41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. BESTELAKO XEDAPENAK

1.3.4. Dirulaguntzak eta bekak

69/2008 FORU AGINDUA, otsailaren 21ekoa, Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako kontseilariak emana, ezintasunak dituzten pertsonen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateentzako 2008ko diru-laguntzen deialdia onesten duena.

Gizarte zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Foru Legearen 2. artikuluak ezartzen duenez, botere publikoen jarduketek funtsezko helburu hauek izanen dituzte, besteak beste, gizarte zerbitzuen arloan: pertsona guztien bizi kalitatea hobetu eta haien normalizazioa, partaidetza eta integrazioa sustatzea arlo guztietan; autonomia pertsonala, familiarra eta taldeena sustatzea; kohesio soziala eta elkartasuna sustatzea; pertsonen eta taldeen bazterketa-egoerei aurrea hartu eta haietaz arduratzea; eta mendekotasunak eta oinarrizko baliabide ezak eragindako premiei erantzutea.

Agindu hori Foru Komunitateak gizarte laguntzaren arloan duen eskumenaren arabera eman zen. Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 44.17 artikuluan xedatutakoarekin bat, Espainiako Konstituzioko 49. artikuluan xedatutakoarekin harremanetan jarri behar da. Horren arabera, agintariek urritu fisiko, zentzumenezko eta psikikoak tratatu, bizkortu, integratu eta haien arazoei aurrea hartzeko politika eginen dute.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak Nafarroako Aurrekontu Orokorren kargura onura publikoko edo gizarte intereseko jarduerak sustatzeko ematen diren diru-laguntzei aplikatu beharreko araubide juridiko orokorra ezartzen du. Diru-laguntzak eman baino lehen, organo eskudunak haien arauak ezarri eta argitaratu beharko ditu, deialdiaren xede den egoeran daudenek edo laguntzen xedeko jarduerak egiten dituztenek laguntzak jasotzeko aukera izan dezaten.

Irailaren 10eko 184/2007 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Mendekotasun Agentziako estatutuak onetsi ziren. Erakunde horri eman zitzaizkion deialdi honen xede den arloari buruzko eginkizunak.

Espedienteko txosten tekniko eta juridikoek deialdiaren egokitasuna eta onura publikoa eta deialdiaren eta haren arauen legezkotasuna adierazten dute, hurrenez hurren.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuari eta haren lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen bidez eta Familia, Kirol, Gazteria eta Gizarte Gaietako Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 125/2007 Foru Dekretuaren bidez esleitu dizkidaten eskurantzak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Urritasunen bat duten pertsonen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateei 2008an dirulaguntzak emateko deialdiaren arauak onestea. Arauok foru agindu honen I., II. eta III. eranskinetan ageri dira.

2. 2.053.300,00 euroko gastua baimentzea, 2008ko ekitaldiko "Ezintasunak dituzten pertsonen arloko entitateendako diru-laguntzak" izeneko 920005-91810-4819-231300 kontusailaren kargura.

3. Foru agindu honen berri ematea Nafarroako Mendekotasun Agentziako Programen Atalari, bai eta Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Aurrekontuen Kudeaketarako Atalari ere, eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2008ko otsailaren 21ean.-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako kontseilaria, María Isabel García Malo.

I. ERANSKINA

ARAU OROKORRAK

Ezintasunen bat duten pertsonen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko entitateei 2008an dirulaguntzak emateko deialdiaren arauak

1.-Xedea, aplikazio eremua eta modalitateak.

1.1. Xedea.

Deialdi honen xedea ezintasunen bat duten pertsonen arloan ari diren irabazi asmorik gabeko Nafarroako entitateei 2008an dirulaguntzak emateko araubidea ezartzea da.

1.2. Aplikazio eremua.

Dirulaguntza hauen bidez entitate horien proiektuak bultzatu nahi dira, ezintasunen bat duten pertsonen behar berariazkoei arreta emateko ekintzak eta elkartegintza sustatzeko, bai eta pertsona horien independentzia sustatzeko eta mendekotasunari aurrea hartzeko.

1.3. Modalitateak.

Deialdi honen ondorioetarako, proiektua da dirulaguntza eskatzen duen entitateak dirulaguntza jasotzeko aukeratzen dituen modaliteen multzoa. Hori helburu, bi modalitate mota ezarri dira, elkarren artean bateragarriak eta osagarriak direnak:

a) "Elkartegintza sustatzea"

b) "Programak gauzatzea"

Diru-laguntzen gastua 2008ko ekitaldiko "Ezintasunak dituzten pertsonen arloko entitateendako diru-laguntzak" izeneko 920005-91810-4819-231300 kontusailaren kargura eginen da.

Aipatu aurrekontuko kontusailari dagokionez, %60 "Elkartegintza sustatzea" izeneko a) modalitatean aurkeztutako eskaeretarako erabiliko da eta %40 "Programak gauzatzea" izeneko b) modalitatean aurkeztutako eskaeretarako.

"Elkartegintza sustatzea" izeneko a) modalitatean aurkeztutako eskaerak baloratuko dira lehenbizi. Modalitate honetarako diru-laguntzak erreserbatutako %60ra ez badira iristen, zenbateko hori "Programak gauzatzea" izeneko b) modalitatean aurkeztutako eskaeretarako erabiliko den portzentajeari gehituko zaio.

2.-Entitate eskatzaileek bete beharreko baldintza orokorrak.

Bi modalitatetan edozeinetan parte hartu nahi duten entitateek betebehar hauek bete beharko dituzte:

2.1. Legez eratutako pertsona juridikoa izatea eta dagokion erregistroan inskribatua egotea:

-Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarteen Erregistroa.

-Nafarroako Gobernuko Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Zerbitzuen Erregistroa.

-Entitatearen izaera juridikoagatik bidezko izan daitezkeen horietan.

2.2. Sozietatearen helbidea Nafarroako Foru Komunitatean edukitzea. Hori arau honetan 2.1 puntuan aipatzen den erregistroko inskripzioaren bidez frogatuko da.

2.3. Irabazi asmorik ez edukitzea.

2.4. Erakundearen xedea urritasunen bat duten pertsonentzako jarduerak prestatzea dela espresuki agertzea estatutuetan.

2.5. Helburuak bete ahal izateko egitura egokia eta langile eta baliabide nahikoak izatea eta proposaturiko helburuak lortzeko behar den esperientzia eta gaitasun operatiboa frogatzea.

2.6. Zergei buruzko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneraturik izatea eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarekiko eta haren erakunde autonomoekiko zorrak kitatuak izatea, edo, bestela, entitate horiekin ordainketa geroratu edo zatikatzeko itun bat lortu dela frogatzea.

2.7. Dirulaguntzen onuraduna izateko Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ezarritako gainerako debeku egoeretan ez egotea.

Aipatutako baldintza horiek guztiak eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunean eta lagundutako jarduerak irauten duen bitartean bete beharko dira.

3.-Eskabideak aurkeztea.

3.1. Eskaerak non eta noiz aurkeztu.

Entitate interesdunek eskaera bat aurkeztu beharko dute, horretarako prestatu den ereduaren arabera. Eredua Nafarroako Mendekotasun Agentziako bulego nagusietan (González Tablas kalean, zk.g.) eta erakunde beraren webgunean eskuratzen ahalko da.

20 egun balioduneko epea izanen da eskabideak aurkezteko, entitate interesdunaren legezko ordezkariak izenpetuak, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Eskaerak Nafarroako Mendekotasun Agentziaren erregistroan (González Tablas, zk.g., 31005 Iruña), Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Jurudikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluko 4. idatz-zatian ezarritako tokietan aurkezten ahalko dira.

Postetxeetan aurkezten diren eskaerak gutun-azal irekitan sartuko dira, lehenbiziko orrialdeko goiko aldean onartu zeneko eguna eta abenduaren 3ko 1829/1999 Errege Dekretuan aipatzen diren gainerako zehaztapenak adieraz daitezen. Dekretu horrek posta zerbitzuak arautzen ditu. Gainera, entitate interesdunak, egun berean, fax baten bidez jakinarazi beharko dio Nafarroako Mendekotasun Agentziari eskaera igorri duela.

Dirulaguntza eskatzeak berekin dakar deialdi honen oinarriak onartzea.

3.2. Entitate eskatzaileak modalitate guztietarako aurkeztu beharreko dokumentazio orokorra.

a) Elkarte edo entitatearen estatutuak.

b) Kasuan kasuko inskripzioa bidezko diren erregistroetan egin dela frogatzen duten agiriak:

-Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Elkarteen Erregistroa.

-Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Zerbitzuen Erregistroa.

-Entitatearen izaera juridikoagatik, dagokion beste edozein inskripzioren egiaztagiria.

c) Dirulaguntza-eskaera sinatzen duen pertsonaren ordezkaritza frogatzen duen agiria eta pertsona horren nortasun agiri nazionala.

d) Entitatearen identifikazio fiskaleko txartela.

e) Laguntza transferentzia bidez jasotzeko eskaera.

f) Erantzukizuneko aitorpena, entitatearen ordezkariak emana, entitatea, administratzaileak eta ordezkariak dirulaguntzen onuradun izateko debekuetan ez daudela dioena. Debeku horiek Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan ageri dira.

g) Hala behar izanez gero, eta arauko 9 a) atalean xedatutakoari dagokionez, dirulaguntzaren helburuak betetzeko diru-funtsak aurretiaz behar direla justifikatzeko txostena.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 8. idatz-zatian eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legearen 9. artikuluko 4. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, ez dago a), b), c), d) eta e) letretan eskatzen diren agiriak aurkeztu beharrik, baldin eta horiek Foru Komunitateko Administrazioko organoek ziurtatu behar badituzte edo Administrazioak dagoeneko dauzkan datuak badira. Kasu horietan, agirietan aldaketarik izan ez bada, berriz aurkeztu beharrean, entitatearen ordezkariaren adierazpen bat egiten ahalko da, inguruabar hori azaltzeko.

3.3. Eskaerako akatsak zuzentzea.

Eskaerarekin batera aginduzko agiriak aurkeztu ezik, organo instruktoreak entitate eskatzaileari eskatuko dio gehienez ere 10 egun balioduneko epean akatsak zuzen ditzala eta adieraziko dio, horrela egin ezik, haren eskaera ezetsitzat joko dela. Kasu horretan espedientea artxibatzeko aginduko da eta dagokionari jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legeko 42. artikuluan xedatu bezala.

4.-Prozedura antolatzeko, instruitzeko eta ebazteko eskumena duten organoak.

Deialdi honen ondorioetarako, diru-laguntzak emateko prozedura antolatu eta izapidatzeko eginkizunak Programen Atalari esleitu zaizkio. Arau hauetan "organo instruktorea" aipatzen delarik, ulertzen da atal horretaz ari dela.

Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak izanen du kontzesio prozedura ebazteko eskumena.

5.-Dirulaguntzak emateko prozedura, baloratzeko arau orokorrak eta lehentasunak.

Deialdi honetan aipatzen diren laguntzak emateko prozedura lehia bidez tramitatuko da, aurkezten diren eskaerak konparatuz, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 17. artikuluko 1. idatz-zatian xedatutakoarekin bat.

Modalitate bakoitzerako eskaerak aparte baloratu eta ebatziko dira, kasuan kasuko eranskinean ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz. Eskaerak baloratzeko eta dirulaguntzak emateko, 1.3. arauan aipatutako lehentasun-ordena ezarri da.

Modalitate bakoitzari dagokion puntuazioa finkatzeko, proiektuan sartutako kostu ekonomikoen ebaluazioa eginen da. Aurreikusitako gastuak goitituak daudela ikusiz gero, puntuazioa eman aitzin, programaren kostu ekonomikoaren beste balorazio bat eginen da prezio errealak erabiliz. Horrela jokatuz gero, dirulaguntza proposatzeko txostenean horren arrazoiak emanen dira.

6.-Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena modalitatez modalitate eginen da, lortutako puntuazioaren eta aurrekontuetan dagoen diruaren arabera, kontuan harturik betiere aurreko aruan ezarritako lentasunak. Horretarako, eranskinetan azaltzen diren arauak erabiliko dira, kontuan hartuta betiere a) modalitateko esleipena ("Elkartegintza sustatzea") behin betikoa izanen dela eta b) modalitateko ("Programak gauzatzea") dirua banatu aurretik eginen dela.

7.-Prozeduraren gaineko ebazpena, publizitatea eta errekurtsoak.

Eskaerak ebaluatu ondotik, puntuazioa eman eta behin betiko balorazioa eginen da, eranskin honen 6. arauan ezarri bezala eta deialdi honetako eranskinetan "Dirulaguntzaren zenbatekoa esleitzea" izeneko arauan modalitate bakoitzerako adierazten dena kontuan hartuta.

Organo instruktoreak txosten-proposamena eman aurretik, interesatuei entzuteko tramitea egin daiteke, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 84. artikuluari jarraikiz.

Proposatzen den dirulaguntzaren zenbatekoa aurkeztutako eskaeran ageri dena baino txikiagoa izanez gero, entitate eskatzaileak eskaera berregiten ahalko du, gehienez ere hamar egun naturaleko epean, jakinarazten denetik hasita. Betiere, bermatu beharko da berregindako programak jatorrizko programaren xede eta ezaugarri berak izanen dituela.

Halaber, proiektu berreginaren aurrekontua ez da txikiagoa izanen proposatutako dirulaguntzaren zenbatekoaren eta hasiera batean baldintza antzekoetan aurreikusitako kofinantzaketaren batura baino.

Organo instruktoreak aurkeztutako ebazpen proposamenak ikusita, Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak ebazpena emanen du dirulaguntzen gainean.

Ebazpena entitate interesdunei jakinaraziko zaie eta hura emateko arauak, dirulaguntza hartzen duten eskatzaileen zerrenda eta, halakorik bada, beste eskaerak ukatzeko arrazoiak adieraziko dira. Emanez gero, dirulaguntzaren helburua, zenbatekoa, ordaintzeko modua eta gastuak justifikatzeko modua eta epea adieraziko dira.

Hori deusetan galarazi gabe, ematen diren dirulaguntzen gaineko ebazpenak Nafarroako Mendekotasun Agentziaren iragarki oholean argitaratuko dira (González Tablas, zk.g., Iruña). Argitalpenean deialdia, dirulaguntzak finantzatzeko aurrekontuko kreditu programa, onuradunak, onartutako zenbatekoa eta dirulaguntzaren helburua adieraziko dira.

Ebatzi eta jakinarazteko epea hiru hilabetekoa izanen da, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita. Epe hori bukatuta, eskaera ezetsitzat joko da. Hala ere, Administrazioa beharturik dago ebazpena ematera.

Ebazpen espresuaren edo isilbidezkoaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren zuzendari nagusiari zuzendua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean xedatutakoarekin bat.

8.-Bateragarritasuna.

Deialdi honetan araututako dirulaguntzak xede bera duten beste edozein dirulaguntza edo laguntzekin bateragarriak dira. Hala ere, diru-laguntzen zenbatekoa ezin da inola ere izan, bakarrik edo beste diru-laguntza, laguntza, dirusarrera edo berezko baliabide batzuekin batuta, onuradunak egin beharreko jardueraren kostua baino handiagoa.

9.-Aurrerakinak.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 33. artikuluarekin bat, dirulaguntzaren aurrerakinak ordaintzen ahalko dira, baldintza hauek betez gero:

a) Entitateak frogatu beharko du dirulaguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituela. Horretarako, eskaerarekin aurkeztu beharreko beste agiriekin batera, entitateak txosten bat aurkeztuko du, behar hori frogatuko duena.

b) Aurrerakin hori emateko beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, Foru Ogasunak aitortutako betebeharrei aurre egiteko funts likidoen egoeraren arabera emana.

Baldintza horiek bete ezik, dirulaguntza Dirulaguntzei buruzko Foru Legeko 32. artikuluan xedatutakoarekin bat pagatuko da, hiru hilabetetik hiru hilabetera zatitua, arau hauetako 10. artikuluko 2. c idatz-zatian xedatutakoarekin bat jarduera egin dela frogatu ondoren.

10.-Dirulaguntzaren ordainketa:

9. arauan eskatutako baldintzak betez gero, aurrerakinak honela ordainduko dira:

10.1. Ematen den dirulaguntza 60.000,00 eurokoa edo txikiagoa baldin bada, epe bakarrean ordainduko da, aurrerakin gisa, dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera.

10.2. Onarturiko dirulaguntza 60.000,00 eurotik gorakoa bada, gutxienez bi partetan ordainduko da. Lehenbizi, dirulaguntza onartzeko ebazpenarekin batera eta hurrengoa eta hurrengoak, ebazpen horretan aipatzen diren epe edo mugaegunetan. Kasu horretan, aurretik pagaturiko zenbatekoari dagokion exekuzioa frogatu beharko da agirien bidez, dirulaguntzaren hurrengo ordainketak egiten ahal izateko.

Horretarako, dirulaguntza hartu duen entitateak agiri hauek aurkeztuko ditu:

a) Proiektuaren bilakaeraren berri ematen duen erdibideko txosten labur bat.

b) Programek ordurarte izaniko dirusarrera eta gastuen zerrenda.

c) Programa bakoitzerako harturiko dirulaguntzari aplikaturiko gastuen zerrenda, non agiri zenbakia, kontzeptua, igorlea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztuko dira. Horretarako, entitate onuradunak jatorrizko agiriak eta fotokopiak aurkeztuko ditu. Banku-laburpenak, gordekinak eta fakturak, igorlearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa adieraziko dituztenak onartuko dira bakarrik egiaztagiri gisa, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Horren bidez fakturazio eginbeharrak arautzeko Erregelamendua onetsi zen. Jatorrizko fakturak Nafarroako Mendekotasun Agentzian zigilatuko dira, hartutako dirulaguntza justifikatzearren.

10.3. Entitate onuradunak bankuaren abala edo legeetan aipatzen den beste berme bat aurkeztuz gero, 60.000,00 eurotik gorako aurrerakinak egiten ahalko dira, baldin eta dirulaguntza betetzeko funts berrien beharra frogatzen bada. Kasu horretan, aurkezten den bermea aurreratu beharreko zenbateko osoaren adinakoa izanen da.

11.-Justifikazioa:

11.1. Dirulaguntza eman eta hurrengo urteko urtarrilean, entitate onuradunak memoria bat aurkeztuko du jardueraren exekuzioaz. Honako hauek adierazi beharko dira:

a) Entitatearen jarduera osoaren memoria labur bat, 2008ko ekitaldiko dirusarrera eta gastuen orotariko balantzea barne.

b) Diruz lagundutako programen exekuzioari buruzko txosten teknikoa, atal hauek aipatzen dituena:

-Programaren izena.

-Programaren eraginkortasuna. Urte hasieran jarritako helburuen eta lortutako emaitzen arteko konparazioa, eta egindakoaren eta pentsatutakoaren arteko aldea.

-Eragingarritasuna. Lortutako emaitzen ebaluazioa, erabilitako baliabide tekniko eta ekonomikoak eta giza baliabideak kontuan hartuz.

-Eragina. Programak zein ondorio izan dituen urritasunak dituzten pertsonen esparruan.

-Bideragarritasuna.

-Proiektuaren estrategiaren balorazioa. Proiektuan aurkitutako traba eta arazoen aurrean erantzun edo bide egokiena hartu ote den.

-Onuradunen parte-hartzea eta asebetetzea. Foru Komunitateko ukituen, bazkide kopuruaren eta parte-hartzaileen arteko proportzioa ebaluatuko da.

c) Programaren balantze ekonomikoa, non dirusarrera guztiak zehaztuko baitira, berezko funtsak eta Nafarroako Gobernuak, Nafarroako udalek, autonomia erkidegoek, bestelako udalek, Lan eta Gizarte Gaien Ministerioak, Europar Batasunak eta beste entitate publiko edo pribatu batzuek emaniko baliabideak aipatuz. Balantzeak gastu guztiak ere bilduko ditu, honelaxe sailkaturik:

-Langileria.

-Jarduerak.

-Funtzionamendua.

-Jardueren ordutegia

d) Programa bakoitzerako harturiko dirulaguntzari aplikaturiko gastuen zerrenda, non agiri zenbakia, kontzeptua, igorlea, data eta zenbatekoa zehaztuko baitira. Zerrenda horrekin batera kasuan kasuko egiaztagiriak aurkeztuko dira. Horretarako, entitate onuradunak jatorrizko agiriak eta fotokopiak aurkeztuko ditu. Banku-laburpenak, gordekinak eta fakturak, igorlearen eta hartzailearen datuak, data, kontzeptua eta prezioa adieraziko dituztenak onartuko dira bakarrik egiaztagiri gisa, maiatzaren 17ko 205/2004 Foru Dekretuan xedaturikoarekin bat. Horren bidez fakturazio eginbeharrak arautzeko Erregelamendua onetsi zen. Jatorrizko fakturak Nafarroako Mendekotasun Agentzian zigilatuko dira, hartutako dirulaguntza justifikatzearren.

Idatz-zati honetan aipatzen den betebeharra 2007an justifikatzen ez den dirulaguntzaren zatiari dagokio, 10.2 c) arauan xedatutakoarekin bat.

e) Dirulaguntzaren gastuen justifikazioa bereiz eginen da modalitate bakoitzerako.

f) Beste edozein dokumentazio grafiko edo idatzizko, borondatez eman nahi dena, diruz lagundutako programaren exekuzioa edo martxa onaren berri emateko.

11.2. Jarduerak dirulaguntzaz gain berezko funtsekin edo bestelako dirulaguntza edo baliabideekin finantzatuak izan direnean, justifikazioan dirulaguntza horien zenbatekoa, jatorria eta aplikazioa frogatu beharko dira.

Gastuak justifikatzeko kontu bat aurkeztuz eginen da egiaztapen hori eta, horrez gainera, entitateak espresuki adierazi beharko du jatorrizko fakturak Nafarroako Mendekotasun Agentziaren esku jartzeko prest dagoela.

12.-Entitate onuradunen betebeharrak.

a) Proiektua entitateak eskaeran eta dirulaguntza emateko baldintzetan zehaztu bezala burutzea.

b) Buru-eritasunen bat duten pertsonei zuzendutako jarduerak egiten dituzten entitateen kasuan, helburu berdintsuak dituzten zerbitzuetan egiten direnen ekintza osagarriak egin beharko dituzte, ordutegi desberdinetan.

c) Eranskin honetako 9., 10. eta 11. arauetan aipatzen diren frogagiriak, tartekoak eta bukaerakoak, aurkeztea.

d) Programaren zabalkundean eta publizitatean dirulaguntza nork eman duen adieraztea. Zabalkunde idatzia edo grafikoa egiten baldin bada administrazio emailearen logotipoa paratu behar da, dirulaguntza jaso duen entitatearen logotipoaren neurri berean eta ikusteko baldintza berdinetan.

e) Laguntza ematen duen organoak eta indarra duen legeriaren arabera eskudun diren bestelakoek egin beharreko egiaztapenak onartzea.

f) Jasotako diruaren erabilpenari buruzko frogagiriak gordetzea, agiri elektronikoak barne, egiaztatze eta kontrol lanak egin ahal izateko.

g) Lagundutako jarduera finantzatzeko eskatu edo lortutako beste laguntza, diru-sarrera edo baliabide batzuen berri ematea dirulaguntza eman duen organoari. Egoera hori jakin bezain laster jakinarazi behar da eta, betiere, jasotako dirua zertan erabili den justifikatu baino lehen.

h) Entitatearen ezaugarriak direla-eta, eskatzen ahal zaizkion kontabilitate arloko betebeharrak betetzea.

i) Deialdi honetan eta aplikatzekoak diren legeetan ezarritako kasuetan, hartutako funtsak itzultzea.

j) Dirulaguntzei buruzko Foru Legeak onuradunei ezartzen dizkien gainerako eginbeharrak.

13.-Azpikontratazioa eta hornitzaileen kontratazioa.

13.1. Azpikontratazioa.

Deialdi honi dagokionez, bidezko da azpikontratazioa, alegia, beste batzuekin dirulaguntzaren xede den jardueraren hein bateko exekuzioa hitzartzea. Kontzeptu honetatik kanpo gelditzen da onuradunak berez dirulaguntzaren xede den jarduera egiteko ordaindu behar dituen gastuen kontratazioa.

Onuradunak, gehienez ere, lagundu den jarduerari emandako dirulaguntzaren %50 erabiltzen ahalko du azpikontratazioetarako. Hirugarrenekin hitzarturiko jarduerak dirulaguntzaren zenbatekoaren %20 gainditzen duenean eta zenbateko hori 60.000 eurotik gorakoa denean, azpikontratazioa egin ahal izateko, idatzizko kontratua sinatu beharko da.

13.2. Hornitzaileen kontratazioa.

Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 28. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, zerbitzuak aholkularitza edo laguntza enpresek ematen dituztenean, diruz laguntzen ahal den gastuaren zenbatekoa 12.000,00 euro baino handiagoa bada, onuradunak frogatu beharko du organo emailearen aurrean hornitzailea eraginkortasun eta ekonomia irizpideei jarraituz hautatu dela.

Kasu horietan, irabazi-asmorik gabeko entitate onuradunak helburua lortzeko gai diren hiru enpresarekin edo gehiagorekin kontsultatu eta negoziatu beharko ditu kontratuaren baldintzak, eta eskaintzarik hoberena egiten duenarekin sinatuko du. Entitate onuradunak kontsultatzeko tramitearen gaineko dokumentazioa eta eskaintzak gorde beharko ditu. Kontu horiek agirien bidez frogatu beharko ditu, dirulaguntza ematen duen organoaren aurrean, kontratua sinatu bezain laster. Agiri horiekin batera, enpresa hautatzeko arrazoiei buruzko txosten labur bat aurkeztuko du.

Enpresa batzuei kontsultatu beharra ez da gauzatuko, dirulaguntzaren xede diren ezaugarrien berezitasunagatik, merkatuan hornidura edo zerbitzua ematen duten enpresak behar adina ez direnean.

14.-Baldintzak aldatzea.

Entitate onuradunek, jasotzen dituzten bestelako dirulaguntza, laguntza edo diru-sarrerez gain, dirulaguntza emateko eta haren zenbatekoa zehazteko kontuan harturiko baldintzen aldaketa guztiak ere jakinarazi beharko dizkiote Nafarroako Mendekotasun Agentziari.

Salbuespen gisa, dirulaguntzak hartzen dituzten entitateek zilegi izanen dute diruz lagundutako programaren edukia aldatzeko eskatzea, bai eta hura egiteko modua eta epeak ere, programaren garapena eragotzi edo zailtzen duten gorabeherak azalduz gero.

Programa aldatzeko eskaeretan aldaketa edo zailtasun horren inguruko behar adina arrazoi eman beharko dira eta inguruabar horiek gertatu eta berehala jakinarazi beharko dira, betiere dirulaguntzaren xede den programa burutzeko epea bukatu baino lehen.

Dirulaguntza emateko kontuan hartutako baldintzen aldaketa orok dirulaguntza emateko ebazpena aldarazten ahalko du, Nafarroako Mendekotasun Agentziak onartuta egonda ere, eta, hala badagokio, kasuan kasuko zenbatekoa itzultzeko eskatzen ahalko da.

15.-Itzulketa.

Hartutako zenbatekoa itzuli beharko da, osorik edo hein batean, programa ez bada burutzen edo dirulaguntza emateko ezarritako baldintzak ez badira betetzen, Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 35. artikuluan aipatzen diren zergatikoak gertatzen badira edo deialdi honetan berariaz aipatzen diren eginbeharrak ez badira betetzen. Legeek aurreikusitako kasuetan, gainera, bidezko izanen da dirulaguntza pagatu zenetik itzuli beharraren gaineko ebazpena ematen den arte sorturiko berandutza interesak pagatzeko eskatzea.

Dirua itzultzeko prozedurak goian aipatutako artikuluan xedatutakoari jarraituko dio eta irekitzen denetik 12 hilabeteko epean ebatzi beharko da.

Entitate onuradunak ia baldintza guztiak betetzen dituenean eta bere konpromisoak betetzeko jarrera garbia erakusten duenean, itzuli beharreko zenbatekoa proportzionaltasun irizpideari jarraituz zehaztuko da, dirulaguntza emateko ezarririko baldintzetatik zenbat eta noraino bete diren ikusita.

16.-Erantzukizuna eta zehapen araubidea.

Deialdi honetan aipatzen diren dirulaguntzak Dirulaguntzei buruzko Foru Legearen 42. artikuluan eta hurrengoetan dirulaguntzen arloan ezarritako erantzukizunaren eta administrazio arau-hausteei buruzko zehapen araubidearen menpe egonen dira.

Zehapenak erregelamendu bidez finkatzen den prozeduraren arabera ezarriko dira edo, halakorik izan ezean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen V. tituluan xedatutakoari jarraikiz.

17.-Deialdiaren eta arauen aurka bidezkoak diren errekurtso administratiboak.

Deialdi honen eta arauen kontra bidezko da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea, Nafarroako Gobernuari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko Foru Legean xedatutakoarekin bat.

18.-Aplikatu beharreko arauak.

Oinarri hauetan aurreikusita dagoenaz gain, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko xedapenak dira aplikatzekoak.

II. ERANSKINA

A) MODALITATEAREN ARAU BERARIZKOAK: ELKARTEGINTZA SUSTATZEA

1.-Xedea eta kontzeptuak.

1.1. Xedea

Aurreko urteko deialdian "Programak gauzatzea" modalitaterako diru-laguntza jaso zuten entitateek sustatutako elkartegintzaren jarduera berariazkoa diruz laguntzea.

1.2. Kontzeptuak:

a) Funtzionamendurako funtsezko gastuak

b) Oinarrizko langileria

1.3. Programen tipologia, bai gizarte osoari bai ezinduei eta haren familiei zuzendutakoak, modalitate honen barnean ageri direnak:

-Harrera

-Informazioa eta orientazioa.

-Zabalkundea.

-Sentsibilizazioa.

Modalitate honetan elkartegintzaren arloan oinarrizkoak diren programentzako dirulaguntzak sartzen dira. Beraz, b) modalitatean ez da honelako programetarako dirulaguntza eskaerarik onartuko.

2.-Betebeharrak.

2.1. Modalitate honetan diruz lagunduko den elkartegintza jarduera berariazkoak deialdiaren printzipioekin, xedearekin eta helburuekin bat etorri beharko du, deialdia onesten foru aginduan eta deialdi honen I. eranskineko 1. arauan adierazten denaren arabera.

2.2. Modalitate honetan dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateek deialdi honen I. eranskineko 2. arauan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

2.3. Modalitate honetarako dirulaguntza eskatzen duten entitateei 2007. urtean Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institututik (gaur egun Nafarroako Mendekotasun Agentzia) antzeko programak egiteko dirulaguntza jaso izana eskatuko zaie eta, horrenbestez, 2007ko urriaren 31ra bitarteko "Programak gauzatzea" eta "Elkartegintza sustatzea" modalitateen funtzionamenduaren benetako gastua justifikatua izan beharko dute.

2.4. Beste finantzabide bat edukitzea, berezko funtsetatik eta/edo bestelako dirulaguntza publiko edo pribatuetatik.

3.-Aurkeztu beharreko agiriak

3.1. 2007ko urriaren 31ra bitarteko "Programak gauzatzea" eta "Elkartegintza sustatzea" modalitateen funtzionamenduaren benetako gastuaren justifikazio kontua.

3.2. Entitatearen ordezkariaren zinpeko adierazpena, 2007ko urriaren 31n kaltedun diren bazkideen kopuruaren berri emateko.

3.3. Entitateak 2008. urterako aurreikusitako langile kontratatuen zerrenda, "Elkartegintza sustatzea" edo deialdi honetan diru-laguntza eskatu den gainontzeko programetara atxikita dagoela adierazita.

Dokumentazioa prestatu den eredu ofizialean aurkeztuko da.

4.-Balorazioa.

Aintzat hartzeko, eskaerek 40 puntu lortu beharko dituzte, hurrengo oinarrian ezarritako balorazio irizpideen arabera.

5.-Balorazio irizpideak

5.1. Deialdiaren printzipioen araberako jarduera bat baldin bada: 10 puntu.

5.2. Elkartegintzan oinarrizkotzat jotzen diren jarduera edo programak baldin badira: 10 puntu.

5.3. 2007. urtean entitateak funtzionamendu arloan izan duen benetako gastua agiri bidez eta behar bezala justifikatu bada: 10 puntu

5.4. Programa kofinantzatua baldin bada: 10 puntu.

6.-Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena.

Modalitate honen diru-laguntzaren zenbatekoa esleitzerakoan, entitate eskatzaileak hiru motetan sailkatuko dira:

-Ezintasunak dituzten pertsonen entitateak: ezintasunak dituzten pertsonen, harem familien, lagunen eta lankideen entitateak, berariazkoa ezintasunak dituzten pertsonen arloan lan egitea dutenak helburu.

-Federazioak: ezintasunak dituzten pertsonen entitate federatuen edo antzeko figura juridikoaren bitartez batutako entitateen federazioak.

-Beste entitate batzuk: entitatearen jardueren artean, urrituentzako programa bat edo gehiago dituztenak. Entitate hauek ezinen dute modalitate honetan diru-laguntzarik jaso.

Modalitate honetan, dirulaguntza moduluen arabera finkatuko da:

6.1. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa oinarrizko langileriaren kontzepturako:

-Langileriaren kontzepturako emanen den dirulaguntzaren gehieneko kopurua entitateak 2007ko urriaren 31n dituen bazkide urrituen kopuruaren arabera eta, arestian aipatutako entitatearen tipologia nolakoa den, oinarrizkotzat jotzen diren profesionalen kopuruaren arabera kalkulatuko da.

Horretarako, ondotik adierazten den taula hartuko da kontuan:

ZENBATEKOA

KOD. KONTZEPTUA BATERATUA

URTEA

A ADMINISTRAZIO LANGILEAK 15.529,98

G KUDEATZAILEA EDO KOORDINATZAILEA 29.047,57

P ERDI MAILAKO LANGILEAK 21.393,51

M HARRERA ETA BESTE 13.445,23

Gehienez onartzen den oinarrizko langile kopuruaren taula:

0tik 25era 1/3P+1/3A 1/3 P 0tik 5era

26tik 75era 1/2P+1/2A 2/3 P 6tik 10era

76tik 150era P+A P 11tik 15era

151tik 300era P*1,33+A+1/3R P + 1/3 A 16tik 20ra

301etik 600era P*1,50+A*1,50+1/2R P + 2/3 A 21etik 25era

601etik 900era P*1,75+A*1,75+1/2R P + A 26tik 30era

901etik 1.500era P*1,75+A*2+R*0,75 P + A + œ G 31tik 35era

1500etik gora P*2+A*2+R P + A + G 36 baino gehi.

Elkarteentzako bakarrik:

Langileen taula aplikatuz ateratzen den zenbatekoari 1/5 bat gehituko zaio, entitateak Nafarroan duen egoitza iraunkor bakoitzeko, egoitza nagusia alde batera utzita.

Profesionalen kopuruari kudeatzaileari edo koordinatzaileari dagokion ehuneko bat erantsiko zaio, honen arabera kalkulatua:

DEIALDI HONEN PROGRAMETARA

0tik 9ra 0

10etik 19ra 1/3

20tik 30era 2/3

30etik gora 1

b) modalitatean ("Programak gauzatzea") programa orokor gisa diru-laguntza eskatu duten entitateentzako oinarrizko langileen kontzeptuan emanen den diru-laguntza mugatua dago. Entitateak duen bazkideen kopurua edozein dela ere, gehienezko diru-laguntza erdi mailako langile bati dagokionaren erdia eta administrari bati dagokionaren erdia izanen da.

6.2. Dirulaguntzaren gehieneko zenbatekoa oinarrizko funtzionamendu gastuen kontzepturako:

2007an entitateak dituen funtzionamendu gastu benetakoak hartuko dira aintzat, alde batera utzita deialdira aurkeztu ez diren itunen, hitzarmenen edo programen ondoriozkoak, hau da, deialdian aurkeztu behar den proiektuaren gastuak besterik ez dira aintzat hartuko. Gastu horiei 2008. urterako aurreikusitako KPIa gehituko zaizkie. Ateratzen den zenbateko horren %60 ordainduko da.

Balorazioa 2007ko ekitaldiko gastuaren justifikazioa egiteko epea iragan baino lehen egiten bada, balorazio ondorioetarako funtzionamenduaren benetazko gastuaren zenbatekoa ezartzeko, 2007ko urriaren 31ra bitarte agirien bidez justifikatutako gastuak hartuko dira kontuan. Kopuru hori zati hamar, eta gero, bider 12 eginen da. Gastu horiei 2008. urterako aurreikusitako KPIa gehituko zaie. Ateratzen den zenbateko horren %60 ordainduko da.

-b) modalitatean ("Programak gauzatzea") programa orokor gisa diru-laguntza eskatu duten entitateentzako oinarrizko gastuen kontzeptuan emanen den diru-laguntza mugatua dago. Entitateak justifikatutako funtzionamendu gastu orokorra edozein dela ere, gehienezko diru-laguntza 10.000 euroko gehienezko gastuari dagokiona izanen da, hau da, 6.000 eurokoa izanen da gehienezko diru-laguntza.

6.3. Guztirako dirulaguntzaren zenbatekoa:

Modalitate honetan eman daitekeen gehieneko dirulaguntza, guztira, bi kontzeptuen diru-kopuruak gehitzetik aterako da, hots: langile gastuak eta funtzionamendu gastuak.

Guztira ateratzen den diru-kopurua aurrekontuetan dagoena baino handiagoa bada, hainbanaketa eginen da.

III. ERANSKINA

B) MODALITATEAREN ARAU BERARIAZKOAK: PROGRAMAK GAUZATZEA

1.-Xedea eta kontzeptuak.

1.1. Xedea

Ezintasunen bat duten pertsonen arloan jarduten duten entitateei dirulaguntzak ematea, gizarte zerbitzuen arloan programak garatzeko ahalmena handitzeko.

1.2. Kontzeptuak

a) Programetan egituraturiko eskaera. Gehienez ere 12 programa lagunduko dira.

b) Programa orokor batean egituraturiko eskaera, hots entitatearen jarduera guztiak programa bakar batean bilduz.

Kontzeptu hauetarako eskaerak bateraezinak dira.

1.3. Programen tipologia

Aurkezten diren programak eta programa orokorreko jarduerak ezintasunen bat duten pertsonen autonomia sustatzea eta mendekotasunari aurrea hartzea izanen dute helburu, eta tipologia hauetako batean sartuko dira:

-Ezintasuna duen pertsonari banakako laguntza ematea

-Familiari banan-banako harrera ematea.

-Komunitatean integratzea eta komunitaterentzako laguntza

-Autogestioa eta bizitza independentearen sustapena.

-Ezagutzaren eguneraketa (prestakuntza)

-Lanerako prestakuntza

-Aisia eta astialdia

-Egokitutako kirolaren sustapena

-Kalitatezko kudeaketa

2.-Betebeharrak

2.1. Deialdiaren printzipio, helburu eta xedeekin bat etortzea, deialdia onesten duen foru aginduan eta deialdi honen I. eranskineko lehenbiziko arauan xedatutakoaren arabera.

2.2. Modalitate honetan dirulaguntza jaso ahal izateko, entitateek deialdi honen I. eranskineko 2. arauan ezarritako betebehar orokorrak bete beharko dituzte.

2.3. Beste finantzabide bat edukitzea, berezko funtsetatik eta/edo bestelako dirulaguntza publiko edo pribatuetatik.

2.4. Entitate bakoitzaren eskaera hamabi programatan zatikatzen ahalko da, gehienez.

2.5. Programa horietako bakoitzean programari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa zehaztuko da.

2.6. Nafarroako Mendekotasun Agentziari dirulaguntza lehenbizikoz eskatzen dioten entitateek eta iaz eskatu ez zutenek programa bakar baterako dirulaguntza eskatzen ahalko dute.

2.7. Entitateek zilegi dute aurkezten dituzten programetako langileen eta jardueren berariazko gastuen aurrekontua prestatzea. Salbuespen gisa, programarekin zuzeneko eta erabateko lotura duten funtzionamendu gastuak onartuko dira, entitatearen funtzionamendu orokorretik aparte baldin badira ere.

2.8. "Elkartegintza sustatzea" izeneko modalitatean sartu diren funtzionamendu eta langile gastu oinarrizkoak ezin dira berriz ere hemen aurkeztu.

3.-Aurkeztu beharreko agiriak.

3.1. Entitate eskatzailearen dokumentazioa

a) Entitatearen memoria tekniko laburra, hark 2007an egin baina Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren (egun Nafarroako Mendekotasun Agentzia) dirulaguntzarik hartu ez zuten programak laburki azalduz eta erakunde horrek urte berean finantzaturiko programen zerrenda aurkeztuz.

b) Entitateak 2007an izandako dirusarrera eta gastuen zerrenda.

c) Entitatearen proiektuaren azalpen laburra. 2008an egin asmo diren baina Nafarroako Mendekotasun Agentziaren dirulaguntzaren xede izanen ez diren programak laburki eta zehatz azalduko dira eta urte berean dirulaguntzaren xede izan daitezkeen programen zerrenda aurkeztu.

d) 2008rako entitateak duen dirusarrera eta gastuen orotariko aurrekontua.

3.2. Dirulaguntzaren xede diren programei buruzko dokumentazioa.

a) 2007ko memoria tekniko eta ekonomikoa, 2008an dirulaguntza eskatu den programa bakoitzaren gainekoa. Memoria hori deialdi honetako I. eranskineko 11. arauan xedatutakoarekin bat prestatuko da.

b) 2007ko memoria tekniko eta ekonomikoa, urte horretan finantzatu baina 2008an dirulaguntza eskatzen ez duen programa bakoitzaren gainekoa. Memoria hori deialdi honetako I. eranskineko 11. arauan xedatutakoarekin bat prestatuko da.

c) Dirulaguntza jaso nahi duten programen deskribapena, ondokoa zehazturik:

-Izena.

-Helburuak.

-Eginen diren jarduerak.

-Epeak.

-Giza baliabideak (zehaztu langile kontratatuak diren, boluntarioak...)

-Finantza baliabideak (dirusarreren eta gastuen aurrekontua, aurreikusitako finantzabideak ...).

-Nafarroako Mendekotasun Agentziari eskatutako zenbatekoa.

-Ebaluazioaren aurreikuspena (adierazleak ...).

4.-Balorazioa.

Balorazioa bi fasetan eginen da. Lehenbizikoan entitate eskatzailea dirulaguntzaren xede den proiektuaren egilea den aldetik baloratuko da, alegia, hura garatzeko duen gaitasuna. Bigarrenean, aurkezturiko programa baloratuko da.

Bi faseak elkarrengandik bereizirik baloratuko dira. Hurrengo arauan aipatzen diren irizpide eta puntuazioak erabiliko dira. Fase bakoitzean gehienez ere 100 puntu lortzen ahalko dira.

Lehenbiziko fasea baztertzailea da. Beraz, bigarren fasera pasatzeko, entitateek puntuazio hauek lortu beharko dituzte:

a) "Programa gisa egituratutako proiektua" aurkeztu duten entitateak: gutxienez ere 60 puntu.

b) "Programa orokor gisa egituraturiko proiektua" aurkeztu duten entitateak: 40 puntu gutxienez.

Onartuak izateko, proiektuek ondoko gutxieneko puntuazio hauek lortu beharko dituzte bi faseak batuta:

a) "Programetan egituraturiko proiektuak": Aurkeztutako proiektu bakoitzean 120 puntu gutxienez.

b) "Programa orokor gisa egituraturiko proiektuak": 80 puntu gutxienez.

5.-Balorazio irizpideak.

5.1. Lehen fasea: entitatea proiektuaren egile gisa.

a) Azpiegitura (25 puntu):

-Proposatzen diren helburuak beteko direla bermatzeko azpiegitura aski izatea.

-Elkartearen egitura, curriculuma, gaitasun tekniko eta ekonomikoa, lokaletan sartzeko erraztasunak eta abar aztertuko dira.

b) Entitateen koordinazioa (10 puntu):

-Aretoak konpartitzea eta entitateen batasuna izatea.

c) Barne koherentzia (25 puntu):

-Baliabide tekniko eta ekonomikoetara egokitzeko gaitasuna, ukituriko pertsonen beharren eta horiek asetzeko entitateak duen gaitasunaren arteko erlazioa, bazkide kopurua eta egiazko gaitasuna kontuan hartuz proiektuak aldatzeko entitatea prest egotea baloratuko dira.

-Halaber, hasierako aurrekontua eta 2007ko azken balantzea elkarrekin bat etortzea ere baloratuko da.

d) Kofinantzaketa (25 puntu):

-Kofinantzaketa hauxe da: entitatearen, bazkideen eta/edo erabiltzaileen eta beste entitate batzuen dirusarrerak izatea.

e) Boluntarioak (15 puntu):

-Entitatean boluntarioak izatea, eta haien inplikazio maila.

5.2. Bigarren fasea: programetan egituraturiko proiektuen balorazioa eta programa orokor gisa egituraturiko proiektuen balorazioa.

Programaren alderdi teknikoak baloratuko dira, hots, oinarriak, helburuak, jarduerak, epeak, espero diren emaitzak, ebaluzioaren adierazleak, egiaztapenetarako iturriak, baliabide tekniko eta ekonomikoak eta abarrak bat etortzea eta koherenteak izatea. Puntuak honelaxe banatuko dira:

a) Aurkezpena (10 puntu).

Aurkezpena, idazketa, datu ekonomikoen azalpena, kalitatearen adierazleak eta egiaztatzeko aldagaiak hartuko dira kontuan.

b) Programaren bat etortzea (15 puntu).

Programa eranskin honen 1.3 arauan adierazitako programen tipologiarekin bat datorren baloratuko da eta gizarte zerbitzuekin duen harremana.

c) Programaren izaera (15 puntu).

Foru Komunitatean urrituen alorrean egindako beste programen osagarria izatea eta haietan nola integratzen den hartuko dira kontuan, baita gauzatuko den jardueraren ezaugarriak, gizartean izanen duen eragina eta eskariaren jatorria ere.

d) Programetako partaideak (15 puntu).

Programen interesa hartzaileei dagokienez baloratuko da.

e) Kofinantzaketa (15 puntu).

Kofinantzaketa hauxe da: entitatearen, bazkideen eta/edo erabiltzaileen eta beste entitate batzuen dirusarrerak izatea.

f) Eskatzailearen eskarmentua dirulaguntza jaso nahi duten programetan (25 puntu).

Proiektu beraren edo aurreko urteko antzeko proiektuen eraginkortasuna baloratuko da. Proiektuan jarritako helburuen eta lortutako emaitzen arteko konparazioa eginen da, eta egindakoaren eta pentsatutakoaren arteko aldea neurtuko.

Halaber, aurten proposatutako helburuak eta aurreko urtean lortutako emaitzak eta 2007ko programaren benetako gastua eta 2008rako aurrekontua elkarrekin bat etortzea baloratuko da.

g) Eragina lurraldean (5 puntu).

Entitateak programa Foru Komunitateko herrietan garatzeko duen gaitasuna kontuan hartuko da.

6.-Dirulaguntzaren zenbatekoaren esleipena.

6.1. Sortu berriak diren entitateak eta/edo programak edo aurreko urtean dirulaguntzarik jaso ez dutenak eta programa orokor gisa egituraturiko proiektuak:

Gehieneko dirulaguntza 6.500 eurokoa izanen da.

Dirulaguntzaren zenbatekoa lorturiko puntuen arabera esleituko da, ezarritako gehieneko dirulaguntzatik abiatuta, ehuneko tarte hauek aplikatuz:

TARTEAK PORTZENTAJEA ZENBATEKOA

80 puntu baino gutxiago %0 0,00

80tik 85era bitarte %35 2.275,00

86tik 90era bitarte %70 4.550,00

91etik 95era bitarte %85 5.525,00

96etik 100era bitarte %95 6.175,00

100 baino gehiago %100 6.500,00

Aurreko lerroaldean ezarritakoari begira, antzinatasuna errespetatuko da entitateak bakar-bakarrik elkargo edo fundazioen forma juridiko gisa aldatu badira edo entitatearen izena aldatu bada, betiere gorabehera hori estatutuetan jasotzen baldin bada.

Dagokion diru-zenbatekoa behin betikoa izanen da eta eranskin honen 6.2 arauko esleipena egin aurretik kalkulatuko da.

6.2. Programetan egituratutako proiektuak:

Dirulaguntzaren zenbatekoa lortutako puntuen eta diru-laguntzaren eskaeraren arabera esleituko da, eta gehienezko diru-laguntza bezala programaren aurrekontuko hurrengo protzentajeak ezarri dira:

Gehienezko diru-laguntzaren portzentaje taula:

120 baino gutxiago %0

120tik 179ra bitarte (lortutako puntuazioa - 100 = aplikatu beharreko portzent.

180etik 200era bit. %80

Balorazio ekonomikoaren ondoriozko zenbateko osoa aurrekontuetan dagoen dirua baino handiagoa bada, kasuan kasuko baremoen aplikazioaren ondoriozko zenbatekoak hainbanatuko dira.

Iragarkiaren kodea: F0803532