41. ALDIZKARIA - 2008ko martxoaren 31

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Plantilla Organikoa, Lan Publikoaren Eskaintza, oposizioak eta lehiaketak

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia.

Iragarki honen bidez aditzera ematen zaie interesdun izan litezkeenei ezeztatu egin direla bai Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak irailaren 20an emandako 159/2007 Ebazpenaren I. eranskineko "Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen Kidegoaren espezialitateetarako nahitaezko titulazioak" atala eta bai deialdi horren arabera egindako espezialitate horietako izangaien zerrendak (ebazpena aldi baterako kontrataziorako izangaiak hautatzeko deialdiari buruzkoa zen). Hori guztia, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak otsailaren 8an emandako 64/2008 Foru Aginduarekin bat, onesten baitu Maria Carmen Pérez Calvo andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa (Erref.: 07273.AL).

Interesdunei aditzera ematen zaie, halaber, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezaketela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara eman eta biharamunetik hasita.

Foru agindu horren kopia interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.).

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 22an.-Toki Administrazioko idazkari tekniko nagusia, Ignacio Iriarte Aristu.

Iragarkiaren kodea: F0803167