41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

19/2008 FORU DEKRETUA, martxoaren 17koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitzen dituena, horrela betetzen baita Administrazioak eta sindikatuek izenpetu zuten akordioa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruzkoa, 2006. eta 2007. urteetarako.

2006ko uztailaren 21ean administrazioak eta sindikatuek akordioa izenpetu zuten Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz, 2006. eta 2007. urteetarako. Akordio hori betez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen ordainsari osagarriak egokitu behar dira, haren 2. ataleko C letran sortutako eta hornitutako funts ekonomikoa aplikatuta.

Batzorde paritarioak aipatutako atalaren gaineko neurriak aplikatzeko irizpideak negoziatu ondoan, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatu behar da, hori osatzen zuten lanpostuen ordainsari osagarriak egokitzeko. Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleak ere sartuko dira, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarrian Nafarroako Gobernuari ematen zaion ahalmenaz baliaturik.

Era berean, eta arestian aipatutako abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen bosgarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat, foru dekretu honetan ezartzen den ordainsarien igoera (hala betetzen baita Administrazioak eta sindikatuek Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioaren 2.C) atala) Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatuko zaie. Hortaz, proiektua Toki Araubideko Foru Batzordean tramitatu da, eta horrek aldeko txostena eman du.

Horiek horrela, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2008ko martxoaren 17ko bilkuran harturiko erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuen ordainsari osagarriak egokitzea.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lanpostuen ordainsari osagarriak igo dira, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, ondoren azaltzen den moduan, atxikipen mailaren arabera:

A) Nafarroako Foruzaingoko kideak.

A maila: %5,22.

B maila: %4,77.

C maila: %3,96.

B) Aurreneurri, Su Itzaltze eta Salbamenduko Zerbitzuko langile berariazkoak.

A maila (suhiltzaileen ofiziala): %4,38.

B maila (suhiltzaileen ofizialordea eta sarjentua): %4,27.

C maila (suhiltzaileen kaboa eta suhiltzailea): %3,69.

C) Osasun arloko langileak, ondoko testuan jasotako sailkapenaren arabera: Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Lege arauemaileko estamentu eta espezialitateen eranskina.

A maila: %4,40.

B maila: %3,39.

C maila: %3,14.

D maila: %3,31.

E maila: %3,30.

D) Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleak.

A maila: %3,32.

B maila: %3,41.

E) Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen gainerako langileak (lehenagoko ataletan jaso ez direnak):

A maila: %3,72.

B maila: %3,57.

C maila: %3,36.

D maila: %2,99.

E maila: %3,21.

2. Lehengo atalean jasotako ehunekoak kasuan kasuko mailaren hasierako soldataren gainean kalkulatuko dira, eta lanpostu bakoitzari egokitutako osagarria honela igoko da:

A) Irakasleen osagarri berariazkoa, Hezkuntza Departamentuko unibertsitateaz kanpoko irakasleei dagokienez.

B) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen osagarri berariazkoa.

C) Lanpostuaren osagarria, gainerako kasuetan.

2. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetarako ezarri diren ordainsari osagarrien egokitzapena Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatzea.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lanpostuetarako zenbait ordainsari osagarriren egokitzea ezarri da foru dekretu honen arestiko artikuluko 1.E) atalean. Egokitzapen hori Nafarroako toki entitateen zerbitzuko langile funtzionarioei aplikatuko zaie, udaltzaingoen kideei salbu. Horiei aipatutako artikuluko 1.A) atala aplikatuko zaie.

3. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileen ordainsari aldakorren zenbatekoak ezartzea.

Foru dekretu honen eranskinean jaso dira 2007. urteko urtarrilaren 1etik aurrera izanen diren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langileen ordainsari aldakorren zenbatekoak.

AZKEN XEDAPENAK

Lehena.-Foru dekretu hau garatu eta betearazteko ahalmena.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Bigarrena.-Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen den egunean berean hartuko du indarra, eta ondorio ekonomikoek 2007ko urtarrilaren 1ean izanen dute hasiera.

Iruñean, 2008ko martxoaren 17an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.-Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilaria, Javier Caballero Martínez.

ERANSKINA

Konpentsazioa, jaiegunean lan egiteagatik

A 8,39 12,59

B 8,39 12,59

C 7,71 11,57

D 6,99 10,49

E 6,99 10,49

Konpentsazioa, gauean lan egiteagatik

MAILA EDO TALDEA ZENBATEKOA ORDUKO

A 3,66

B 3,66

C 2,99

D 2,61

E 2,61

Konpentsazioa, guardiak egiteagatik (egoiliarrak izan ezik) (zenbatekoa orduko)

A 21,22 19,08 10,60 9,54

B 12,73 12,73 6,36 6,36

C 10,16 - 5,09 -

D 8,13 - 4,07 -

E 8,13 - 4,07 -

Konpentsazioa, prestakuntzako langile egoiliarrek egindako guardiengatik (zenbatekoa orduko)

ZENBAT URTE EGOILIAR BERTAN EGOTEA

Lehenbiziko urtea egoiliar 12,73

Bigarren urte egoiliar 14,84

Hirugarren urtea egoiliar 16,97

Laugarren urtea egoiliar 18,67

Bosgarren urtea egoiliar 18,67

Dispertsio geografikoko osagarria

MOTA ZENBATEKOA HILEAN

Dispertsioa/NOT 0,115777

Dispertsioa, guardia orduko 0,61

Kapitazio-osagarria

MOTA ZENBATEKOA HILEAN

Kapitazioa, medikua 0,220773

Kapitazioa, pediatra 0,309430

Kapitazioa, OLT-OOLT 0,072142

Dietak

MOTA ZENBATEKOA

Gaua pasatu gabe 19,93

Gaua pasatuta 35,36

Nafarroatik kanpo 26,89

78-11-3ko eta 78-12-21eko akordioak 9,95

Kilometrajea

ZENBATEKOA

Egindako kilometroko 0,30

Konpentsazioa, NAPIn eskolak emateagatik (zenbatekoa orduko)

a) eskola ordua bai bai 29,88 44,82

b) eskola ordua ez bai 64,76 97,14

c) eskola ordua bai ez 22,99 34,47

d) eskola ordua ez ez 49,79 74,71

e) praktikak bai - 17,67 26,52

f) praktikak ez - 38,30 57,47

Konpentsazioa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan eskolak emateagatik (zenbatekoa orduko)

LANALDIAREN LANALDITIK

BARNEAN KANPOAN

Noizean behingo prestakuntza ekintzak 29,88 64,76

Aldian behingo prestakuntza ekintzak 9,97 21,62

Konpentsazioa, hautapen epaimahaiko kide izateagatik (irakasleak izan ezik)

Langile finkoak 59,76 69,69 59,76 24,91 37,36 19,93 29,87

Aldi baterako langileak (zuzeneko hautapena) 39,84 49,79 39,84 24,91 37,36 19,93 29,87

Aldi baterako langileak (NEZren bidez) 29,88 39,84 29,88 24,91 37,36 19,93 29,87

Merezimendu lehiaketa 19,93 29,88 19,93 24,91 37,36 19,93 29,87

Konpentsazioa, irakasleak hautatzeko epaimahaiko kide izateagatik

LANEGUNA JAIEGUNA

HAUTAPEN MOTA BERTAN IZATEAGATIK ORDUKO BERTAN IZATEAGATIK ORDUKO

Langile finkoak 74,43 69,48 19,93 111,65 104,22 29,87

Aldi baterako langileak (zuzeneko hautapena) 49,63 44,67 19,93 74,44 67,01 29,87

Aldi baterako langileak (NEZren bidez) 39,69 29,79 19,93 59,54 44,68 29,87

Lekualdatze lehiaketa edo katedradun izateko 49,63 44,67 19,93 74,44 67,01 29,87

Langile finkoak, aldi baterako lanpostuetarako 47,71 42,95 19,93 71,56 64,42 29,87

Irakasleen epaimahaietarako aholkulariak 24,91 37,36

Lanbide Heziketan espezializatutako profesionalak (260/1999 Foru Dekretua, abuztuaren 2koa)

ZENBATEKOA

Konpentsazioa orduko 38,93

Iragarkiaren kodea: F0804491