR EUROPEAN TEACHERS OF ENGLISH
IKASTOKIAK: 10
ERAKUNDEA: INTERNATIONAL STUDY PROGRAMMES
HERRIA: CHENTELHAM
EGUNAK: 2008ko EKAINAREN 22tik - UZTAILAREN 5era
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: CLIL P02
IKASTAROA: COURSE FOR EUROPEAN TEACHERS OF ENGLISH
IKASTOKIAK: 5
ERAKUNDEA: INTERNATIONAL STUDY PROGRAMMES
HERRIA: EXETER
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 27tik - ABUZTUAREN 9ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: CLIL P03
IKASTAROA: COURSE FOR EUROPEAN TEACHERS OF ENGLISH
IKASTOKIAK: 5
ERAKUNDEA: INTERNATIONAL STUDY PROGRAMMES
HERRIA: EXETER
EGUNAK: 2008ko ABUZTUAREN 10etik 23ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-BIGARREN HEZKUNTZA
-KODEA: CLIL IS01
IKASTAROA: CLIL FOR SECONDARY TEACHERS
IKASTOKIAK: 10
ERAKUNDEA: INTERNATIONAL STUDY PROGRAMMES
HERRIA: SHREWSBURY
EGUNAK: 2008ko EKAINAREN 22tik - UZTAILAREN 5era
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: CLIL IS02
IKASTAROA: CLIL FOR SPANISH SECONDARY TEACHERS
IKASTOKIAK: 10
ERAKUNDEA: PILGRIMS
HERRIA: CANTERBURY, KENT
EGUNAK: 2008ko EKAINAREN 22tik - UZTAILAREN 5era
ALOJAMENDUA: UNIBERTSITATEKO KANPUSEKO EGOITZA
-KODEA: CLIL IS03
IKASTAROA: CLIL FOR SECONDARY TEACHERS
IKASTOKIAK: 10
ERAKUNDEA: NORWICH INSTITUTE FOR LANGUAGE EDUCATION
HERRIA: NORWICH
EGUNAK: 2008ko ABUZTUAREN 24tik IRAILAREN 6ra
ALOJAMENDUA: UNIBERTSITATEKO KANPUSEKO EGOITZA
.FRANTSESA
-KODEA: CLIL FS01
IKASTAROA: BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEENTZAKO CLIL-a
IKASTOKIAK: 10
ERAKUNDEA: CAVILAM
HERRIA: VICHY
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 13tik 26ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
Interesdunek ikastaroen gaineko informazioa lor dezakete www.pnte.cfnavarra.es helbidean.
II.-Atzerriko hizkuntzen irakasleentzako ikastaroak
.INGELESA
-KODEA: ING 01
IKASTAROA: NEW DEVELOPMENTS IN ELT
IKASTOKIAK: 4
ERAKUNDEA: HILDERSTONE COLLEGE
HERRIA: BROADSTAIRS, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 13tik 26ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: ING 02
IKASTAROA: CREATIVE TEACHING
IKASTOKIAK: 3
ERAKUNDEA: HILDERSTONE COLLEGE
HERRIA: BROADSTAIRS, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 27tik - ABUZTUAREN 9ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: ING 03
IKASTAROA: CREATIVE TEACHING
IKASTOKIAK: 3
ERAKUNDEA: HILDERSTONE COLLEGE
HERRIA: BROADSTAIRS, KENT
EGUNAK: 2008ko ABUZTUAREN 10etik 23ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: ING 04
IKASTAROA: TEACHING YOUNG LEARNERS
IKASTOKIAK: 2
ERAKUNDEA: HILDERSTONE COLLEGE
HERRIA: BROADSTAIRS, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 27tik - ABUZTUAREN 9ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: ING 05
IKASTAROA: COURSE IN ENGLISH PHONETICS
IKASTOKIAK: 3
ERAKUNDEA: UNIVERSITY COLLEGE LONDON
HERRIA: LONDRES
EGUNAK: 2008ko ABUZTUAREN 11tik 22ra
ALOJAMENDUA: UNIBERTSITATEKO EGOITZA
-KODEA: ING 06
IKASTAROA: CREATIVE DRAMA
IKASTOKIAK: 4
ERAKUNDEA: PILGRIMS
HERRIA: CANTERBURY, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 27tik - ABUZTUAREN 2ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
-KODEA: ING 07
IKASTAROA: METHODOLOGY AND LANGUAGE FOR PRIMARY TEACHERS
IKASTOKIAK: 2
ERAKUNDEA: PILGRIMS
HERRIA: CANTERBURY, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 6tik 19ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
-KODEA: ING 08
IKASTAROA: METHODOLOGY AND LANGUAGE FOR PRIMARY TEACHERS
IKASTOKIAK: 2
ERAKUNDEA: PILGRIMS
HERRIA: CANTERBURY, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 20tik - ABUZTUAREN 2ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
-KODEA: ING 09
IKASTAROA: INTRODUCTION TO THE THEORY AND PRACTICE OF CLIL (SECONDARY)
IKASTOKIAK: 5
ERAKUNDEA: BELL INTERNATIONAL
HERRIA: CRANBROOK, KENT
EGUNAK: 2008ko EKAINAREN 29tik UZTAILAREN 12ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
-KODEA: ING 10
IKASTAROA: INTRODUCTION TO THE THEORY AND PRACTICE OF CLIL (SECONDARY)
IKASTOKIAK: 5
ERAKUNDEA: BELL INTERNATIONAL
HERRIA: CRANBROOK, KENT
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 13tik 26ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
-BIGARREN HEZKUNTZA
-KODEA: FR 01
IKASTAROA: APPRENDRE ET ENSEIGNER AVEC TV5 MONDE
IKASTOKIAK: 3
ERAKUNDEA: CAVILAM
HERRIA: VICHY
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 6tik 19ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
-KODEA: FR 02
IKASTAROA: APPROCHES PEDAGOGIQUES DES MEDIAS
IKASTOKIAK: 3
ERAKUNDEA: CAVILAM
HERRIA: VICHY
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 20tik - ABUZTUAREN 2ra
ALOJAMENDUA: EGOITZA
-KODEA: FR 03
IKASTAROA: FRANÇAIS LANGUE ETRANGERE
IKASTOKIAK: 3
ERAKUNDEA: CAREL
HERRIA: ROYAN
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 14tik 25era
ALOJAMENDUA: FAMILIA
.ALEMANA
-KODEA: AL 01
IKASTAROA: IRAKASLEENTZAKO ALEMANA
IKASTOKIAK: 1
ERAKUNDEA: GOETHE INSTITUTUA
HERRIA: GOETTINGEN
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 6tik 19ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: AL 02
IKASTAROA: IRAKASLEENTZAKO ALEMANA
IKASTOKIAK: 1
ERAKUNDEA: GOETHE INSTITUTUA
HERRIA: GOETTINGEN
EGUNAK: 2008ko UZTAILAREN 27tik - ABUZTUAREN 9ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
-KODEA: AL 03
IKASTAROA: IRAKASLEENTZAKO ALEMANA
IKASTOKIAK: 1
ERAKUNDEA: GOETHE INSTITUTUA
HERRIA: GOETTINGEN
EGUNAK: 2008ko ABUZTUAREN 10etik 23ra
ALOJAMENDUA: FAMILIA
Interesdunek ikastaroen gaineko informazioa lor dezakete www.pnte.cfnavarra.es helbidean.
Iragarkiaren kodea: F0804048
Sarbidea
Nafarroako Aldizkari Ofiziala
Paseo Pablo Sarasate, 38, 2.º izda.
31001 - Iruña
848 42 12 50
