41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

74/2008 EBAZPENA, martxoaren 4koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Ebazpen honen bidez Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXVIII. deialdia, 2008-2009 ikasturtekoa, onetsi da.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko Euskara Atalak aldeko txostena aurkeztu du, Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXVIII. deialdia, 2008-2009 ikasturtekoa, onesteko.

Euskarazko prestakuntzaren deialdi horren barnean sarturik daude Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publiko eta pribatuetako maila ez-unibertsitarioetako irakasleak euskaraz birziklatzeko ikastaroak, klaseetatik erabat edo partez liberaturik egiten direnak.

Bestalde, uztailaren 13ko 279/2001 Foru Aginduak ezarri zuen irakasgairen bat euskaraz ematen duten irakasleendako euskara hobetzeko ikastaro trinko laburrak, euskarazko gramatika eguneratzeko ikastaroak eta irakasleen komunikazio gaitasuna hobetzeko ikastaroak egiteko aukera.

Azkenik, irakasleen hizkuntza-prestakuntzarako eta gaurkotze teknikorako ikastaroen plangintza sartu da. Horiek oro 2008-2009 ikasturtean eginen dira.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1. artikuluko d) idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXVIII. deialdia, 2008-2009 ikasturtekoa, eta ebazpen honen I. eranskineko arauak, onestea.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara daitezela agintzea.

3. Ebazpen hau igortzea Giza Baliabideen Zerbitzura, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzura, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, Euskara Atalera, Euskararen Didaktika Bulegora, Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentrora eta ENAIko "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikora.

4. Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal da Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasi eta hilabetez.

Iruñean, 2008ko martxoaren 4an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

I. ERANSKINA

Nafarroako Foru Komunitateko maila ez-unibertsitarioko Irakasleen Euskarazko Prestakuntzarako Planaren XXVIII. deialdia arautzen duten oinarriak

Lehen araua.-Deialdi honetan sartu diren prestakuntza jarduerak:

Euskara ikasteko ikastaroak:

-Euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoak, lan baimenarekin egiten direnak, eranskin honetako bigarren arauan ezarritakoaren arabera araututakoak.

-Euskara ikasteko ikastaro estentsiboak, eranskin honetako hirugarren arauan ezarritakoaren arabera araututakoak.

-Euskara ikasteko bakarkako diru-laguntzak, eranskin honetako laugarren arauan ezarritakoaren arabera araututakoak.

Euskara hobetzeko ikastaroak:

-Euskara hobetzeko ikastaro trinkoa, hots, aldi baterako lan baimenarekin egiten dena ("Freskatze ikastaroa"), eranskin honetako bosgarren arauan ezarritakoaren arabera araututakoa.

-Euskara hobetzeko eta didaktika eguneratzeko ikastaroak, eranskin honetako seigarren arauan ezarritakoaren arabera araututakoak.

I.-EUSKARA IKASTEKO IKASTAROAK

Bigarren araua.-Euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoak, lan baimenarekin.

1.-Parte-hartzaileak.

Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako irakasle funtzionario edo lan-kontratudun finkoek parte har dezakete, baldin eta behin betiko edo behin-behineko destinoa Nafarroako ikastetxe publikoren batean badute.

Aldi baterako lan-kontratudunek ere parte har dezakete, baldin eta Nafarroako Gobernuko ikastetxe publikoetan azken hiru urtetan lanaldi osoko kontratua izan badute eta beren egoitza Nafarroan finkaturik badute.

Nafarroako Foru Komunitateko irakaskuntza ez-unibertsitarioko ikastetxe pribatu itunduetako irakasle lan-kontratudun finkoek ere parte har dezakete. Hala denean, ikastetxeak hezkuntza itunaren bidez jasotzen duen zenbateko zehatzean (lan jardunaldien ordezkapena finantzatzeko) edo haien zatikian handituko da, hots, 2007-2008 ikasturterako ikastetxearen titularrak aurkeztutako ordainketa delegaturako nominan hautatu diren irakasleei dagokiena.

Ez dute parte hartzen ahalko ondoko egoeretako batean daudenek:

a) Eskatu den modalitate berean lehenago ere parte hartu bada.

b) Lehenago ere onartua izanik parte hartzeari uko egin bazitzaion, behar bezala justifikatu gabe.

c) Nafarroako Gobernuaren Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) baliokidea den edo berarekin baliozkotua dagoen edozein tituluren edo egiaztagiriren jabe bada edo birziklapen ikastaroak hasi aurretik agiri hori eskuratzeko azterketak gainditu baditu.

d) Birziklapenaldia bukaturik, euskaraz bost urtez gutxienez irakasten segitzeko konpromisoa betetzerik ez bada, eranskin honetako bigarren arauko 6.1. atalean xedatutakoaren arabera.

Parte-hartzaileren batek oposizioak gainditzen baditu, birziklapenari uko egin beharko dio. Praktikaldia gainditu ondoren, birziklapeneko beste ikastaro batean sartzeko eskaera egin dezake.

2.-Modalitateak.

-A modalitatea.

Helburua: euskaraz irakasteko gai izatea eta EGA agiria eskuratzea.

Programa: helduei euskara irakasteko curriculumean ezarritako helburuei egokituko zaie (uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduaren 6. artikulua). Foru agindu horren bidez "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikoaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onetsi zen. Helburu horiek gaur egun egokiturik daude Hizkuntzen ikaskuntzarako, irakaskuntzarako eta ebaluaziorako Erreferentzia Esparru Europar Bateratuari (A1, A2, B1, B2, C1).

Iraupena: bi urte.

Parte-hartzaile kopurua: deialdi honetan 15 irakaslek har dezakete parte, gehienez.

Betebeharrak: izangai guztiek euskara helduei irakasteko curriculumaren A2 mailari (gutxi gorabehera, Hizkuntza eskola ofizialeko 4. urratsari edo 2. kurtsoari) dagokion sarrera proba egin beharko dute. A modalitatean sartu ahal izateko, eskatzaileek aipatutako sarrera proba gainditu beharko dute. Ez dira onartuko B1 maila edo goragokoa gainditzen duten izangaiak.

-B modalitatea.

Helburua: euskaraz irakasteko gai izatea eta EGA agiria eskuratzea.

Programa: helduei euskara irakasteko curriculumaren bigarren eta hirugarren mailarako ezarritako helburuei egokituko zaie. Helburu horiek uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduko 6. artikuluan ezarritakoak dira. Foru agindu horren bidez "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikoaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen Erregelamendua onetsi zen.

Iraupena: urtebete.

Parte-hartzaile kopurua: deialdi honetan 15 irakaslek har dezakete parte, gehienez.

Betebeharrak: izangai guztiek euskara helduei irakasteko curriculumaren lehen mailari dagokion sarrera proba egin beharko dute, (uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduko 6. artikuluan ezarritakoa eta arau honetako 7. puntuan zehaztutakoa). B modalitatean sartu ahal izateko, eskatzaileek honako baldintza hauetakoren bat bete beharko dute: aipatutako sarrera proba gainditzea, hizkuntza eskola ofizial bateko oinarrizko zikloa gainditurik izatea edo Zubiarte euskaltegiko B1 mailaren proba gainditurik izatea.

-C modalitatea.

Helburua: euskaraz irakasteko gai izatea eta EGA agiria eskuratzea.

Programa: helduei euskara irakasteko curriculumaren hirugarren mailarako ezarritako helburuei egokituko zaie. Helburu horiek 365/2002 Foru Aginduan ezarritakoak dira.

Iraupena: lauhileko bat.

Parte-hartzaile kopurua: deialdi honetan 10 irakaslek har dezakete parte, gehienez.

Betebeharrak: izangaiek sarrera proban frogatu beharko dute aipatu foru aginduan ezarritako helburuak gainditu dituztela, hots, helduei euskara irakasteko curriculumaren bigarren mailari dagozkionak.

Modalitateetako baten batean postu hutsik badago, postu horiek gainerako modalitateetakoei gehitzen ahal zaizkie, birziklapeneko gastu osoa handitzen ez bada bederen.

3.-Egutegia eta ordutegia.

3.1. Modalitate guztietarako:

Klaseak 2008ko irailaren 8an hasiko dira eta kurtsoaren bukaerako eguntzat hartzen den ekaineko egunean bukatuko dira. "Zubiarte euskaltegia" IPn ohiko klaseak hasi arte, egunean bost eskola ordu emanen dira.

Irailaren 8tik "Zubiarte euskaltegia" IPn ohiko klaseak hasi arte eta 2009ko ekaina bitartean, 5 eskola ordu emanen dira, 8:30etik 14:30ak arte.

"Zubiarte euskaltegia" IPn ohiko klaseak hasten direnetik maiatzaren 29ra arte, astean hogeita hamar eskola ordu emanen dira, 8:00etatik 15:00ak arte.

Aipatutako salbuespenak kontuan izanik, irakasle parte-hartzaileek "Zubiarte euskaltegia" IPrako onartutako eskola egutegia izanen dute.

3.2. A eta B modalitateetarako:

3.2.1. Egutegia:

Ikastaroa hilabete bateko barnetegi erako ikastaro trinko batekin hasiko da. Herri euskaldun batean eginen da, udan.

Birziklapenaldia bukaturik, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak barnetegi erako bigarren ikastaro bat egiteko eska diezaieke EGA agiria ekaineko deialdian eskuratzen ez dutenei. Gainerako parte-hartzaileek ere ikastaro hori egin dezakete, beren borondatez.

Birziklapeneko ikastaro trinkoetan onartutako irakasleek beren jatorrizko ikastetxean ikasturte berria antolatzeko lanetan parte hartu eta haien ordezko arituko direnekin koordinazio lanak egin ditzaten, eskola egunak berriro 2008ko irailaren 8an hasiko dira.

B modalitateko eskola egunak 2009ko ekainaren 19an bukatuko dira. Eskola egunak bukaturik, parte-hartzaileek beren ikastetxeetara itzuli beharko dute. Nolanahi ere, egun horren ondoren egiten diren EGA probetan aurkeztu beharko dute.

A modalitateko bigarren urteko egutegia 2009-2010 ikasturterako onetsiko den eskola egutegiaren araberakoa izanen da.

3.2.2. Ordutegia:

Ikastaroen iraupena honako hau izanen da, gutxi gorabehera: 2.380 ordukoa, A modalitaterako, eta 1.190 ordukoa, B modalitaterako, udako jarduera osagarriak eta "Zubiarte euskaltegia" IPk otsailerako programatutako beste batzuk barne direla.

3.3. C modalitaterako:

Ordutegia eta egutegia:

Ikastaroa 529 eskola ordukoa izanen da, gutxi gorabehera.

Onartutako irakasleek Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari eska diezaiokete 2008ko udaldean egindako ikastaroak finantzatzeko (ikastaro horiek barnetegi erakoak ere izan daitezke).

Laneko baimenaldia 2008ko irailaren 1ean hasiko da eta 2009ko urtarrilaren 31n bukatu. Aldi hori bukaturik, parte-hartzaileek beren ikastetxeetara itzuli beharko dute. Nolanahi ere, aldi horren ondoren Nafarroako Gobernuak antolatzen dituen EGA probetan aurkeztu beharko dute. Iraileko lehen egunetan eta urtarrileko azkenetan irakaslea bere ordezkoarekin batera arituko da eskolako koordinazio lanetan.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak EGA agiria ekaineko deialdian eskuratzen ez duten parte-hartzaileei ikastaro trinko bat egiteko eska diezaieke. Ikastaro hori 2009ko udan eta herri euskaldun batean eginen da.

4.-Ikasturtearen antolaketa: egutegia eta ordutegia.

"Zubiarte euskaltegia" IPko ikastalde arruntetako ikasleak klaseak hartzen hasten diren egun berean hasiko dira birziklatu nahi dutenak ere euskarazko klaseak hartzen. Horretarako, "Zubiarte euskaltegia" IPn osatuko diren euskara ikasteko taldeetan (beren mailari hobekien egokitzen zaizkion haietan) sartuko dira eta talde horietarako zehaztutako ordutegia (goizekoa edota arratsaldekoa) izanen dute.

Hori egiterik ez balego edo "Zubiarte euskaltegia" IPren antolaketaren arabera desegokia dela erabakiko balitz, irakasle horiekin talde bereziak eginen lirateke, beren modalitatearen edo mailaren arabera. Nolanahi ere, taldeak gutxienez bost parte-hartzailekoak eta gehienez hamabostekoak izanen dira.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak, "Zubiarte euskaltegia" IPko zuzendaritza taldeak esan beharrekoa entzun ondoren, aldaketak egiten ahalko ditu, bai egutegi honi dagokionez, bai taldeak antolatzeari dagokionez.

5.-Norbanakoaren birziklapen plana eta jarraipena.

Uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduaren 29. artikuluan ezarritakoa betez, euskaraz birziklatzen ari diren irakasleen tutoreak ikasle bakoitzarendako birziklapen plan bat eta bakoitzaren jarraipena eginen ditu.

Ikasle bakoitzaren birziklapen plana irailean prestatuko da eta plan horren kopia emanen zaie ikasleari, "Zubiarte euskaltegia" IPko zuzendaritza taldeari eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari. Plan horretan zehatz-mehatz bilduko dira: birziklapenaldian eskuratu nahi diren ikaskuntza helburu eta mailak, horretarako ustez beharko den denbora edo aurrez ikusitako denbora, jardueren programazioa, egin nahi diren ebaluazio saiorik esanguratsuenak eta asteko ordutegia.

Ikasleen lanari jarraipena eginez, tutoreak ikasle bakoitzaren txosten pertsonalizatu bat prestatuko du, gutxi gorabehera 150 klase-orduko bat. Txosten horren kopia emanen die ikasleari berari, "Zubiarte euskaltegia" IPko zuzendaritza taldeari eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari. Txosten horretan honako alderdi hauek bilduko dira, gutxienez:

a) Ikasleen bertaratzea klaseetara.

b) Gorabeheren balorazioa, baleude.

c) Programatutako komunikazio gaitasun eta trebetasunen aurrerabidearen balorazioa. Kontuan hartuko da Hizkuntzen ikaskuntza, irakaskuntza eta ebaluaziorako Erreferentzia Esparru Europar Bateratua.

d) Norbanakoaren birziklapen planean aurrez ikusitako ikaskuntza mailen betetze-mailaren balorazioa.

e) Aurrez ikusitako birziklapen plana aldatzea komeni den edo ez.

Amaierako jarraipen txostenetan adieraziko da, aurrekoez gainera, ikasleak mailarik ote duen Nafarroako Gobernuaren EGA probak egiteko.

6.-Parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak.

Birziklapenean parte hartzen duten irakasleek hitza ematen dute gutxienez bost urtez euskaraz edo euskara irakatsiko dutela.

Behin betiko destinoa dutenak beren ikastetxeko, herriko, eskualdeko edo aldameneko eskualdeko euskarazko postuei edo euskara ematekoei atxikiko zaizkie. Konpromiso horrek irauten duen bitartean, lekualdatze lehiaketetan parte hartzen badute, euskara nahitaez jakin beharreko lanpostuak eskatzera beharturik egonen dira.

Konpromiso horrek irauten duen bitartean, behin-behineko destinoa dutenak beharturik daude hurrengo lekualdatze lehiaketetan euskarazko postuak edo euskara ematekoak eskatzera. Euskarazko behin betiko posturik eskuratu ezean, euskara nahitaez jakin beharreko lanpostuetan aritzeko destinoa esleitzen ahal zaie behin-behinekoz.

6.2. Ikastaroko parte-hartzaileek Nafarroako Gobernuaren EGA agiria eskuratzeko azterketetara aurkeztu beharko dute, gainditu arte. C1 mailaren baliokideak diren beste proba batzuetan aurkeztu nahi badute, horren berri eman beharko diote aurretik Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, eta matrikularen egiaztagiriak eta eskuratutako emaitzak ekarri beharko dituzte.

6.3. Birziklapen ikastaroetako parte-hartzaileen lana aldian-aldian ebaluatuko da. Horren araberakoa izanen da ikastaroan segitzea edo ez. Ebaluazio horietan atzematen bada ikasle batek ez dituela ikasteko erritmo egokiak edo justifikatu gabeko utzikeria agertzen badu, baja emanen zaio ikastaroan eta bere destinora bidaliko da.

6.4. Ez da inolako eskubiderik izanen eritasuna (hilabete baino gutxiagokoa), greba edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta egiten diren hutsegiteak berreskuratzeko, eta Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiko Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen esku geldituko da bestelako hutsegiteak aztertzea.

6.5. Irakasle onartuek prestakuntza jardueretarako dagoen laguntza -zinez egiten dituzten kilometroak ordaintzekoa-, eska dezakete. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak eskubidea du joan-etorri horiek egin direla egiaztatzeko.

6.6. Baldintza, konpromiso eta betebehar hauek betetzen ez dituztenek ikasle izaera galduko dute eta Administrazioak behar diren neurriak hartuko ditu, hala nola, espedientea ireki eta/edo sortu diren gastuak itzultzeko eskatu.

7.-Eskaeren tramitazioa. Epeak. Sarrera proben tokia eta eguna.

Parte-hartze eskaerak, deialdiko arauak eta baldintzak onartzeko zinpeko aitorpenarekin batera (II. eranskineko eredua), Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak zehaztutako tokietan aurkeztuko dira. Ikastetxe pribatu itunduetako lan-kontratudun finkoek, aurrekoaz gainera, lan-kontratuaren egiaztapen sinatua edo horren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

B modalitatea egin nahi eta Hizkuntza Eskola Ofizialeko oinarrizko zikloa edo Zubiarte euskaltegiko B1 mailaren proba gainditua dutela esaten dutenek, behar den ziurtagiriaren fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute.

Eskaerak aurkeztuko dira Ebazpen hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasi eta 15 egun naturaleko epean.

Sarrera proba egitera onartutakoen eta baztertutakoen behin-behineko zerrenda eta proba horiek egiteko tokia jendaurrean jarriko dira Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web gunean. Bazter gelditu diren pertsonek erreklamazioa aurkez dezakete Hezkuntza Departamentuko Erregistroan, zerrenda hori jendaurrean jarri eta hurrengo 5 eguneko epean.

Sarrera probako onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda geroago jarriko da jendaurrean Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web gunean.

Eskatutako baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiek (edo hautapena egin behar den orduan bete ditzaketenek) sarrera proba eginen dute. Probak 2 zati izanen ditu: idatzia eta ahozkoa.

8.-Parte-hartzaileak hautatzea.

8.1. Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordea.

Batzorde honek parte-hartzaileak hautatuko ditu eta batzordekideak honako hauek izanen dira: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria, Euskara atalburua, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria edo bere ordez arituko dena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria edo bere ordez arituko dena, ikastetxe ez-unibertsitarioetako Irakasleen Batzordeko kide bat, Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence (ENAI) erakundeko Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria edo bere ordez arituko dena eta programa honen ardura duen Euskara Ataleko teknikaria, Batzordeko idazkari lanetan ere arituko dena. "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikoko zuzendariak eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko zuzendariak batzordekideei aholkua emanen diete lan baimenarekin egiten diren euskara ikastaro trinkoetan parte hartzeko hautapena egiteko eta euskara hobetzeko ikastaro trinkoan parte hartzeko hautapena egiteko, hurrenez hurren.

8.2. Hautapen irizpideak.

Izangaiak hautatzeko, lehentasun irizpide hauek erabiliko dira, agertzen diren hurrenkeraren arabera:

-Euskara nahitaez jakin beharreko lanpostu batean behin betiko destinoa dutenak.

-Lan baimenarekin, azkeneko deialdietan euskaraz birziklatzeko egin diren ikastaro trinkoetan denbora laburragoz egon direnak.

-Euskaraz irakasteko konpromisoa oso-osorik bete dutenak eta, jarraian, konpromiso horretan denbora gehien egon direla egiaztatzen dutenak.

-Euskaraz irakasten denbora gehien eman dutenek.

Gorago aipatutako kasu horietako bakoitzean, izangaien hurrenkera Birziklapenean sartzeko egin behar izan duten sarrerako proban egiaztatzen duten euskara mailaren araberakoa izanen da.

8.3. Hautapen prozedura.

Hautapen prozedura honako egintza hauei lotuko zaie:

-Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilera, onartuen behin-behineko zerrenda onesteko.

-Onartuen behin-behineko zerrenda Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web gunean jendaurrean jartzea.

-Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

-Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilera, erreklamazioak ebazteko eta onartuen behin betiko zerrenda onesteko.

-Onartuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzea Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web gunean.

8.4. Itxaron zerrenda.

Parte-hartzaileak hautatu ondoren, sor daitezkeen postu hutsak betetzeko itxaron zerrenda prestatuko da.

Hirugarren araua.-Euskara ikasteko ikastaro estentsiboak

Euskara ikasteko ikastaro hauek ikastetxe publiko eta pribatuetako irakasle ez-unibertsitarioei eskaintzen zaizkie. Lan baimenik gabekoak dira eta irakasle horiek ez dute aldez aurretik EGA agiria edo baliokidea eskuratua izanen. Aldi baterako langileek ere har dezakete parte ikastaro estentsiboen deialdi honetan, euren kontratuak indarra duen bitartean.

Ikastaroak "Zubiarte euskaltegia" IPn emanen dira. Nolanahi ere, ikastetxeetan edo ILZetan ematerik izanen da, ikastetxe bateko edo hurbileko ikastetxe bateko baino gehiagoko irakasle taldeak sortzen badira eta haien euskara maila antzekoa bada.

Nolanahi ere, talde bakoitzeko parte-hartzaileak bost izanen dira, gutxienez, eta hamabost, gehienez. Astean 6 eskola ordu izanen dituzte, gutxienez.

Euskara helduei irakasteko curriculumaren mailei buruzko uztailaren 5eko 365/2002 Foru Aginduaren 6. artikuluak ezarritako helburuei egokituko zaie programa.

Deialdia irailean eginen da eta ikastetxeetara ikastaroen gaineko argibideak igorriko dira eta haietan esanen da nola eman behar den izena. Ikastaldia 2008ko irailaren bukaeran hasiko da eta 2009ko maiatzaren 29an bukatuko da.

Kurtsoak eta taldeak antolatu ondoren, ikaspostu hutsik balego, izena emateko beste epe bat irekiko da 2009ko urtarrilean. Betebeharrak betetzen dituzten ikasleak izena emateko ordenaren arabera onartuko dira, ikaspostu huts horiek bete arte, jakina.

Urtarrilean eta maiatzean, "Zubiarte euskaltegia" IPk txosten idatzia bidaliko dio Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari. Txosten horretan agertuko dira, besteak beste, parte-hartzaileen bertaratze maila eta haiek eskuratutako maila eta helburuak.

Laugarren araua.-Helduak euskalduntzeko ikastegi pribatuetan ematen diren ikastaroak egiteko bakarkako laguntzak

1.-Helburua.

Laguntza hauen helburua da helduak euskalduntzeko ikastegi pribatuek ematen dituzten ikastaroak diruz laguntzea, baldin eta eraginpeko herri edo eskualdean eskaintza hori betetzen duen administraziopeko euskalduntze ikastegirik ez bada, salbu eta azken horietan onartua ez izana justifikatzen bada.

Parte-hartzaileek eskubidea izanen dute 2008ko urritik 2009ko irailera bitarteko matrikula eta hileko gastuen zati bat ordain diezaieten. Ikastaroetara bertaratzearen araberakoa izanen da ordainketa.

2.-Onuradunak.

Eskola eta lanbide irakaskuntzan diharduten ikastetxe publikoetako eta pribatuetako irakasleek eskatu ahal izanen dituzte diru-laguntzak. Aldi baterako irakasleek ere eska ditzakete diru-laguntza horiek, euren kontratuak indarra duen bitartean.

3.-Laguntza motak.

a) Urritik ekainera bitarteko ikasturtea: 0,70 euro frogatutako orduko; ikasturte bakoitzeko 275 euro arte, gehienez ere.

b) Udako ikastaroak eta ikastaro trinkoak (2 astetik 6 aste bitartekoak).

b.1) Barnetegia ez denean, egunean gutxienez 2 eskola ordu hartuz: 0,70 euro frogatutako orduko; 100 euro, gehienez ere.

b.2) Barnetegian, egunean gutxienez 5 eskola ordu hartuz. Diru-laguntza: 14 euro eskola egun osoko, ostatua barne; 450 euro, gehienez ere.

Diru-laguntzak bi epetan (uztailean eta azaroan) ordainduko dira.

4.-Eskaeren izapideak egitea.

Bakarkako diru-laguntzetarako eskaerak, deialdi honetako III. eranskineko ereduaren araberakoak, Hezkuntza Departamentuko Erregistroan edo azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan zehaztutako tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

Eskaerarekin batera, agiri hauek ere aurkeztuko dira:

-Ikasketa tasei dagozkien fakturak eta, hala behar denean, ostatuari dagozkionak.

-Euskaltegiak emandako aprobetxamendu ziurtagiria. Ziurtagiri horretan honako hauek agertuko dira: bertaratzea, hasierako maila, kurtsoaren iraupena eta ordu kopurua, eskatzaileak egindako orduak eta bukaeran eskuratutako maila.

Eskaeraren eredua eta Euskaltegiak emanen duen ziurtagiriaren eredua Hezkuntza Departamentuko web gune honetan agertuko dira: http://www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/formación/euskera.php

Ikasturtean hartutako klaseetarako eskaerak ekainean aurkeztuko dira, eta udako ikastaroetarakoak, berriz, urrian. Eskaerak egiteko epeak luzaezinak dira.

II.-EUSKARA HOBETZEKO IKASTAROAK

Bosgarren araua.-Euskara hobetzeko ikastaro trinkoa (Freskatze ikastaroa), aldi baterako lan baimenarekin.

1.-Ikastaroaren helburua.

Ikastaroaren xedeak dira parte hartzen duten irakasleek gramatika ezagutza eguneratzea eta testuen ekoizpena, bai ahoz bai idatziz, hobetzea. Euren ikastetxeetan irakasle horiek erreferente bat gehiago izan daitezke euskarazko komunikazio eta hizkuntza kalitatea hobetzerakoan.

2.-Parte-hartzaileak.

Deialdi honetan 20 postu sartzen dira. Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetan euskaraz irakasten duten irakasle ez-unibertsitarioei, hots, behin betiko destinoa dutenei eskainiko zaizkie.

Aldi baterako lan-kontratudunei dagokienez, honako bi baldintza hauek bete beharko dituzte: lanaldi osoko kontratua azken hiru urtetan Nafarroako Gobernuko ikastetxe publikoetan eta Nafarroan bizileku finkoa izatea.

Ez dute parte hartzen ahalko kurtso hau aurreko deialdian egin dutenek eta, aurreko deialdietan onarturik izanik, parte hartzeari uko egiten diotenek, aurretik behar bezala justifikatu gabe.

3.-Ikastaroaren egitura.

Ikastaroaren edukiak bi alditan banaturik dauden moduluetan antolatuta daude: 200 orduko aldi intentsibo bat, bi hilabetekoa, lan baimenarekin, eta 100 orduko aldi estentsibo bat, lan baimenik gabe. Bi aldi horiek batera egin beharko dira ikasturte beraren barnean.

Zuzenketa, Euskaltzaindiaren arauen arabera.

30

Euskaltzaindiaren gaur egungo arauak: euskara zuzen erabiltzeko arauak eta gomendioak.

Hizkuntza baliabideak.

31

Hizkuntzaren erabileraren zuzentasuna eta kalitatea: maileguak, kalkoak, esapideak, sintaxi osagaiak, puntuazioa, etab.

Testuen kalitatea: testu-antolatzaileak eta testu-aldaerak.

9

Komunikazioa: testua eta testuingurua. Kalitatezko testuaren ezaugarriak: zuzentasun gramatikala, egokitasuna, kohesioa eta koherentzia.

Kalitatezko testuak sortzea: testu generoak eta testu motak.

21

Azalpen eta argudio testuak: ikastetxeetako erabilera.

Testuen zuzenketa. Baliabide didaktikoak.

6

Metodo tradizionaletik metodo prozesalera: zuzenketarako baliabide didaktikoak (zuzenketa markak, bitakora koadernoa, kontrol zerrendak...).

Ahozko gaitasuna. Mintzamena eta elkarreragina.

18

Ahozko hizkuntzaren erabileraren alderdi kualitatiboak: irismena, zuzentasuna, jariotasuna, elkarreragina eta koherentzia. Aurretik landutako testuekin mintzamenaren gaineko praktikak eginen dira.

Nafarroako euskalkiak.

18

Sailkapena. Euskalkienezaugarriak. Euskalkien konparazioa. Euskalkiak ikastetxean sartzearen gaineko hausnarketa: onurak, mugak eta aplikazio praktikoak.

Itzulpena irakaskuntzari aplikatua: nozio orokorrak.

18

Itzultzeko oinarrizko teknikak, eskolan egunero erabiltzeko testuei begira.

Berariazko lexikoa.

15

Zientzien eta Letren arloetako hiztegi teknikoa.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak euskaraz.

18

Euskarazko zenbait programa informatiko erabiltzen sakontzea.

Bakarkako lana informatika gelan.

16

Norberak bere lanak egitea ikasgelako lana osatzeko eta, hala behar denean, teknologia berriak erabiltzea.

Osotara.

200

Euskara maila hobetzeko on-line ikastaroa.

40

Ohiko baliabideak eta baliabide digitalak (hiztegiak, entziklopediak, internet .), nork bere kasa hizkuntza maila eguneratzeko eta hobetzeko.

Ahozko gaitasuna: aldi praktikoa.

11

Aldi intentsiboko moduluan aurkeztu beharreko testuak prestatzea.

Kalitatezko testuak sortzea: aldi praktikoa.

8

Hizkuntzaren erabileraren alderdi kualitatiboen aplikazioa. Sortutako testuak aztertzea eta hobetzea.

Itzulpena irakaskuntzari aplikatua: praktika.

20

Aldi intentsiboan landutako itzulpen teknikak norberak bere lanean aplikatzea: berariazko ariketak, eskola testuak, norberaren azken proiektua. Itzulpenak zuzendu eta batera jartzea.

Euskalkiak: lan praktikoa.

10

Euskalkiak ikastetxean aplikatzeko proposamenak edo grabazioak egitea.

Berariazko lexikoa: aldi praktikoa.

8

Zientzietako eta Letretako arloetako hiztegi teknikoa. Arlo baten berezko hiztegi teknikoa: norberak egin beharreko lana.

Azken balorazioa.

3

Ikastaroaren edukia eguneroko irakaslanean nola aplikatu: batera jartzeko saioa.

Osotara.

100

Egiaztaturiko orduak, osotara.

300

4.-Ikastaroaren antolaketa.

2008ko irailean informazio saioa eginen da hautatutako irakasleekin. Saio horretan zehaztuko dira egutegia, ordutegia eta ikastaroaren bi aldien antolaketa.

Ikastaroaren aldi estentsiboa, nahitaez bete beharrekoa, 2008ko irailean hasiko da "Euskara hobetzeko on-line ikastaro"arekin. Aipatutako informazio saio horretan behar den material digitala banatuko da eta behar diren oharrak emanen dira.

Ikastaroaren aldi trinkoa, lan baimenarekin egindakoa, 2009ko urtarrilaren 12tik 2009ko martxoaren 13ra bitartekoa, biak barne, eginen da. Baimenaldiko lehen eta azken egunak ikasgelako jarduerak ordezko irakaslearekin koordinatzeko erabiliko dira. Ikastaldian irakasleek Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren eskola egutegia izanen dute.

Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (Uharte, Zubiarte kalea, 13) emanen dira klaseak.

Lan baimenarekin egiten den ikastaldi intentsiboko eskola saioak goizeko 9:00etatik 14:30a arte emanen dira, 30 minutuko atsedenaldia tartean dela.

Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak, behar teknikoak direla eta, aurrez ikusitako orduen banaketan, egutegian eta eskola emateko egutegian aldaketak egin ditzake.

5.-Parte-hartzaileen eskubideak eta betebeharrak.

5.1. Parte-hartzearen eskaerak berarekin dakar ikastaroko bi aldietarako aurrez ikusi diren jarduera guztiak egiteko konpromisoa hartzea. Abenduaren 15erako aldi estentsiboaren on-line ikastaroa egin gabe badu irakasleak, baja emanen zaio eta haren ordez beste bat sartuko da, ezarritako irizpideen arabera.

5.2. Hautaturiko irakasleek ezin izanen dute parte hartu bestelako eskola edo prestakuntza jardueretan, ikastaroaren jarduera presentzialetan egotea oztopatzen badute.

5.3. Irakasle onartuek prestakuntza jardueretarako dagoen laguntza -zinez egiten dituzten kilometroak ordaintzekoa-, eska dezakete. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak eskubidea du joan-etorri horiek egin direla egiaztatzeko.

5.4. Baldintza, konpromiso eta betebehar hauek betetzen ez dituztenek ikastaroko parte-hartzailearen izaera galduko dute, ikastaroari dagokion egiaztagiria galduko dute eta Administrazioak behar diren neurriak hartuko ditu.

5.5. Ez da inolako eskubiderik izanen eritasuna, greba edo ezinbesteko arrazoiak direla-eta egiten diren hutsegiteak berreskuratzeko.

5.6. Jarduera bukatutakoan, bertaratze ziurtagiria emanen zaie hartutako konpromisoak bete dituzten parte-hartzaileei.

5.7. Parte-hartzaileren batek oposizioak gainditzen baditu, Freskatze ikastaroa egiteari uko egin beharko dio. Praktikaldia gainditu ondoren, Freskatze ikastaroa berriz egiteko eskaera egin dezake.

6.-Eskaerak tramitatzea.

Ikastaro hauetan parte hartzeko eskaerak (IV. eranskineko eredua) Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluak zehaztutako tokietan.

Eskaerak aurkeztuko dira Ebazpen hau Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita 15 egun naturaleko epean.

Eskaerarekin batera honako agiri hauek aurkeztuko dira:

-Zerbitzu orri eguneratua. Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz eginen ditu orri horiek.

-Hezkuntza Departamentuak egiaztaturiko hizkuntza ikastaroetan (euskararen gramatika eguneratzekoetan, itzulpen ikastaroetan edo hizkuntza berritzeko proiektuetan) parte hartu izanaren ziurtagirien fotokopia konpultsatuak.

-Euskararen Gaitasun Agiriaren (EGA) edo agiri baliokide baten fotokopia konpultsatua.

7.-Parte-hartzaileen hautaketa.

7.1. Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordea

Batzorde horrek parte-hartzaileak onartuko ditu. Batzordekideak honako hauek izanen dira: Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria, Euskara atalburua, Zerbitzuak Ikuskatzeko eta Ikuskapen Teknikorako Zerbitzuko zuzendaria edo bere ordez arituko dena, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria edo bere ordez arituko dena, ikastetxe ez-unibertsitarioetako Irakasleen Batzordeko kide bat, Euskararen Nafar Institutua/Instituto Navarro del Vascuence (ENAI) erakundeko Euskararen Garapenerako Zerbitzuko zuzendaria edo bere ordez arituko dena eta programaren ardura duen Euskara Ataleko teknikaria, batzordeko idazkari lanetan ere arituko dena. "Zubiarte euskaltegia" Helduak Euskalduntzeko Ikastegi Publikoko zuzendariak eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroko zuzendariak aholkua emanen diete lan baimenarekin langileak hautatzeko batzordeari, euskaraz ikasteko ikastaro trinkoei eta hizkuntza maila hobetzeko ikastaro trinkoari dagokionez, hurrenez hurren.

7.2. Hautapen irizpideak.

Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordeak ikastetxe bakoitzeko 2 pertsona hautatuko ditu, gehienez ere. Izangaiak hautatzeko lehentasun irizpide hauek erabiliko dira, behean agertzen diren hurrenkeraren arabera:

-EGA agiriak edo baliokideak gaiturik, euskaraz irakasten urte gehiago daramatenak.

-Hezkuntza Departamentuak egiaztaturiko ikastaroetan (euskararen itzulpenari buruzkoetan, euskararen gramatika eguneratzekoetan edo hizkuntzaren berrikuntza proiektukoetan) gutxienez 50 orduz aritu izana egiaztatu dutenak. Ez dira kontuan hartuko hizkuntzaren gaitasun agiriak edo ziurtagiriak eta behin-behineko hizkuntza gaikuntza eskuratzeko bideratutako ikastaroak.

Atal honetan soilik baloratuko dira hezkuntza administrazioekin lankidetza hitzarmenak sinaturik dituzten administrazio publikoek, unibertsitateek edo irabazi asmorik gabeko erakundeek ziurtaturiko jarduerak.

7.3. Hautapen prozedura.

Hautapen prozedura honako egintza hauei lotuko zaie:

-Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilera, onartuen behin-behineko zerrenda onesteko.

-Onartuen behin-behineko zerrenda jendaurrean jartzea Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web gunean, eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren http://educacion.pnte.cfnavarra.es/eibz web gunean.

-Onartuen behin-behineko zerrendari erreklamazioak aurkeztea.

-Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordearen bilera, erreklamazioak ebazteko.

-Onartuen behin betiko zerrenda jendaurrean jartzea Hezkuntza Departamentuko iragarki oholean eta http://educacion.pnte.cfnavarra.es web gunean, eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren http://www.educacion.cfnavarra.es/eibz web gunean.

8.-Itxaron zerrenda.

Parte-hartzaileak hautatu ondoren, abenduaren 15a arte sor daitezkeen postu hutsak betetzeko itxaron zerrenda prestatuko da.

Seigarren araua.-Euskara hobetzeko ikastaroak eta eguneratze didaktikorako ikastaroak.

1.-Helburua.

Prestakuntza eskaintzaren helburua da irakasleen prestakuntza beharrak arlo hauetan jasotzea: batetik, irakasleen euskarazko komunikazio eta hizkuntza gaitasunak hobetzea eta, bestetik, Euskal Hizkuntza eta Literaturaren arloko curriculumaren plangintza eta garapena egitea.

2.-Parte-hartzaileak.

Ikastaro hauek lan baimenik gabekoak dira. Nafarroako ikastetxe publikoetan eta pribatuetan diharduten irakasle ez-unibertsitario EGAdunei edo agiri baliokidea dutenei eskaintzen zaizkie. Aldi baterako langileek ere har dezakete parte ikastaro estentsiboen deialdi honetan, euren kontratuak indarra duen bitartean.

3.-Prestakuntza modalitateak.

Prestakuntza jarduerak modalitate hauetan emanen dira: ikastaroa, modulua, mintegia eta informazio saioa. Hala ere, ikastetxean berean hartu beharreko prestakuntzak laguntza berezia izanen du.

4.-Prestakuntza eskaintza.

Prestakuntza jarduerak honako atal hauen inguruan antolatuko dira:

-Gramatika eguneratzea, eta euskara zuzen eta egoki erabiltzea.

-Irakaskuntzari aplikaturiko itzulpena.

-Euskalkiak.

-Euskal Hizkuntza eta Literatura arloa.

-Teknologia berriak, ikus-entzunezko baliabideak eta bestelako baliabide didaktikoak.

4.1. Gramatika eguneratzea, eta euskara zuzen eta egoki erabiltzea.

-Euskaltzaindiaren araugintza I. Euskaltzaindiaren araugintzaren gaineko eguneratze gramatikala.

-Euskaltzaindiaren araugintza II. Euskaltzaindiaren araugintzan eta Hiztegi Batuan sakontzea.

-Sintaxia: zalantzak argitzeko bidean. Sintaxiaren gaineko zalantzak argitzeko teoria eta praktika.

-Hizkuntza aberasteko bideak. Hizkuntza modu aberatsagoan eta adierazkorragoan erabiltzeko oinarrizko baliabideak.

-Euskara hobetzeko on-line ikastaroa I. Eguneratze gramatikala euskaraz egiteko on-line ikastaroa. Interneteko kontsulta egiteko zenbait baliabide ezagutzea eta erabiltzea.

-Euskara hobetzeko on-line ikastaroa II. Eguneratze gramatikala euskaraz egiteko on-line ikastaroaren bigarren zatia. Interneteko kontsulta egiteko baliabideak ezagutzea eta erabiltzea.

-Hitanoa. Hitano erregistrora hurbiltzea. Hizkuntzaren erregistro ez-formala: teoria eta praktika.

-Mintza hadi lagun! Hitanoa erabiliz, mintzamena lantzeko ikastaro praktikoa. I. maila egin duten ikasleendako edo hitanoa euren inguruan hurbiletik ezagutzen dutenendako.

-Hezkuntza arloko hiztegia: informazio saioa. "Hezkuntzako hiztegia" lana hezkuntza administrazioko profesionalei eta irakasleei aurkeztea, eguneroko lanean sortzen ahal zaizkien zalantzak argitzeko. Gaztelania-euskara hiztegi honek euskarri digitala izanen du eta Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroaren (EIBZ) web gunean kontsultatzea izanen da: http://pnte.cfnavarra.es/eibz.

4.2. Irakaskuntzan aplikaturiko itzulpena.

-Itzulpengintza: eskola idazkiak. On-line ikastaroa, itzultzeko oinarrizko teknikak eta trebetasunak eskuratzeko, eta ele biko testuak diseinatzeko.

-Itzulpengintzarako teknologia berriak. Itzulpen lanak errazten dituzten baliabide informatikoak ezagutzeko eta on-line erabiltzeko ikastaroa, itzulpen fase desberdinetan (dokumentazioa, testuaren eraikuntza, zuzenketa eta berrikuspena). Itzulpen automatikoa.

4.3. Euskalkiak.

-Nafarroako euskalkiak on-line: hastapenak. Nafarroako euskalki nagusietara hurbiltzea eta bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea. Euskalkiek eskolan izan dezaketen aplikazioaren gainean hausnarketa egitea.

-Nafarroako euskalkiak: sakontzen. Euskalkien sailkapena eta haietako bakoitzaren berariazko ezaugarriak ezagutzea. Euskalkiek eskolan izan ditzaketen erabileren eta aplikazioen gainean hausnarketa egitea.

-Tokian tokiko euskalkia eskolan jasotzen. Tokian tokiko euskalkiaren ezaugarri nagusiak. Eskolan duen erabilera aztertzea. Ikastetxean berean plan bat prestatzea.

4.4. Euskal Hizkuntza eta Literatura arloaren inguruko ikastaroak.

-Euskararen erabilera sustatzeko baliabideak. D hizkuntza ereduko ikastetxeetako ikasleendako euskararen erabilera sustatzeko praktikak eta esperientziak.

-Eskolako liburutegia eta irakurtzeko zaletasuna on-line. Eskolako liburutegia eta irakurtzeko zaletasuna. Eskolako liburutegia antolatzeko eta irakurtzeko zaletasuna bultzatzeko jarduerak nola egin behar diren ikasteko on-line ikastaroa.

-A eredua: material didaktikoen lanketa. Eskura dagoen materialetik abiaturik, norberak bere materiala prestatzeko ildoak emanen dira.

-Nola sortu unitate didaktikoak (hizkuntzen trataera). Unitate didaktikoak modu koherentean nola sortu behar diren hausnarketa egitea, unitate didaktiko horietako batzuk aztertzea eta norberak bereak prestatzeko aholkuak ematea.

-Ahozkotasunaren lanketa ikasgelan. Ahozko hizkuntzaren izaera. Ahozko hizkuntzako jardueren plangintza sistematikoa egitea kurtsoetan eta zikloetan. Ahozko hizkuntza ikasgelan sustatzeko esperientziak aztertzea eta praktikoki aplikatzea.

-Testuak irakaskuntzan: sorkuntza eta zuzenketa. Zenbait testuren (argudiozko testuen, azalpenezko testuen eta abarren) ezaugarriak ezagutu eta aplikatzeko on-line ikastaroa. Ikastetxean erabili beharreko testuak hobetzea.

-Ipuin tailerra eta herri ipuinak. Ikastaro honetan literatura tradizionala ezagutu eta landuko da. Halaber, irakurriaren ulermenerako eta idazmenerako materialak ere sortuko dira.

-Kamishibai euskaraz. Kamishibaia, hots, ipuinak kontatzeko japoniar metodo tradizionala ezagutzea.

-Kamishibai euskaraz: lantaldeak. Kamishibaiak egokitzeko lantaldeak, berariazko behar hauen arabera: A eredurako edo D eredurako kamishibaiak, edo euskarazko edo ingelesezko kamishibaiak.

4.5. Teknologia berriak, ikus-entzunezko baliabideak eta bestelako baliabide didaktikoak.

-Blogintza. On-line ikastaroa, interneteko baliabide hau bi alderditan ezagutzeko: hartzaile gisa, blogosferan euskaraz gertatzen ari dena jakiteko, eta emaile gisa, blog pertsonala probatuz.

-Blogintza. Hala eskatzen duten ikastetxeetan ematen den modulua. Edukia aurrekoaren berbera da.

-Interneteko baliabideak eskolan. Web 2.0. On-line ikastaro honi esker hurbilago izanen ditugu gaur egun Interneten aurki ditzakegun baliabideetako batzuk, hau da, ateratzen ari diren on-line erako edukiak, aplikazioak eta zerbitzuak eta horiek oro irakaslanean duten eragina.

-Bideo grabazioak, edizioa eta erabilera didaktikoa. Ikus-entzunezko baliabideak eta grabazio teknikak erabiltzea, hizkuntza mintzatua eta idatzia sustatzeko.

-Eskolako egunkari digitala. On-line erako ikastaroa. Eskolako egunkari digitala sortu eta hezkuntza baliabide modura erabiltzea.

-Webquest-a. Unitate didaktiko mota hauek ikerketa jarduerekin aztertzea (ikasleek jarduera horietan erabiltzen duten informazioa Interneten lortzen dute, oso-osorik edo parte batean).

-Hizkuntza jolasak I eta II. Jolasaren hizkuntza. Jolasaren azterketa eta bizipena euskara sustatzeko hezkuntza baliabide modura hartuta. Jolasak ikasgela barruan eta kanpoan erabiltzea hizkuntza gaitasunak hobetzeko xedez.

-Antzerki Clown-a. Desinhibitzeko, komunikatzeko, emozioak adierazteko eta jolasteko teknika. Ikasgelan egindako antzerkia, pertsonaiak sortzen laguntzeko eta testuak modu naturalean eta dibertigarrian lantzeko egokia.

-Kanta dezagun! Kantua erabiltzea mintzamena eta idazmena lantzeko.

-Ahotsaren erabilera egokia. Ikastaro honetan parte hartuko dutenek ahotsa erabiltzen ikasiko dute ahotsaren arnasketa, erlaxazio eta inpostazio tekniken bitartez. Horretaz gainera, ahotsaren tinbrea, tonua, bolumena eta iraupena ere sakonduko dituzte. Arnasa egoki hartzeko eta egoki ahoskatzeko zer egin behar den esanen da.

Ikastaroetako batzuk zenbait modalitatetan emanen dira eta, hartara, behin betiko eskaintzan zehaztuko dira.

4.6. Helduei euskara irakastea eta EGA agiria.

Ziurtagirietarako epaimahaikideendako berariazko prestakuntza.

5.-Argibideak eta kudeaketa.

Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoren, ikastetxeek eta prestakuntza jardueretan parte hartu dutenek egokitzat jotako ekarpenak eta iradokizunak egiten ahal dizkiote Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari.

Eskaintzaren behin betiko formatua ezarri ondoren, eskaintza hori Hezkuntza Departamentuak 2007-2008 ikasturterako prestatuko duen Irakasleendako Prestakuntza Planean islatuko da.

2008ko ekainean, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak prestakuntza jardueren gaineko informazio xehea bidaliko du ikastetxeetara eta esanen du jarduera horiek noiz eta non eginen diren eta haietan izena emateko epeak eta modua zein izanen diren.

2008ko irailean, izena aurretik emateko epea irekiko da.

Behar den informazioa honako web gune hauetan ere egonen da: Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa (www.pnte.cfnavarra.es/eibz/ikastaroak) eta Hezkuntza Departamentua (www.pnte.cfnavarra.es/profesorado/formación/euskera.php).

II. ERANSKINA

Euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoetarako eskaera

Eskatutako modalitatea:

f A modalitatea (2 urte)

f B modalitatea (urtebete)

f C modalitatea (lauhileko bat)

Eskatzailearen datu pertsonalak:

Deiturak:

Izena: ...................................... Jaioteguna:

NAN: ......................... Langile erroldaren zk.:

Helbidea:

Herria: ................................................ Posta kodea:

Posta elektronikoa: ................................ Tel.:

Lanpostua:

f Maisua/Maistra.

f Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

f LHko. irakaslea.

f ...................

2007-2008 ikasturtean duen destinoa:

Ikastetxea: ............................. Herria:

Etapa: ............ Titulazioa: .............. Espezialitatea:

Lan egoera:

f Behin betikoa

f Lan-kontratudun finkoa

f Behin-behinekoa

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain.

Euskara maila:

Eskuratu duen mailarik handiena: .................................... Urtea:

Euskaltegia edo ikastegia:

Euskaraz birziklatzeko egindako ikastaro trinkoak, irakaslanetik erabat liberaturik:

Modalitatea(k): ......................................... Urtea(k):

Zinpeko aitorpena, arauak onartzeko eta Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasleendako euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoaren (A modalitatekoaren eta lan baimenarekin egitekoaren) baldintzak onartzeko.

............ jaunak/andreak, zk.dun Nortasun-agiri nazionala duenak, aditzera ematen dut Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko irakasleendako euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoaren (. modalitatekoaren) deialdiaren berri badudala, eskaturiko baldintzak betetzen ditudala eta euskaraz birziklatzeko ikastaro trinkoei dagozkien baldintzak eta konpromisoak onartzen ditudala, bereziki nire birziklapenaldia bukatu ondorengo 5 urtetan nire eskualdean eskolak euskaraz ematekoa. Halaber, onartzen dut Birziklapenaren Jarraipen eta Hautapen Batzordeak birziklapenaldia bukatzeko egokitzat jo duen epea.

(Sinsadura)

............n, 2008ko ..........aren .....(a).

Bitarteko irakasleek ziurtagiria ekarri beharko dute, zeinetan adieraziko baita Nafarroako herri batean erroldaturik daudela.

III. ERANSKINA

Euskarazko ikastaroak egiteko bakarkako dirulaguntzetarako eskaera. 2008-2009 ikasturtea

Eskatzailea:

Deiturak: Izena:

NAN: Jaioteguna:

Helbidea: Herria:

Posta kodea: Telefonoa:

Posta elektronikoa: Langile erroldaren zk.:

Lanpostua:

f Maisua/Maistra.

f Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

f LHko irakasle teknikoa.

f ................

2007-2008 ikasturtean duen destinoa:

Ikastetxea: Herria:

Tel.: Etapa:

Hezkuntza maila: Atxikipena/espezialitatea:

Lan-egoera:

f Behin betikoa

f Behin-behinekoa

f Lan-kontratudun finkoa

f Bitartekoa edo Aldi baterako lan-kontratuduna

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain

Egindako ikastaroen datuak:

Urteko ikastaroak. f

Udako ikastaroak:

f Araubide irekia.

f Barnetegia.

Ikastegia/Euskaltegia: .................................. Helbidea:

Posta kodea: ............ Herria: .......................... Tel:

Ikaslearen hasierako maila ............ Lortutako maila:

Hasiera eguna: .......................... Bukaera eguna:

Zenbat orduz ikasi duen: ......................... Barnetegian zenbat egun egon den:

Asteko ordutegia:

Astelehena Asteartea Asteazkena Osteguna Ostirala Larunbata Igandea

(e)tatik:(e)tara: (e)tatik:(e)tara: (e)tatik:(e)tara: (e)tatik:(e)tara: (e)tatik:(e)tara: (e)tatik:(e)tara: (e)tatik:(e)tara:

....................., 200...(e)ko .....................aren .................(a).

(Eskatzailearen sinadura)

IV. ERANSKINA

Euskara hobetzeko ikastaro trinkoa (freskatze ikastaroa) lan baimen partzialarekin egiteko eskaera)

Eskatzailea:

Deiturak:

Izena: ................................................ Jaioteguna:

NAN: ......................... Langile erroldaren zk.:

Helbidea:

Herria: .............................................. Posta kodea:

Posta elektronikoa: ........................... Tel.:

Lanpostua:

f Maisua/Maistra.

f Bigarren Hezkuntzako irakaslea.

f LHko irakaslea.

2007-2008 ikasturtean duen destinoa:

Ikastetxea: ............................. Herria:

Etapa: ......... Titulazioa: .................. Espezialitatea:

Lan egoera:

f Behin betikoa.

f Lan-kontratudun finkoa.

f Behin-behinekoa.

f Eskatutako edo behartutako lekualdatzearen zain.

2005-2006 ikasturtean duen destinoa:

-Gaurkotze gramatikaleko, itzulpeneko eta berrikuntzako jardueretan egiaztaturiko orduak

-Eskaera zein ikastetxetatik egiten den, hari atxikitako funtzionario modura zenbat urtez ari den irakasle modura

-Zenbat urtez ari den euskaraz irakasten

-Birziklapen ikastaroak, lan baimenarekin (zenbat hilabete)

-EGA agiria edo baliokidea zein urtetan eskuratu zuen

Euskara hobetzeko ikastaroa Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroan (EIBZ) eginen da, eta honen bidez ikastaro horretan parte hartzea eskatzen dut.

Adierazten dut ikastaro hori egiteko ezarritako baldintzak ezagutu eta onartzen ditudala eta esandako datuak errealak eta egiazkoak direla.

Honela jasota gera dadin izenpetzen dut agiri hau.

(Eskatzailearen sinadura)

...................n, 200...(e)ko .........aren ....(a)

Iragarkiaren kodea: F0804435